Eusko Jaurlaritzak biktima izaera aitortu dio Mikel Zabalzari
Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak motibazio politikoko indarkeriaren biktima izaera aitortu dio Mikel Zabalzari. Guardia Zibilak atxilotu zuen 1985ean, eta bederatzi egun "desagertuta" egon ostean hilik agertu zen Bidasoa ibaian.
Balorazio Batzordearen ustez, Zabalza auzian "egokiro betetzen dira" 1978-1999 artean izandako motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aitortzeko eta ordainak emateko legearen baldintzak. Auzia goitik behera aztertu du batzordeak irizpen batean, eta ondorioak latzak dira. Atxiloketaren nondik norakoak azaldu ditu, baita hurrengo hamarkadetako prozesu judizialak eta instituzionalak ere, eta egiaztatutzat eman du giza eskubideen urraketa, "tortura ankerren bidez eta tratu gizagabe eta iraingarrien bidez", eta baztertu egin du Bidasoan istripuz hil izana.
Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean onarpen ofiziala egingo dute bihar, igandea, Orbaizetan (Nafarroa). Bertan izango dira, familiaren etxearen ondoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, Mikel Zabalzaren senideak eta Mikel Gogoan memoria elkarteko kideak.
Batzordeak azaldu duenez, "egitatezko presuntzio sendoak daude uste izateko Mikel Zabalza atxilotu eta torturatu egin zutela, tratu txar eta zigor anker, gizagabe eta umiliagarriak jasan zituela, eta horren ondorioz hil zela". Guardia Zibilaren bertsioaren arabera, atxilotu eta gero ihes egin zuen, baina alegazio hori "ez da inondik ere onargarria". Batzordeak ondorioztatu du Zabalzaren "bat-bateko ihesaren hipotesia oso inprobablea dela, sinestezina ez esateagatik, eskura ditugun datu guztien argitan".
Gainera, irizpenaren arabera, ikerketa (batez ere hasierakoa, 1988 artekoa) "azalekoa" eta "ez sakona" izan zen. Poliziaren bertsioaren eta lekukoenaren arteko kontraesanak, polizien eta ordezkari politikoen adierazpen publiko kontraesankorrak eta kontakizun ofizialaren beste alde zalantzagarriak kontutan izanda, auziak "eginbide gehiago zabaltzea eskatuko zukeen" gertatutakoa argitzeko.
Familiak 1985an jarritako lehen demandatik, hainbat etapa izan dira epaitegietan. 1988an, Donostiako epaitegiek behin-behinean artxibatu zuen auzia. El Mundo-n agertutako informazio batzuen ostean, 1995ean berriz ireki zuten. Hala ere, auzia behin-behinean largetsi zuen berriro 2010ean, publiko egindako guardia zibilen arteko elkarrizketa batean torturen ondorioz hil zutela aipatzen bazen ere. "Eskua joan zaie", esan zuten. Hiro hipotesi hartzen dira aintzak azken epaian: Bidasoa ibaian murgildu zela, beste bitarteko likido batean murgildu zela eta indarkeriaz asfixiatu zutela.
Lehen hipotesia, hau da, Mikel istripuz ibaian ito izana, "oso gertagaitza" da batzordearentzat, lesioak ikusita. "Baztertzekoa ere bai, ia", dio irizpenean. Beste bi hipotesietatik "indarkeriazko heriotza" izan dela ondorioztatzen da, "giza hilketako etiologia mediku-legala, askatasunaz gabetutako pertsona bati eragindakoa, haren bizitza arrisku larrian jartzen zuten torturak jasanarazita"; tartean, "bainuontzia" eta "poltsa bidez asfixia. Horiek dira hipotesi "doienak eta bateragarrienak".
Txostenean bildutako informazioa "zabala, zorrotza eta xehea" da, eta oso zehatza da gertatutakoaren kontakizuna. Operazio berean atxilotutako guztiak aske geratu ziren, kargurik gabe. Zabalza, ordea, poliziaren zaintzapean zegoela hil zen.
Onarpen berantiarra
Batzordeak berak onartu duenez, "berandu" heldu da onarpena, eta familiak egiarako eskubidea du. Sendiaren mina bereziki aipatu du irizpenak. Mikelen amak, adibidez, desagertuta omen zegoen semeari buruzko informazioa eskatu zuenean, "tratu ankerra eta iraingarria" jaso zuen Guardia Zibilarengandik. "Galdutako gauzen gordailura" joateko esan zioten.
Orain, ia 40 urte beranduago, batzordearen arabera "nahikoa egiaztatu" dira gertaera lazgarri horiek, baita Guardia Zibileko agenteen parte-hartzea ere. Euskal erakundeei Espainiar Estatuarengana jotzea ere eskatu die, haiek ere ofizialki onartu dezaten, "kontuan hartuta zer-nolako erantzukizuna izan zuten segurtasuneko indar eta kidegoek aztertutako gertaeretan".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.