Polizia abusuen biktimak
2022/08/30 - 20:48
Informazio Sailkatuaren Legea hobetzeko eta behartutako desagertzeak argitzeko eskatu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak gogora ekarri du Ipar Euskal Herrian 70eko eta 80eko hamarkadetan desagertutako zazpi pertsonaren kasuak oraindik argitu gabe daudela. Ildo horretan, azpimarratu du "biktima guztientzat" dela ezinbestekoa egia jakitea.
2022/08/30 - 16:31
Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortu ditu 1972an hildako ETAko bi kide
Giza eskubideen urraketen biktimak Joxe Benito Mujika 'Xenki' eta Mikel Martinez de Murgia 'Murgi' dira. Guardia Zibilak hil zituen biak, Lekeition (Bizkaia).
2022/08/01 - 23:42
Horrelakoa da Espainiako Gobernuak onartutako sekretu ofizialen legearen aurreproiektua
Goi sekretuak desklasifikatzeko 50 urteko epemuga ezarriko du, baina beste 15 urtez luzatzeko aukera ere, sekretua 40 urte (10 urtez luzatzeko aukera), informazio konfidentziala 7 urtetik 10era eta informazio mugatua 4 urtetik 6ra.
2022/08/01 - 09:51
Sekretu ofizialak gutxienez 50 urtean klasifikatuta mantentzea proposatu du Espainiako Gobernuak
Gaur-gaurkoz, mugagabe gorde daitezke klasifikatuta. Ministroen kontseiluak gaur onartzekoa duen proiektuaren arabera, Defentsa Ministerioak Presidentetza Ministerioari eskuordetuko dio agiri klasifikatuen ardura.
2022/07/22 - 01:54
Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote Floyden hilketan nahasitako agenteetako bati eskubideen urraketagatik
2020ko maiatzean Floyden hilketa eragin zuen atxiloketan biktimaren eskubide konstituzionalak urratzeagatik kondenatutako Minneapoliseko Poliziako lau kide ohietako bat da.
2022/07/08 - 18:22
Inpunitatearen aurrean "justizia" eskatu du Iruñeak, German Rodriguezen hilketaren 44. urteurrenean
Sanfermines 78: Gogoan! Elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak bat egin dute 78ko San Ferminetako gertaerak salatzeko. "Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermea" eskatu dituzte.
2022/07/01 - 16:10
Sanfermines 78: gogoan!-ek eta peñek elkarrekin omenduko dituzte lehen aldiz 1978ko biktimak, uztailaren 8an
Elkarretaratzea egingo dute Poliziak hildako German Rodriguezen eta gainerako biktimen alde, eta minutuko isilunea egingo dute zezen plazan.
2022/06/29 - 19:14
Gogorak memoriaren museoa izango du Bilboko egoitzan, 2023ko amaieran
Proiektua aurtengo laugarren hiruhilekoan lizitatu eta esleituko da. Obrak 2023ko hasierarako aurreikusita daude, eta zazpi hilabeteko epea izango dute burutzeko. Federico Sorianok diseinatutako espazioak 540 metro karratuko azalera eta zazpi areto izango ditu.
2022/06/29 - 15:59
Poliziaren gehiegikeriei buruzko Batzordeak 46 kasu aitortu ditu 2021eko uztailetik
Giza eskubideen urraketen artean, gehienak (28) tortura edo tratu txar larriengatik aitortu dituzte, baina heriotzagatik edo lesio larriengatik ere izan dira batzuk. Batzordeak Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari egotzi dizkie urraketa gehienak.
2022/06/28 - 18:35
Cabezudoren epaiari helegitea jarriko diote biktimek Auzitegi Gorenean
Mario Diez biktimen abokatuak esan duenez, atzo ezagututako sententzia lorpen handia da, baina ez da espero zutena. Horregatik, sare-sozialen bidez zabaldutako mezuan, "Gorenean elkar ikusiko" dutela jakinarazi dio Cabezudori.
2022/06/27 - 23:15
Ehunka lagun bildu dira PSNren egoitzaren aurrean, Melillako hesian izandako 37 heriotzak salatzeko
Iruñean Melillako heriotzak salatzeko elkarretararatzea egin da. Alderdi Sozialistaren aurrean bildu direnek Pedro Sanchezen jokabidea salatu dute, Marokoko jendarmeriaren jokabidea justifikatuz.
2022/06/27 - 12:33
Pilar Garrido: ''Melillan gertatutakoa argitzeko ikerketa bat irekitzea eskatuko dugu''
Pilar Garrido Unidas Podemoseko diputatu eta Podemos Euskadiko buruak adierazi duenez, Pedro Sanchezek Melillan gertatutakoari buruz esandakoek "ez dute inolako justifikaziorik".
2022/06/27 - 12:11
Melillako heriotzen aurrean atsekabea adierazi du Sanchezek, baina mafien gain utzi du erantzukizun osoa
Espainiako Gobernuko presidenteak Marokoko Jendarmeriaren lana eskertu du beste behin, eta Espainiak Marokorekin eta Aljeriarekin dituen harreman onak nabarmendu ditu.
2022/06/21 - 16:35
Torturaren biktimei babesa emango die Jaurlaritzak hilaren 26an
Torturaren biktimei laguntzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Urkulluren Gobernuak bat egin du NBEk aldarrikatutako egunarekin, eta adierazpen bat onartu du, tortura "bereziki iraingarria" dela azpimarratuz.
2022/06/16 - 15:27
Memoria historikoaren lege proiektua defendatu du lehendakariak "injustizia zuzentzeko"
Egitasmoa izapidetzen jarraituko du Legebiltzarrak ganberaren gehiengoak Voxen eta PP+Cs aliantzaren osoko zuzenketak baztertu ostean. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk testua "hobetzeko" konpromisoa agertu dute.
2022/06/07 - 18:33
Txabi Etxebarrieta ETAko kidea "exekutatu" zutela ondorioztatu du ikerketa batek
ETAko kidea "litekeena da, exekuzio estrajudizial baten biktima izatea", Aranzadi elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu duenez.
2022/06/07 - 16:31
Justizia errestauratiboaren balioa nabarmendu dute Barbara Dührkopek eta Pili Zabalak
Donostian, Biktimologiari buruzko nazioarteko Sinposiumean gaur GALeko biktimak entzun ditugu. Pili Zabala, GALek hildako Joxi Zabalaren arrebarentzat eta Barbara Dührkop ETAk hildako Enrique Casasen alargunarentzat justizia errestauratiboak gizartea eraldatzeko balio du.
2022/06/06 - 13:10
Iñigo Urkullu lehendakariak bizikidetza berriaren aldeko apustua berretsi du
Iñigo Urkulluk Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa inauguratu du gaur Donostian. Lehendakariak biktima guztiak erdigunean jartzeko, eta egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea bermatzeko eskatu du.
2022/06/06 - 12:23
"Biktimen leheneratze integralean arreta jarriko duen kultura" aldarrikatu du lehendakariak
Iñigo Urkulluk Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. Sinposioa ireki du. 50 herrialdetatik etorritako adituak entzun ahalko dira Donostian, lau egunez.
2022/06/05 - 17:33
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 43. urteurrenean
Eguzki eta Gladys Gogoan plataformek salatu dutenez, aktibista gaztearen heriotza "zigorgabe" gelditu zen, eta "aintzatespen ofiziala" aldarrikatu dute.