Polonia
2022/04/27 - 08:57
Errusiak gas hornidura eten die Poloniari eta Bulgariari
Gazprom gas konpainia errusiarraren arabera, Europar Batasuneko bi herrialde horiek gasa errublotan ordaintzea baztertu dute. Bulgariak eta Poloniak berehalako efektuak baztertu dituzte.
2022/04/22 - 21:11
Pablo Gonzalez Varsovia hiriburutik 100 kilometrora dagoen espetxe batera eraman dute
Espetxez ez ezik, abokatuz ere aldatu du Pablo Gonzalezek; lehen aldiz konfiantzazko abokatu poloniar bat izango du, aurretik ofiziozko bi abokatu izan ondoren.
2022/04/18 - 15:47
Pablo Gonzalezen senide eta lagunek sinadura kanpaina abiatu dute bere eskubideak errespetatzea eskatzeko
Euskal kazetaria duela 50 egun atxilotu zuten Polonian, Ukrainako mugatik gertu, eta ordutik inkomunikatuta eta laguntza legalik gabe dago.
2022/04/17 - 00:43
Euskal Herrira iritsi da Txernobyl elkarteko haurrez osatutako lehen autobusa
Poloniatik atera zen ostegunean, eta larunbat goizaldean iritsi da Bilbora.
2022/04/13 - 16:24
45 egun bete dira Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu zutenetik, eta babesgabetasun juridikoa salatzen dute
Gero eta ahots gehiagok salatu dute Pablo Gonzalezen eskubideak urratzen ari direla. Azkena, Amnistia Internazional erakundeak. Pablo Gonzalezen emazteak epaiketa justu bat eskatzen du.
2022/04/08 - 23:01
Ukrainako ijitoentzako justizia eta berdintasuna eskatu dituzte Iruñean
Ijitoen Nazioarteko Egunean, Iruñean Ukrainako ijitoak izan dituzte gogoan. Loreak Arga ibaira jaurtita, justizia eta berdintasuna eskatu dituzte horientzat. Poloniako muga zeharkatzeko arazoak dituztela salatu dute, eta gerrako bi aurkariak haien aurkako jazarpena bultzatzen ari direla.
2022/04/08 - 13:34
Bingen Zupiria: "Pablo Gonzalez epaitu behar badute, lehenbailehen eta modu justuan egin dezatela"
Bingen Zupiriak adierazi duenez, Jaurlaritzak etengabeko jarraipena egin dio gai honi lehen egunetik. Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, oso zaila egiten da ulertzea nola luzatu daitekeen horrenbeste denbora Pablo Gonzalezen egoera.
2022/04/06 - 12:27
Pedro Sanchezek esan du Gobernuak ''arreta handiz'' jarraitzen duela Pablo Gonzalez kazetariaren kasua
"Munduko edozein lekutan atxilotutako pertsona guztiek, Kanpo Arazoetako Ministeriotik eman dezakegun arreta guztia dute, egozten zaizkion karguak kontutan izan gabe" adierazi du Pedro Sanchezek.
2022/03/31 - 17:22
Pablo Gonzalez euskal kazetariaren atxiloketa "isilpean" gordetzeko agindu zuen Poloniako Fiskaltzak
Erantzun hori eman dio idatziz Espainiako Gobernuak Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari, honek kazetariaren inguruan egindako galderaren aurrean. Euskal kazetariak hilabete baino gehiago darama atxilotuta eta inkomunikatuta Polonian, espioitza egotzita.
2022/03/30 - 15:10
Lau milioi pertsonak baino gehiagok ihes egin dute dagoeneko Ukrainatik, NBEren arabera
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik Europan izan den exodorik handiena da. ACNUR errefuxiatuen agentziak asteazken honetan emandako datuen arabera, hamar ukrainarretik batek bere herrialdea utzi du hilabete pasatxoan.
2022/03/30 - 12:51
Eredugarria
Poloniak eta orohar Europar Batasuneko herrialde guztiek krisi honetan izandako jokabidea etorkizunerako eredu izan liteke, hemendik aurrera babes bila datozkigun errefuxiatuei eman beharreko tratuaren irudi eta ardatza. Zoritxarrez, ez dirudi hala izango denik.
2022/03/28 - 20:14
Pablo Gonzalez kazetariaren lagunek eta lankideek bat egin dute haren askatasuna eskatzeko
Bere lagunek kanpaina bat abiarazi dute kazetariaren atxiloketaren arrazoiei buruzko galdera askori erantzuna aurkitzeko eta hura aska dezatela eskatzeko. EITBko Erredakzio Kontseiluak ere ohar bat kaleratu du, aska dezatela eskatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko.
2022/03/28 - 19:45
EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu eta erakundeen jarrera kritikatu du
Halaber, kazetari euskal herritarraren eskubideen defentsan gehiago egin dezatela eskatu die EITBko Erredakzio Kontseiluak Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Duela hilabete atxilotu zuten Polonian, eta maiatzaren 29ra arteko behin-behineko espetxealdia ezarri diote.
2022/03/28 - 00:39
Pablo Gonzalez, hilabete Poloniaren esku
Otsailaren 28an atxilotu zuten kazetaria, Errusiaren espioi izatea leporatuta eta behin-behineko espetxealdian da, gutxienez maiatzaren 29ra arte. Bere abokatu zein familiak hilabete daramate harekin hitz egin ezinda.
2022/03/25 - 15:53
EAEra datozen errefuxiatuek Poloniako monastegi batean hartzen dute atseden
Katowiceko monastegian bizi diren 65 fraileen errutina haur talde baten joan-etorriek, jolasek eta zaratek hautsi dute. Hamabost egun dira monastegiko fraileak Ukrainako iheslariekin elkarbizitzan ari direla.
2022/03/23 - 19:33
Poloniak iragarri du Pablo Gonzalez kazetaria maiatzaren 29ra arte egongo dela behin-behineko espetxealdian
Kazetari euskal herritarra otsailaren bukaeran atxilotu zuten Errusiarentzat espiatzen aritu izana egotzita. Harrezkero ezin izan du bere senideekin eta abokatuarekin hitz egin.
2022/03/23 - 17:26
100.000 pertsona baldintza "penagarrietan" bizi dira Mariupolen
121 adingabe hil eta 167 zauritu ditu Errusiak, otsailaren 24az geroztik.
2022/03/21 - 15:48
Przemysleko tren geltokia, ihesi datozenak eta Ukrainarako bidea hartu dutenen arteko gurutze bidea
Poloniako mugan etengabea da iheslarien mugimendua. Hala ere, badira Ukrainara doazenak ere. Horietako birekin izan da Aintzane Bolinaga.
2022/03/20 - 22:25
Ukrainar errefuxiatuak jasotzen jarraitzen dute mugako pasabideetan
Ukrainarrek herrialdea uzten jarraitzen dute eta, errefuxiatuak jasotzen dituzten herrialdeetan, behar humanitarioak gero eta handiagoak ari dira izaten. Lan horietan, gobernuz kanpoko erakunde ezagunenekin batera, tokiko boluntarioak eta munduko beste bazter batzuetatik heldutakoak aritzen dira.
2022/03/19 - 21:38
Hiru errefuxiatutik bi Polonian sartu dira, 2 milioi lagun guztira
Acnurren azken datuen arabera, Poloniako mugatik soilik, 2.000.000 lagun atera dira. Lehen asteetako kaosa zuzentzen saiatzen ari dira orain bertako agintariak. Aintzane Bolinaga ETBko kazetaria Medykako pasabidean izan da, errefuxiatuei harrera egiteko espazio batean.