Portugalete
2024/01/28 - 14:51
Otxandiano: ''Naturala litzateke eserlekuetan lehen indar progresistari gobernu berriaren lidergoa aitortzea''
Bloke progresistako zerrenda bozkatuenari, eserleku gehien dituenari, dagokio gobernua osatzen saiatzea, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak militanteekin Portugaleten topaketa izan ostean esan duenez.
2024/01/20 - 16:35
Sestao eta Portugalete arteko metro zerbitzua martxan berriro
Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2023/09/27 - 23:21
Espetxean sartu dute Portugaleten gazte bati hainbat labankada emateagatik atxilotutako gizona
Atxilotua biktimaren ezaguna da, eta hamar atxiloketa baino gehiago ditu, gehienak lesio-delituekin lotuta.
2023/09/25 - 16:35
Torbe ez da kartzelan sartuko, haur pornografia grabatu eta zabaldu zuela aitortu eta akordioa lortu ostean
Porno zinema ekoizleak leporatzen zizkioten delituak onartu ditu, hots, haur-pornografia banatzea eta edukitzea eta sekretuak ezagutaraztea. Fiskaltzarekin eta akusazioekin akordioa lortu ondoren, espetxea saihestu ahalko du.
2023/09/25 - 11:11
Gaur hasiko da Torberen aurkako epaiketa, ustez bi adin txikikoren irudiak grabatu eta zabaltzeagatik
09:30etik aurrera, haur-pornografia banatzea eta edukitzea eta sekretuak ezagutaraztea egotzita epaituko dute. Iturri judizialek jakitera eman dutenez, Torbek leporatzen zaizkionak onartzea aurreikusten da, Fiskaltzarekin akordioa lortu ondoren, zigor arinagoa jasotzeko.
2023/08/20 - 20:22
9 espetxeratzeko agindu zituen gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Internet bidez berarekin geratu ostean
24 urteko gizonezkoak bederatzi atxilotze-agindu zituen. Behin eta berriz saihestu zituen atxiloketak, antza fisiko handia zuen senide baten dokumentazioa erabiltzen baitzuen.
2023/08/07 - 15:34
Gizonezko baten gorpua erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean, Portugalete parean
Ingurutik paseoan zebilen herritar batek ikusi du goizean, eta abisua jasota, Gurutze Gorriak atera du uretatik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
2023/07/21 - 22:24
Igandean demokrazia jokoan dagoela esan du PSEk
Kanpainaren itxiera ekitaldian hiru lurraldeetako hautagaiak izan dira, eta aitortu dute sentsazio onekin amaitu dute. Kanpaina osoan zehar aldarrikatu dituzten ideiak errepikatu dituzte: PP eta Voxen elkarlana eta demokrazia eta lortutako eskubide guztiak jokoan daudela.
2023/07/18 - 20:02
Portugaleteko Torbe porno zinema ekoizlearen aurkako epaiketa irailaren 25ean hasiko da
Behin-behineko ondorioetan, Fiskaltzak zazpi urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du porno zinemako ekoizlearentzat, ustez grabatu zituen bi adingaberen haur-pornografia banatzeagatik.
2023/07/17 - 16:47
Euskadin aldaketarako boto bakarra beraiena dela defendatu du PPk
Andueza eta PSOE beti bezala gatazka eta 'gerrazibilismoa' sustatzen ari direla adierazi du Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak. Ilusioaren botoa eskatu eta gogoekin bozkatzen joateko deia egin du Bea Fanjul PPren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
2023/07/17 - 14:49
Indonesiako, Mexikoko, Ugandako, Kolonbiako eta Errumaniako ordezkariak, Portugaleteko Folklore Jaialdian
Jaialdiaren 48. edizioa uztailaren 17tik 25era egingo dute, eta emanaldiak eitb.eus-en ikusi ahalko dira zuzenean.
2023/07/03 - 22:34
Xabier Sagredo BBKko presidentea 'Urteko CEO' aukeratu dute 'CEO Today Europe' sarietan
Sari horrekin, "egun Europa den nazioarteko negozio gune oparoa izateko mugak gainditzen ari diren" zuzendarien lana aitortzen dute antolatzaileek.
2023/06/17 - 15:47
PSEk historia egin du Gasteizko Alkatetzan, eta feudo nagusiei eutsi die Bizkaian eta Gipuzkoan
Gasteizko lehenengo emakumezko alkate bihurtu da Maider Etxebarria. Gainera, feudo sozialista tradizionalei eutsi die PSEk, hala nola, Ermuan, Irunen, Portugaleten eta Eibarren, besteak beste.
2023/05/28 - 15:07
Eneko Anduezak Portugaleten bozkatu du lehenengoz
PSE-EEko idazkari nagusia "ilusioz eta poztasunez" joan da bozkatzera Portugaleten egokitu zaion hauteslekura.
2023/04/21 - 21:04
Hiru atxilotu eta sei ikertu, Portugaleteko eta Santurtziko hamar tabernatan droga-trafikoan aritzea egotzita
Operazioa joan den asteazkenean egin zen Portugaleteko sei tabernatan eta Santurtziko lautan, eta legez kanpoko hainbat substantzia, 5.000 euro inguru eskudirutan eta taser pistola bat atzeman zituzten.
2023/04/03 - 15:13
Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2023/04/02 - 16:07
Anduezak salatu du EAJk eta Bilduk "ekuaziotik atera" nahi dituztela sozialistak
Portugaleten egin dute ekitaldia PSEko kideek, alkategaia aurkezteko. Anduezak esan du bertan emango duela botoa maiatzaren 28an, Eibarren jaioa bada ere, Portugaleten bizi baita gaur egun.
2023/03/05 - 18:30
Laespadak dio feminismoak XXI. mendea markatuko duela, sozialismoak XX. mendea markatu zuen bezala
Bizkaiko ahaldun nagusigaiak esan du balioak inposatzen dituzten bi korronte politiko eraldatzaile indartsu direla, eskubideen eta aldarrikapenen ibilbidea ezartzen dutenak.
2023/02/19 - 15:15
Iturgaizek salatu du EAJk "lege toxikoak" babesten dituela
Euskadiko PPko presidenteak igande honetan defendatu duenez, maiatzaren 25eko hauteskundeek "Nuñez Feijoo Moncloara eramatea dute jomuga, azken helburua izan behar baita".
2023/01/27 - 21:38
Getxo eta Portugalete lotuko dituen ur azpiko tunelaren segurtasun neurriak erakutsi dituzte
Tunelaren segurtasun neurriak nolakoak izango diren erakutsi du Aldundiak.