U23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean demokrazia jokoan dagoela esan du PSEk

Andueza_1920x1080
18:00 - 20:00
Igandean demokrazia jokoan dagoela esan du PSEk
Kanpainaren itxiera ekitaldian hiru lurraldeetako hautagaiak izan dira, eta aitortu dute sentsazio onekin amaitu dute. Kanpaina osoan zehar aldarrikatu dituzten ideiak errepikatu dituzte: PP eta Voxen elkarlana eta demokrazia eta lortutako eskubide guztiak jokoan daudela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Getxoko alkateak ziurtatu du justiziarekin elkarlanean jarraituko duela Irurak Bat jauregiaren kasuan

Algortako Irurak Bat eraikin babestuaren (San Nicolas kalea, 11) eraispena ikertzen ari den epaileak uste du zantzu "nahikoak" daudela prebarikazio delitua EAJko hiru zinegotziri eta tokiko Udaleko hainbat teknikariri egozteko, eta, horren aurrean, Amaia Agirre Getxoko alkateak adierazi du "oso egun gogorra eta zaila” izaten ari dela. Hala ere, justiziarekin elkarlanean jarraituko duela iragarri du.

pello otxandiano  jone berriozabal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk

Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X