EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu eta erakundeen jarrera kritikatu du
Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarra askatzeko eskatu du EITBko Erredakzio Kontseiluak, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza auzi honetan nahikoa egiten ari ez direla salatuta.
Gonzalez duela hilabete atxilotu zuten Polonia eta Ukraina arteko mugan, berriemaile lanetan ari zenean. Espioitza egotzita, maiatzaren 29ra arteko espetxealdia ezarri zioten, eta egun inkomunikatuta jarraitzen du.
"Pablo Gonzalez euskal kazetaria askatzeko eskatzen dugu, eta Poloniako agintariak Gonzalezek herritar eta kazetari bezala dituen oinarrizko eskubideen kontra ari direla salatzen dugu", adierazi du EITB Erredakzio Kontseiluak ohar batean.
Halaber, "Espainiako Gobernuaren eta euskal erakundeen jarrera epela" salatu dute eta, ildo berean, Gonzalezen "eskubideen alde gehiago" egin dezatela eskatu diete instituzioei.
"Ezin da kazetari baten espetxeratzea justifikatu bere nazionalitatea, hizkuntza edo kazetaritza lana aitzakia bezala erabiliz. Informazio eskubidearen alde agertzen gara", azpimarratu dute.
Horrez gain, EITBko Erredakzio Kontseiluak bere "babesa" helarazi dio Gonzalezen familiari, berarekin harremanetan jartzeko aukerarik ez dutela gogoratuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak