Portugalete
2022/05/22 - 16:53
Moda desfile "historikoa" Portugaleten, hiribilduaren azken 700 urteak gogoratzeko
Moda eta historia uztartuta, azken 700 urteak gogoratu dituzte. Maria Diaz de Haro Bizkaiko andreak ireki du desfilea, eta alkateari gutuna eman dio, XIV. mendean egin bezala, Portugalete hiribildu izendatuz. Jarraian, azken zazpi mendeetan barrena bidaia egin du Iraultza Dantza taldeak.
2022/05/07 - 15:55
Euskadi "infernu fiskal" bihurtzea leporatu dio Iturgaitzek Urkulluri
EAJren eredu nazionalistaren alternatiba gisa proposatu du bere alderdia EAEko PPko presidenteak, "jeltzaleenak ez baitu funtzionatzen", eta zerga-beherapenak eskatu ditu.
2022/04/23 - 15:56
Armagintzaren aurkako bizikleta martxa batek Bizkaia zeharkatu du
Bizkaiko zenbait udalerri zeharkatu ditu martxaren hamalaugarren edizioak, "industria armamentistikoa zibil bilakatzea" aldarrikatzeko.
2022/04/07 - 10:47
Korrika Portugaletetik Getxora iritsi da, Bizkaia Zubia zeharkatuz
Korrika Ezkerraldetik Getxoarako bidea egin du goizaldean, Bizkaia Zubia zeharkatuz. Gaur zazpigarren eguna du Korrikak eta Bizkaia zeharkatuko du.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/03/08 - 10:04
Hiru edukiontzi erre dituzte goizaldean Portugaleten
Suteak 05:30 aldera piztu dira, Simon Bolivar Askatzailea kale inguruko hainbat puntutan.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/02/02 - 15:41
Portugaleteko itsas eskolatik urtero 30 profesional inguru ateratzen dira
Matrikulazio zifrak pixkanaka gora egiten ari dira azken urteetan. Merkantzia-ontzietan, gizonezkoak dira gehienak oraindik, baina gero eta gehiago dira animatzen diren emakumeak.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez