Portugalete
2022/07/01 - 13:52
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
2022/07/01 - 12:26
Portugaleteko Gidako Ama Birjinaren jaiak hasi dira
Bi urtez ospatu gabe egon ondoren, Gidako Ama Birjinaren jaiak bi eguneko programazio zabalarekin itzuliko dira. Musika, kalejirak eta lehiaketak Portugaleteko kaleetara bueltatuko dira.
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/06/27 - 10:55
Andaluzia galeoiak Bilboko Itsasmuseuma utzi du
Andaluzia galeoia XVII. mendeko erreplika bat da eta 55 metroko luzera eta sei kubierta ditu. Astebete egin du Bilboko Itsasmuseumean eta ehunka pertsonak bisitatu dute.
2022/06/15 - 22:47
Itsasontzi klasikoak bisitatzeko aukera aparta Portugaleten, hiriaren sorreraren 700. urteurrena dela eta
Hiriaren sorreraren 700. urteurrena ospatzeko itsasontzi klasikoen erakusketa antolatu dute. Doan bisitatu daitezke, eta igandera arte egongo dira bertan. Tartean dago, besteak beste, Nao Victoria belaontzia, Elkanok duela 500 urte munduari bira emateko erabili zuen ontziaren erreplika.
2022/06/11 - 20:43
700 urte dira Maria Diaz Harokoak Portugalete hiribildua sortu zuela
Itsasadarrean barrena Saltillo itsasontzian iritsi da Bizkaiko Andre Nagusia, eta hiribildua sortzeko herri-gutuna eman dio Portugaleteri. Iñigo Urkullu lehendakaria ospakizun ekitaldietan izan da.
2022/05/27 - 16:24
PSE "ezker ez nazionalistaren erreferentzia" dela defendatu du Anduezak
PSE-EEko idazkari nagusia Portugaleten (Bizkaia) izan da ostiral honetan, eta bere alderdiak Euskadiko udalerrietan duen "erantzukizun handia" azpimarratu du.
2022/05/22 - 16:53
Moda desfile "historikoa" Portugaleten, hiribilduaren azken 700 urteak gogoratzeko
Moda eta historia uztartuta, azken 700 urteak gogoratu dituzte. Maria Diaz de Haro Bizkaiko andreak ireki du desfilea, eta alkateari gutuna eman dio, XIV. mendean egin bezala, Portugalete hiribildu izendatuz. Jarraian, azken zazpi mendeetan barrena bidaia egin du Iraultza Dantza taldeak.
2022/05/07 - 15:55
Euskadi "infernu fiskal" bihurtzea leporatu dio Iturgaitzek Urkulluri
EAJren eredu nazionalistaren alternatiba gisa proposatu du bere alderdia EAEko PPko presidenteak, "jeltzaleenak ez baitu funtzionatzen", eta zerga-beherapenak eskatu ditu.
2022/04/23 - 15:56
Armagintzaren aurkako bizikleta martxa batek Bizkaia zeharkatu du
Bizkaiko zenbait udalerri zeharkatu ditu martxaren hamalaugarren edizioak, "industria armamentistikoa zibil bilakatzea" aldarrikatzeko.
2022/04/07 - 10:47
Korrika Portugaletetik Getxora iritsi da, Bizkaia Zubia zeharkatuz
Korrika Ezkerraldetik Getxoarako bidea egin du goizaldean, Bizkaia Zubia zeharkatuz. Gaur zazpigarren eguna du Korrikak eta Bizkaia zeharkatuko du.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/03/08 - 10:04
Hiru edukiontzi erre dituzte goizaldean Portugaleten
Suteak 05:30 aldera piztu dira, Simon Bolivar Askatzailea kale inguruko hainbat puntutan.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.