Polonia
2015/10/27 - 10:03
Migrazio krisia Europa suntsitzen ari da
Migrazio krisiak Europako Batasuneko gobernu asko eramango ditu aurretik. Krisi ekonomikoak eraman dituenak bezainbeste, edo gehiago. Poloniaren kasua da lehen abisua.
2015/10/26 - 12:26
Ultrakontserbadoreak nagusi Poloniako Parlamenturako hauteskundeetan
Hautesleku atarietan egindako inkesten arabera, Legea eta Justizia alderdiak gehiengo absolutua eskuratu du botoen % 39,1 lortuta. Bestalde, ezkerreko alderdiek ez dute ordezkaritzarik lortu.
2015/10/26 - 09:31
Poloniako hauteskundeak eta errefuxiatuen krisia
Eskuineko nazionalistek irabazita, Poloniak errefuxiatuen gaian bat egingo du Hungaria buru duen etorkinen aurkako mugimenduarekin. Errusiarekiko harremana ere ez da hobetuko.
2015/10/03 - 15:35
Vatikanoak apaiz gay bat kongregaziotik kanporatuko du
Corriere della Sera egunkari italiarrean gay dela baieztatu du gaur prelatuak, baita bikotekidea duela eta horretaz harro dagoela ere.
2015/09/05 - 13:11
Alemaniak kuota sistemarekin banatuko ditu errefuxiatuak bere lurretan
Mugak zabaltzea erabaki dute Austriak eta Alemaniak, eta milaka errefuxiatu heldu dira azken orduotan bi herrialdeotara.
2015/01/27 - 22:01
Duela 70 urte sarraskia bukatu zela gogorarazi du Auschwitzek
Bizirik atera zirenek eta mundu osoko ordezkaritzek askapenaren urteurrena ospatu dute. Bertan gertatutakoa ez ahaztea eskatu dute preso ohiek.
2015/01/27 - 19:35
70 urte Auschwitzeko azken biktimak askatu zituztela
40 herrialdetako ordezkariak eta kontzentrazio-esparrutik onik atera ziren 300 lagun izan dira nazien eremu hau askatu zuteneko 70. Urtemugako ekitaldi nagusian.
2015/01/27 - 13:13
Auschwitzen 'izugarrikeria' gogoan hartzeko eguna, Alemanian
40 herrialdetako ordezkariak eta kontzentrazio-esparrutik onik atera ziren 300 lagun izango dira nazien eremu hau askatu zuteneko 70. Urtemugako ekitaldi nagusian.
2014/11/12 - 11:50
275 lagun atxilotu dituzte Poloniako Independentziaren Egunean
Varsoviako Poliziak emandako datuen arabera, poliziaren eta eskuin muturreko taldeen artean liskar handiak izan dira bart 'Independentziaren aldeko Martxan'.
2014/11/12 - 10:12
200 lagun atxilotu dituzte Varsovian, Independentzia Egunean
200 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte eta 40 zauritu dira polizia eta talde ultraeskuindarren artean izandako liskarretan, Poloniako Independentziaren eguenean.
2014/08/30 - 22:15
Donald Tusk poloniarra, Europako Kontseiluko presidente berria
Bestalde, Batasuneko 28 herrialdeetako goi agintariek Federica Mogherini Italiako Atzerri ministroa aukeratu dute diplomazia buru.
2014/05/10 - 13:16
Alexander Imich, munduko gizonik zaharrena
Poloniarra da, gerretan borroka egin zuen, zoologia ikasi, eta liburu bat idatzi zuen. Orain New Yorken bizi da, 111 urte ditu, eta, duela hamar egunetik, munduko gizonik zaharrena da.
2014/01/09 - 16:28
Hiru euskal artista Wroclawera joango dira egonaldi artistikoa egiteko
Poloniako hiri hori Donostiarekin batera Europako kultur hiriburua izango baita 2016an eta 15-20 egun egingo dituzte euren proiektua egiteko.
2013/11/24 - 11:38
Konpromisorik ez, klima aldaketaren goi-bileran
Hala eta guztiz ere, 2015ean itun zabala eta loteslea egiteko ibilbide orria ezarri dute, eta aldaketa klimatikoarekin lotutako fenomenoen biktimei laguntzeko plana abiarazi dute.
2013/11/23 - 13:31
Akordiorik lortu gabe jarraitzen du Varsoviako Klimaren Konferentziak
Kontu jakin batzuetan adostasunera iritsi dira herrialde parte-hartzaileak, baina gai nagusiek irekita jarraitzen dute.
2013/11/20 - 01:56
Epaitegiak onartu egin du Fagorren eta bi filialen konkurtsoa
Zehazki, Fagor Etxetresnakek eta Fagor Irelandek elkarrekin aurkeztutako borondatezko konkurtsoa onartu du, eta Poloniako filialaren konkurtso arrunta deklaratu du.
2013/11/05 - 09:48
Haierrek, sektoreko liderrak, Fagorrekin zuen akordioa hautsi du
Bi konpainiek hozkailuak ekoizteko lantegi bat eraiki nahi zuten Polonian.
2013/11/01 - 01:03
7-10 eguneko epea jarri du Fagorrek finantzaketa lortzeko
Lortzen ez badute, lau hilabeteko epeari itxaron gabe aurkeztuko dute hartzekodunen konkurtsoa.
2013/11/01 - 00:22
Fagorren Poloniako filiala hartzekodunen konkurtsoan sartu da
7 eta 10 egun arteko epea jarri dio bere buruari Fagor Etxetresnakek finantzaketa lortzeko.
2012/08/04 - 10:48
Baliteke Espainiak duela 400 urteko zorra ordaindu behar izatea
Poloniako alderdi ezkertiar batek lege-proiektua aurkeztu du Parlamentuan Felipe IIak eskatutako mailegua ordaindu dezan Espainiari eskatzeko. Espainiak 57 milioi euro ordaindu beharko lituzke.