Portugalete
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
2022/12/28 - 16:11
Bigarren autopsia egin diote Portugaleten hilda agertu zen emakumeari, haren heriotzaren arrazoia argitzeko
60 urte inguruko emakume bat da biktima. Oraingoz ez dute hipotesi bat bera ere baztertu, ezta suizidioarena ere.
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
2022/12/26 - 09:21
Portugaleten itsasadarrean hilda agertutako emakumearen heriotza ikertzen ari dira
40 bat urteko emakumearen gorpua larunbat goizean agertu zen ur gainean, Bizkaiko Zubitik gertu. Gertakari horren ingurukoak argitzeko, ikerketa abiatu dute Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarlanean.
2022/12/22 - 13:25
Bosgarren sari batek, 38454ak, zortea banatu du Santurtzin, Portugaleten eta Donostian
Santurtzin, Vapor Habana kaleko 9. zenbakiko bulegoan saldu da; Portugaleten, Carlos VII.a kaleko 17. zenbakian; eta, Donostian, zenbaki horren serie bakarra, Narrika kaleko 21. zenbakiko administrazioan.
2022/11/30 - 17:07
86 urteko Portugaleteko bizilagun bat hil da Kantabrian, A-8an, ibilgailua iraulita
Anero parean gertatu da, Ribamontan al Monte udalerrian, 13:50ean. Gizona bakarrik zihoan, eta bere ibilgailua bidetik irten da, irauli aurretik.
2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/11/08 - 12:42
Santurtzin falta zen gizonezko baten gorpua da Portugaleteko itsasadarrean agertu dena
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ur gainean ikusi du gorpua herritar batek, eta abisua eman du 07:20 aldera.
2022/11/08 - 11:30
Pertsona baten gorpua aurkitu dute Portugaleteko itsasadarrean
Gorpua 07:00ak aldera ikusi dute uretan, Portugalete parean, Segurtasun Sailak zehaztu duenez. Ikerketa bat ireki da gertatutakoa argitzeko.
2022/10/22 - 16:10
Azaroaren 12an Bilbo betetzeko deia egin du Otegik, gerraren aurka eta aberastasunaren banaketaren alde
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, egungo krisi anitzen arduradunak "elite politiko eta ekonomikoak dira". "Gertatzen zaizkigun gauzak ez dira kasualitatea, arduradunak dituzte" salatu du.
2022/10/05 - 14:37
Migratzaileekin trafikatzen zuen taldea desegin dute Bizkaian
Operazioa zabalik dago, eta guztira zazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako bost, Bizkaian. Gainera, miaketak egin dituzte Muskizen eta Portugaleten. Atxilotutakoek Bilbo eta Erresuma Batua lotzen duten ferryak erabiltzen zituzten migratzaileak diru truke garraiatzeko.
2022/10/05 - 13:38
Immigrazio irregularrean aritzen zen talde bat desegin dute Bizkaian
Operazioa zabalik dago, eta hainbat pertsona atxilotu eta miaketak egin dituzte Santurtzin, Portugaleten eta Muskizen. Atxilotutakoek Bilbo eta Erresuma Batua lotzen duten ferryak erabiltzen zituzten migratzaileekin trafikatzeko.
2022/07/29 - 22:39
Epaileak aske utzi du Portugaleten emaztea etxetik amilaraztea egotzita atxilotutako gizona
Epaileak 44 urteko gizona aske utzi du kautelazko neurriekin. 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko ezarri dio, hain zuzen ere.
2022/07/28 - 23:00
40 batel tradizional baino gehiago batuko dira asteburuan Portugaleten
Batelero Eguna ospatzen dutela eta, 40 batel tradizional baino gehiago batuko dira Portugaleten gaurtik hasita, asteburu osoan. Besteak beste, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako ontziak izango dira.
2022/07/28 - 22:42
Elkarretaratzea egin dute Portugaleten, eraso matxista gaitzesteko
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidearen aurkako hilketa-delitu bat egin izana leporatuta, ustez emaztea etxetik amiltzea eragin ostean. Portugaleten elkarretaratzeak deitu dituzte ostegun eta ostiral honetarako. Udalak gaitzespen irmoa erakutsi du agiri batean.
2022/07/28 - 17:58
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten emaztea etxetik amilarazi ondoren
Gertaera ostegun honetan izan da 00:35ean. Gertaeraren tokira Ertzaintza eta osasun langileak gerturatu direnean, emakumea lurrean aurkitu dute. Atxilotuak genero eta etxeko indarkeria aurrekariak ditu.
2022/07/28 - 14:39
Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
2022/07/24 - 17:24
Amaitu dira auto ilarak A-8an, Muskiz eta Zierbena artean, Kantabriarako noranzkoan
Auto-pilaketak 10:30ak inguru hasi dira, eta 8 kilometrara iritsi dira.
2022/07/13 - 11:59
Pintaketak egin dituzte PPk Portugaleten duen egoitzan
"Faxistak" eta "Fuck" hitzak irakur daitezke fatxadan. Txio batean, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak "Sanchezen bazkideei" egotzi die gertatutakoa.