Podemos
2023/12/16 - 13:45
Irene Montero izango da Podemosen zerrendaburua Europako hauteskundeetan, eta ez du Sumarrekin bat egingo
Espainiako Berdintasun ministro ohiak onartu egin du Ione Belarra alderdiko idazkari nagusiaren eskaintza 2024ko ekainean egingo diren hauteskundeetako zerrendan lehenengo postuan joan dadin.
2023/12/06 - 16:33
Yolanda Diaz: ''Ziur gaude inor ez dela aurkaririz nahastuko''
Sumarreko buruak esan du herritarrek ez luketela ulertuko Espainiako Gobernuko politikoak "kolokan" jarriko.
2023/12/06 - 14:05
Martinez (Sumar): ''Erabakia hartu behar duena Podemos da, guk ez dugu iritziz aldatu''
Lander Martinez Sumarreko diputatuaren ustez, bere koalizioak ez du jarrera aldatu, eta hautagaitza sendoa nahi du Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako.
2023/12/06 - 13:39
Belarraren hitzetan, Sumarrekin haustea beste biderik ez dago, Kongresuan "ahots ausart bat" bermatzeko
Herritarren eta oinarrien aurrean arduraz jokatu dutela ere esan du, legealdian zehar, arlo ekonomikoan zein feminismoari dagokionez, neurri "handizaleak" bultzatu behar dituztela iritzita.
2023/12/06 - 10:44
Martinez: "Posizio txarrean geratu dira Podemoseko diputatuak, hautesleekin konpromisoa hautsi baitute"
Sumarreko diputatuak adierazi duenez, zein lekutan jarri hautatu beharko du orain Podemosek. "Alegia, koalizio Gobernuaren edo eskuin eta ultraeskuindarren artean aukeratu beharko du", azpimarratu du.
2023/12/05 - 18:38
Podemosek Kongresuan Sumarrekin hautsi du eta Talde Mistora pasatu
Hilabeteotan izandako askotariko desadostasun publikoen ondoren, alderdi moreak behin betiko pausoa eman eta Yolanda Diaz buru duen koalizioarekin hautsi du.
2023/12/02 - 14:59
Euskadin ''benetako eredu aldaketa'' bilatzeko eskatu dio PSE-EEri Elkarrekin Podemosek
Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusiak "EAJren itzaletik" irteteko eskatu dio PSE-EEri; izan ere, "euskal herritarrek beste politika eta aliantza batzuk behar dituzte".
2023/11/21 - 13:28
Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen tramitazioa gelditzea eskatu du
"Legea birpentsatu egin behar dela uste dugu, dauden arazoei zintzotasunez heldu eta irtenbideak modu egokian planteatu", esan du Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailearen hitzetan "hain garrantzitsua den lege bat ezin da presaka onetsi".
2023/11/21 - 13:23
''Presidentearen lagun gizonak gogaitzeko ausardia'' izan dezala opa dio Monterok Redondori
Irene Monterok Ana Redondori eman dio Berdintasun Ministerioaren zorroa. Hitzaldian esan du "bakarrik utziko ez duen talde on" bat inguruan izatea opa diola.
2023/11/20 - 15:57
Podemosek Diazi leporatu dio beraiek Gobernutik kanpo uzteko "ezinbesteko laguntzailea" izatea
Ione Belarra, Podemoseko idazkari nagusia, eta Irene Montero, Berdintasun ministroa Gobernutik kanpo geratu dira. Alderdi moreak gogor kritikatu du erabakia eta, Kongresuan, Sumarren aurrean autonomia mantenduko dutela nabarmendu du.
2023/11/20 - 15:06
Podemos Gobernutik botatzeko ''beharrezko kolaboratzailea'' izatea leporatu dio alderdi moreak Yolanda Diazi
Egoera horren aurrean, Podemosek aldarrikatu du autonomiari eutsiko diotela Kongresuan Sumarren aurrean, bere ibilbide-orria markatzen duen bezala, eta Kongresuan politika egiteko duten moduaren arabera jokatuko dutela.

2023/10/31 - 12:42
ERC, EH Bildu eta BNG: "Ez dugu parte hartuko Errege Etxearen pribilegioen legitimazioan"
Hiru alderdiek sinatu duten adierazpen bateratuan, Espainiako monarkiaren eta Konstituzioaren aurreko ezezkoa berretsi dute, testuak ez dituelako "gure nazioetako gehiengo sozialen egungo eta etorkizuneko nahiak onartzen eta errespetatzen".
2023/10/28 - 14:19
Juan Luis Ibarraren hitzak gaitzetsi dituzte Legebiltzarreko alderdi guztiek, PPk salbu
Euskararen defentsa ETAren garaiarekin lotu zuen Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidente ohiak, eta hitz horiek ekarritako soka luzea Radio Euskadiko eztabaida politikora iritsi da.
2023/10/07 - 16:19
Unidas Podemos ere, Sumarren Amnistia Lege proposamenetik kanpo
Isa Serra alderdi morearen bozeramaileak esan du proposamena ez dagoela UPren agendaren barruan.
2023/09/16 - 17:53
Podemosentzat "ezinbestekoa" da Montero Berdintasun ministro izatea Sanchez presidente izendatzeko
Monteroren esanetan, 'Bai bakarrik da bai' legearen defentsa egiterakoan albo batera egitea eta PSOEri errua botatzea zen errazena, baina ez zuen hori egin. Ione Belarrak, bere aldetik, Sumarri ohartarazi dio ezin direla U23ko hauteskundeetarako akordioak bere horretan errepikatu.
2023/09/11 - 12:17
Euskara, autogobernua eta Europako proiekzioa izango dira lehendakariaren lehentasunezko ildoak
Legebiltzarrean osteguneko Politika Orokorreko osoko bilkuran Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duen hitzaldiaren gidalerroak ezagutu ditugu astelehen honetan. Lehendakariarentzat autogobernua giltzarri izango da legealdiko azken txanpan.
2023/08/02 - 12:25
Martinez: "Sanchez presidente eta Diaz presidenteorde izateko aukera handia da"
Espainian aurreko legealdiko koalizio-gobernua berretsiko dela ziur agertu da Sumar Mugimenduko diputatu hautatua. Taldeen arteko akordioak lortzeko borondatea badagoela esan du.

2023/06/22 - 14:44
Ione Belarrak esan du Podemosek "koalizio gobernua berrestea" duela buruan
Podemoseko idazkari nagusiak baieztatu du Podemosek dagokion papera onartu duela Sumar koalizioaren barruan.

2023/06/12 - 16:42
Yolanda Diazek ez du Monteroren betoa aipatu nahi, eta bere lehentasuna herritarren arazoak direla ziurtatu du
Testuinguru horretan, Irene Monterori jarritako betoa kentzeko eskatu dio Isa Serra Podemoseko bozeramailekideak. Dena dela, baztertu egin du nolabaiteko haustura-arriskua egotea bi alderdien artean koalizio aurrerakoi horretan.

2023/06/10 - 22:17
Luca Costatini adituaren ustez, Podemos "akabatuta" dago alderdi gisa
Pedro Sanchezek hauteskundeen aurrerapena iragarri zuenetik, Podemos eta Sumarren arteko negoziaketak intentsitate handikoak izan dira. Emaitza zein izan den badakigu, baina xehetasunak gutxi batzuek baino ez dituzte ezagutzen. Luca Constantini kazetaria da horietako bat.