Polizia abusuen biktimak
2022/03/22 - 15:52
Kongresuak uko egin dio martxoaren 3ko sarraskia ikertzeari
PSOEk, PPk, Voxek eta Ciudadanosek bertan behera utzi dute EH Bilduk eta ERCk eskatu zuten ikerketa batzordea. Komisio horren helburua Polizia Armatuak eta Espainiako Gobernuak bost langileen erailketan izandako inplikazioa eta erantzukizuna ezagutzea zen.
2022/03/15 - 17:17
Batzorde batek martxoak 3ko sarraskia ikertzea onartu du Kongresuko Mahaiak
EH Bilduk eta ERCk proposamena aurkeztu zuten Ganberan, eta orain Bozeramaileen Batzordeak eztabaidatu eta bozkatu beharko du.
2022/03/09 - 10:48
Epaitegiek eskatzen badute, Gobernuak Zabalzari buruzko dokumentuak desklasifikatuko dituela esan du Sanchezek
Aitor Esteban EAJko diputatuak Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio Mikel Zabalzaren auzia "behar bezalako oinarririk gabe" itxi zela Administrazioak uko egin ziolako dokumentuok erakusteari.
2022/03/09 - 10:45
Sanchez: ''Agintari judizialak eskatuz gero, Mikel Zabalzaren inguruko dokumentuak desklasifikatuko ditugu''
Aitor Estebanek (EAJ) Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio Mikel Zabalzaren kasua argitu gabe itxi zela, Administrazioak dokumentu horiek erakusteari uko egin ziolako.
2022/03/03 - 21:31
Ehundaka pertsona atera dira Gasteizen, martxoaren 3an gertatutakoagatik "inpunitatearen" amaiera eskatzeko
Bost langileren heriotza eragin zuen karga polizialean kaltetutakoen elkarteak biktimek jasan duten "ahanzturarekin" amaitzeko eskatu du.
2022/03/03 - 21:20
Martxoaren 3ko biktimen omenezko manifestazioa egin dute Gasteizen
Poliziak tiroz hildako bost langileen omenez egindako monolitoa lorez bete da, erakundeen, alderdien eta sindikatuen eskutik. Arratsaldean manifestazioa egin dute Gasteizen.
2022/03/03 - 15:37
Martin Villak martxoaren 3ko gertakarietan izandako erantzukizuna argitzea eskatu du Legebiltzarrak
Poliziak tiroz hildako bost langileren heriotzari buruzko eztabaida osoko bilkurara iritsi da EH Bilduren eskutik, gertakari horien 46. urteurrena betetzen den egun berean.
2022/03/03 - 13:20
Beatriz Artolazabal: ''Estatuak zor bat du oraindik martxoaren 3ko biktimekin''
Artolazabal sailburuaren ustez, biktimek "memoria, egia eta errekonozimendua" izateko eskubidea dute, izan ere, "memoriak eta egiak bat egin behar dute, etorkizunean berriro gerta ez dadin".
2022/03/03 - 13:02
Unidas Podemosek ''egia, justizia eta erreparazioa'' eskatu ditu martxoaren 3ko biktimentzat
Garbiñe Ruiz Gasteizko bozeramailea eta Roberto Uriarte diputatua Zaramaga kaleko monolitoan izan dira biktimak oroitzeko.
2022/03/03 - 11:45
Idoia Mendia: ''Inork ez du hil behar bere lan eskubideak defendatzeagatik''
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua Zaramaga auzoan izan da 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak omentzeko.
2022/03/01 - 16:39
Martxoak 3 elkarteak eta CEAQUAk justizia lortzeko eta inpunitatearen aurka borrokan jarraitzea eskatu dute
Jacinto Lara Argentinako Kereilaren abokatuak ziurtatu du Martin Villaren kontrako prozesua ez dela artxibatu eta ez dela artxibatuko. Martxoak 3 elkarteak babesa eskertu du, eta 46. urteurreneko jardueratan parte hartzera deitu du.
2022/02/28 - 10:59
Zabalzaren sendiak ez du uste biktimen legearen aitortzak "egia judiziala" lortzeko ateak irekiko dituenik
"Aitortza nahi dugu, baina jakin nahi dugu zer gertatu zen, non egon zen Mikel hogei egun horietan zehar, nortzuk parte hartu zuten", esan du Idoia Zabalza arrebak.
2022/02/28 - 10:53
Idoia Zabalza: ''Aitortza lortu dugu, baina egiari ez diogu uko egiten''
Igande honetan Jaurlaritzak egindako aitortzak bide judizialik ez duela irekiko esan du Mikel Zabaltzaren arrebak, baina espero duela, gutxika, "pieza gehiago erortzen joatea" eta kuarteletan gertatutakoaren dimentsio osoa azalaraztea.
2022/02/27 - 15:21
Zabalza familiarentzat "iluntasun urte asko" amaitu dira, baina oraindik "egia eta justizia" nahi dituzte
Zentzu berean, Beatriz Artolazabal Justizia sailburuak esan du “justiziarako duten eskubidea” bete behar dela: “Bere heriotzak, bere egiak, amaiera artea iristea eskatzen du”.
2022/02/26 - 18:40
"Aurrerapauso garrantzitsutzat" jo dute euskal alderdiek Mikel Zabalza biktima gisa aitortzea
Legebiltzarreko taldeek positibotzat jo dute Mikel Zabalza indarkeria politikoaren testuinguruan, "giza eskubideen urraketen biktima" izan zela aitortzea.
2022/02/26 - 15:40
Eusko Jaurlaritzak biktima izaera aitortu dio Mikel Zabalzari
Balorazio Batzordeak egiaztatu egin du guardia zibilek Zabalzaren giza eskubideak urratu zituztela, "tortura ankerren bidez eta tratu gizagabe eta iraingarrien bidez". Bihar, Orbaizetan (Nafarroa), ekitaldi bat egingo dute, senideekin eta erakundeetako ordezkariekin.
2022/02/26 - 15:38
Eusko Jaurlaritzak biktima izaera aitortu dio Mikel Zabalzari
Guardia zibilen bertsio ofiziala baztertuta, indarkeriaz hil zutela ondorioztatu dute adituek. Familiak, 135.000 euroko kalte-ordaina jasoko duenak, Espainiako Estatuari ere ardurak eskatu dizkio.
2022/02/26 - 13:37
Zabalzari biktima izaera aitortzeko eskatu dio Ortuzarrek Espainiako Estatuari
Eusko Jaurlaritzak, polizia abusuen Legea oinarri hartuta, Zabalza biktima gisa aitortu ostean, Estatuak gauza bera egitea espero du EAJko liderrak.
2022/02/22 - 15:56
Memoria eraikitzeko oinarri partekatuak landuko dituzte 3 biktimak eta 3 historialarik Gogora Institutuan
ETAren bi biktima, Maria jauregi eta Josu Elespe, eta GAL en biktima bat Axun Lasa. Eta haiekin batera hiru historialari, Eider Landaberea, Virginia Lopez eta Unai Belaustegi doktoreak. Eurek definituko dituzte memoria eraikitzeko oinarri partekatuak.
2022/02/17 - 15:34
Legebiltzarrak, gehiengo zabalaz, gaitzetsi egin ditu polizia abusuen legea indargabetzeko saiakerak
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek adostuta, Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egin du 500 poliziak eta guardia zibilek abusuen legearen babespean kalte ordainak jasotzeko egin duten saiakera.