Danborrada europar batek abiatuko du Donostia 2016
Haurrez osatutako danborrada europar batek abiatuko ditu urte osoan zehar prestatu diren ekitaldi ezberdinak. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren helburu nagusia elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzea da, urteetan zehar sortutako zauriak behingoz ixteko.
Lehenengo aldiz, Europako beste hiri batek haurren danborradan parte hartuko du. Kasu honetan Poloniako Wroclaw hiria izango da (Europako Kultur Hiriburua Donostiarekin batera 2016an). Horrela, Raimundo Sarriegiren melodia batzuk eta besteak batu eta elkarbizitzaren garrantzia nabarmentzeko erabiliko dute.
Donostia 2016ko inaugurazioak astebete iraungo du, urtarrilaren 20tik 24ra, eta hiriak prestatu dituen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute egun horietan herritarrek. Hala ere, inaugurazioaren ekitaldi nagusia hilaren 23an izango da, Maria Kristina zubiaren inguruetan. Hansel Cereza artistak diseinatu duen ikuskizunean, herritarrak izango dira benetako protagonistak.
Musika
Urtarrilaren 23tik abenduaren 17ra bitartean, “Music Box” festibala ospatuko da. Urte osoan zehar, hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan. Corizonas eta Bullet Proof Lovers izango dira lehenak oholtzara igotzen. Bi kontzertu horiek Bilbo Plazan izango dira.
Teknologia
Teknologiak ere bere tartea izango du Donostia 2016ko agendan. Alde batetik, “Interprest” proiektuak haririk gabeko teknologiaren aldeko apustua egingo du. Kasu honetan, igorleak mezua bidaliko du, mikrofono txiki baten bitartez, eta hartzaileak bere sakelakoan jasoko du. “Ping” izenekoaren helburu nagusia, berriz, telekomunikazio-sareak hedatzea da. Guifi.net sare libre eta neutrala erabiliko dute horretarako.
Urtean zehar, gerra edo gatazken agertoki diren edo izan diren Europako hamar hiri hauek bisitatuko dituzte: Wroclaw, Ceuta, Belfast, Sarajevo, Dresden, Kaliningrad, Pristina, Plovdiv, Pafos eta Istanbul. Hilabete emango dute hiri bakoitzean, eta dokumental bat egingo dute biltzen duten materialarekin. EiTBn estreinatuko dute.

Erakusketak
Erakusketak izango dira nagusi urte osoan zehar izango diren ekitaldien artean. “Iturriak” proiektuari esker, esaterako, hiriburuan kendu dituzten iturri guztiak plaza berean jarriko dituzte, Maider Lopezen lankidetzarekin, eta XVI. mendeko itsas historian emakumeek izan zuten papera ezagutzeko eta ontzigintzaren ondorioz eskualdeen artean izandako harremanen berri jasotzeko aukera ere egongo da.
Halaber, San Telmo Museoak bi erakusketa jarriko ditu ikusgai urtarrilaren 22tik maiatzaren 15era. Konstelazio modernoa osatu dute batean, euskal artista hauen inguruan: Oteiza, Eduardo Txillida, Balerdi, Basterretxea, Sistiaga, Amable, Mendiburu eta Zumeta. Bigarrenean, berriz, gaur egungo artista eta talde europarrak bildu dituzte, horien lanak erakusteko.
Pentsamendu kritikoa
“Arte ikerketarako egonaldiak” ekimenaren helburu nagusia arte-jarduerak bultzatzea da, pentsamendu kritikoa garatzea sustatzeko. Halaber, “Kaleidoskopio” izenekoak aniztasunaren balioa azpimarratu nahi du, hainbat diziplinatako ikasleen laguntzarekin. Diziplina-aniztasunaren aberastasuna hoberen lantzen duenak sari bat eskuratuko du.
“Beste Hitzak” proiektuak hizkuntza gutxituetan idatzitako literatur lanak babestuko ditu. Horren bidez, hizkuntza desberdinetan jasotzen diren idazlanak itzuli eta horren webean aireratuko dira. Herrialde hauetako lanak jasoko dituzte bertan: Irlanda, Herbehereak, Euskal Herria, Eslovenia eta Mazedonia.
DSS2016EU (DonostiaSanSebastian2016Europa) ospatzeko aukeratu duten leloa “elkarrekin bizitzeko kultura” da. Horregatik, elkarbizitzan eta etorkizunean sakontzeko ideia berriak aztertuko ditu “Ehunberri” ekimenak. Metodologia ugari erabiliko dira horretarako, eta bertan sortzen diren materialak publiko egingo dira, nahi duen orok erabil ditzan.
Euskal sukaldaritza
“Sukaldean sortzaile” proiektuak hiru ildo nagusi izango ditu. Batetik, 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek sormena landuko dute, eta euren aitona-amonen errezetak eraldatzeko aukera izango dute; bestetik, sukaldaritzarekin lotutako proiektu ekintzaileak sustatuko dira; eta, azkenik, dokumental bat eta liburu bat argitaratuko dira, euskal gastronomiak izan duen bilakaera azaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".