Portugal
2025/02/19 - 23:47
Europak eta Kanadak bakearen negoziazioan Ukraina kontuan hartzea eskatu dute berriro
"Frantziaren eta bere bazkideen jarrera argia eta aski ezaguna da. Bake iraunkorra eta sendoa nahi dugu Ukrainan", laburbildu du Macronek Paristik bideokonferentzia bidez egindako bilera informalaren ostean. Frantziako presidentea Washingtonera joango da datorren astean.
2024/11/15 - 23:41
Celeste Caeiro hil da, Portugalgo iraultzari krabelinekin izena eman zion emakumea
Caeiro, Alderdi Komunistako militantea, 91 urte zituela zendu da. Bere ekintzak indarkeriarik gabeko iraultza bati eman zion izena.
2024/10/22 - 17:44
Itsasertzeko hirigintza-plangintza klima-aldaketara egokitzearen garrantzia
Gaur, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko nazioarteko hainbat proiektu aurkeztu dira Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskadin, Bakio da proiektu horietako bat gauzatuko den udalerrietako bat.
2024/09/16 - 21:16
Gutxienez hiru pertsona hil dira Porto hegoaldean izandako suteetan
Larrialdietako eta Babes Zibileko Agintaritza Nazionalak baieztatu du herrialde osoan 36 sute izan direla. Horietako bost handiak dira eta Aveiroko barrutian daude. Suterik handiena Oliveira de Azemeis herrian dago, eta 616 pertsona eta zazpi hegazkin ari dira bertan lanean.
2024/09/12 - 13:15
Alerta Espainian, bost preso arriskutsuk Portugaletik ihes egin baitute
Polizia Nazionalak Portugalen ihes egin duten bost preso arriskutsuen irudia zabaldu du sare sozialetan, herritarren laguntza eskatzeko 091 telefonoaren edo losmasbuscados@policia.es helbide elektronikoaren bidez.
2024/08/18 - 23:22
Gutxienez 30 euskal herritar Madeiratik atera ezinik daude, hegaldiak bertan behera geratu ostean
Basauri, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñeko hainbat turista ostiralean itzuli behar ziren Madeiratik baina ezin izan zuten haizeagatik. Hegazkin-konpainiak abuztuaren 25etik aurrera Madrilera joateko aukera eskaini die, baina lehenbailehen atera nahi dute eta ez diete alternatiba argirik ematen.
2024/08/13 - 07:26
Beroak 47.000 heriotza baino gehiago eragin zituen Europan 2023an
Osasun Globaleko Institutuak (ISGlobal) egindako ikerketa baten arabera, 2023. urtea "mundu mailan beroena eta Europan bigarrena" izan zen. Hego Euskal Herrian, 428 pertsona hil zituen beroak, erdia baino gehiago Bizkaian: 211. Gipuzkoan 121 heriotza izan ziren; Nafarroan, 56; eta Araban, 40.
2024/05/19 - 18:51
Santiago Abascalek ultraeskuineko buruzagien babesa bildu du
Sozialismoaren aurkako "aliantza globala" eraiki du Voxek Argentinako, Portugalgo, Italiako eta Hungariako gobernuburu ultraeskuindarrekin, eta denak bildu ditu Vistalegren, Madrilen. Sozialismoaren kontra ez ezik, Europako laborantza- eta migrazio-politiken aurka ere egin dute guztiek.
2024/05/19 - 12:21
Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du
Espainiako Estatuko hegoaldean, Galizian eta Portugalgo iparraldean izan da bart ikusgai. Portugalgo Babes Zibilaren arabera, litekeena da meteorito gisa erori izana Castro Daire inguruan, herrialdearen erdialdean. Almeriako Calar Altoko Behatoki Astronomikoak grabatutako irudiak.
2024/04/24 - 14:13
50 urte bete dira ''Krabelinen Iraultzatik''
Ostegun honetan, 2024ko apirilaren 25ean, Portugalgo demokraziaren mende erdiko ospakizunen epizentroa izango da. Bertan, milioika pertsona kalera ateratzea espero da, 'kapitainen' lorpenak ospatzeko.
2024/04/09 - 15:09
Klima aldaketaren aurka neurriak ez hartzeak giza eskubideak urratzen ditu, Estrasburgoko Auzitegiaren arabera
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu du Suitzako adineko emakume talde batek jarritako salaketa eta Suitzako Gobernua zigortu du. Aitzitik, Estrasburgoko Auzitegiak ez du onartu Portugalgo gazte batzuek jarritakoa, herrialdeko auzitegietako bidea amaitu behar zutelako.
2024/03/11 - 12:03
Aliantza Demokratikoa zentro-eskuineko koalizioak hauteskundeak irabazi ditu, oso emaitza estuarekin
Gobernua osatzen saiatuko dela aurreratu du Luis Montenegro ADko buruzagiak, baina berretsi du ez duela eskuin muturrarekin negoziatuko, hauteskunde kanpainan agindutakoari jarraituta.
2024/03/11 - 10:11
Zentro-eskuinak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen, eta ultraeskuinak gobernua osatzea eskaini die
Eskuinera egin du Portugalek. Aliantza Demokratikoa zentro-eskuindarrak, oso alde estuarekin bada ere, Alderdi Sozialistari aurrea hartu dio. Horren gain, eskuin muturreko Chega alderdiak laukoiztu egin ditu emaitzak, orain lau urteko bozekin alderatua.
2024/03/10 - 10:31
Hauteslekuak ireki dituzte Portugalen
Antonio Costa lehen ministroaren ustekabeko dimisioak markatutako hauteskunde legegileak egingo dituzte gaur Portugalen. Inkesten arabera, sozialistek agintean jarraituko dute, baina gehiengo absolutua galduta.
2024/02/22 - 14:41
Beste bi pertsona atxilotu dituzte Real Sociedad-Benfica partidaren aurreko istiluengatik
Desordena publikoak eta lesioak eragitea eta "liskar nahaspilatsu" batean parte hartzea leporatu diete. Azaroaren 8an bertan lau pertsona atxilotu zituzten, Reale Arena estadioaren inguruetan. Atxilotuez gain, beste 13 pertsona ikertzen ari dira.
2023/11/09 - 18:51
Aske gelditu dira Real Sociedad-Benfica partidaren aurreko istiluengatik atxilotutakoak
Gaua komisarian igaro ostean, lau atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte ostegun honetan. Bitartean, Reale Arena estadio barruan bengalak jaurti zituzten zaleak identifikatzeko ikerketa zabalik du Ertzaintzak.
2023/11/08 - 22:08
Istiluak, Realaren eta Benficaren arteko norgehiagokaren atarian
Hiru pertsona atxilotu dituzte gaur arratsaldean Reale Arena futbol-zelaitik gertu, desordena publikoak egotzita. Liskarretan, aulkiak eta bengalak jaurti dituzte.
2023/11/07 - 17:55
Portugalgo lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, ustelkeriagatik haren aurkako ikerketa abiatu ondoren
Antonio Costak ziurtatu du ez duela legez kanpoko ekintzarik egin, baina, halere, uste du "edozein ekintza kriminalekin" zerikusia izan dezakeen "susmoa" egote hutsa ez dela bateragarria lehen ministro karguarekin.
2023/10/22 - 09:38
Txikiak handien aurka: 6 gazte portugaldarrek Europako 32 herrialderen aurka zabaldu duten kasuaren gakoak
11 eta 24 urte bitartean dituzten gazteek Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu dituzte herriak. Klima-aldaketaren aurka ez dutela behar adinako neurririk hartzen diote, eta euren giza eskubideak urratzen dituztela, besteak beste, bizitzeko eskubidea.
2023/08/11 - 13:05
Portugalgo suteak 10.000 hektarea baino gehiago erre ditu
Joan den larunbatean, abuztuaren 5ean, hasi zen sutea kontrolpean hartu dute goizaldean. Sua hazi egin da azken egunetako tenperaturen igoeraren ondioz, baina Espainako mugatik 2 kilometrora geratu da. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute sutea itzaltzeko.