PP
2024/04/25 - 15:14
Nuñez Feijoo: ''Espainiako Gobernuko presidenteak ezin du nerabe batek bezala jokatu''
"Badakit gehienek ulertzen dutela Espainiak beste presidente bat merezi duela, lasaitasunez eta heldutasunez jokatu nuena. Eta izango dute", adierazi du PPko presidenteak. "Sanchezek biziraupen politikorako operazio bat jarri du martxan", gaineratu du.
2024/04/25 - 10:01
Albiste izango dira: Sanchezen erabakia, Gernika Combatants for Peace eta kanpaina hasiera Katalunian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/24 - 19:40
Espainiako Gobernuak faltsutzat jo du Gomezen aurkako salaketa, eta PPk aurpegia emateko eskatu dio Sanchezi
Madrilgo epaitegi batek ikerketa abiatu du Gomezen aurka, Manos Limpiasek jarritako salaketaren ondorioz, negozioetan influentzia-trafikoa eta ustelkeriako delituak egotzita.
2024/04/22 - 13:48
Ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du Koldo Garciak, Senatuko ikerketa batzordean
Maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura Senatuan osatutako ikerketa batzordean, kontzientzia lasai duela esan du Abalosen aholkulari izandakoak. Halaber, Senatura itzultzeko prest agertu da informazioa kontrastatzeko tresnak dituenean eta epailearen aurrean deklaratzen duenean.
2024/04/22 - 12:51
EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan
Apirilaren 21eko bozek inoizko Legebiltzarrik abertzaleena utzi dute, EH Bildu maximo historikoetan dagoela eta ezker konfederala ia desagertuta.
2024/04/22 - 12:11
Garrido: "Argi dago botoa mobilizatu dela eta PPren goranzko joera berresten dela aurreko hauteskundeetatik"
Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia pozik agertu da EAEko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiak izan duen igoerarekin eta politikak egiterako garaian eta neurri ezberdinak aurrera ateratzerako orduan erabakiorrak izatea nahi du.
2024/04/22 - 10:26
Koldo Garcia eta Salvador Illa, Senatuko eta Kongresuko ikerketa batzordeetako lehen galdekatuak
Pandemian, maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura eratutako bi ikerketa batzordeek jardunari ekingo diote. Abalos ministro ohiaren aholkularia Senatuan izango da, baina ez die zertan galderei erantzun beharko, auzipetuta baitago. Kongresuan, Osasun ministro ohia itaunduko dute.
2024/04/22 - 01:31
Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
2024/04/17 - 21:27
Abalosek maiatzaren 6an egingo du agerraldia Senatuko ikerketa batzordean, eta Cerdanek apirilaren 30ean
Bestalde, Ikerketa Batzordeko Mahaiak eta bozeramaileek Koldo Garciarekin harremanetan jartzea lortu ez dutela jakinarazi die talde politikoei, astelehenean agerraldia egin behar duela jakinarazteko. Beraz, ostegun honetan erabakiko dute agerraldia atzeratu ala ez.
2024/04/15 - 15:22
Gorenak ez du onartu PPren kereila Estatuko fiskal orokorraren kontra Delgadoren izendapena proposatzeagatik
Magistratuek atzera bota dituzte popularren argudioak, pentsatzen baitute ez dagoela prebarikazio administratiboaren edo legez kanpoko izendapenaren zantzurik.
2024/04/14 - 20:09
EITB Focus inkestaren mikrodatuen analisia
Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu.
2024/04/14 - 19:53
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, azken txanpan
Oraindik ez dago ezer erabakita. Horregatik, alderdiak buru-belarri dabiltza haien proposamenak herriz herri aurkezten. Astearte honetan, gainera, EITBk bigarren debate handia emango du, apirilaren 21eko hauteskundeak harira ekarrita.
2024/04/11 - 15:26
Elma Saiz ministroak 'Koldo auzia' ikertzeko Senatuko batzordean azalpenak eman beharko ditu
Pandemia garaian, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari zela, Nafarroako Gobernuak erositako osasun materialarengatik azalpenak eman beharko ditu.
2024/04/11 - 13:48
Osakidetza izan zen hautagaien eztabaidan gehien aipatutako gaia
Hautagai guztiek aipatu zuten osasun zerbitzu publikoa bat baino gehiagotan euren hitzartzeetan. Bestalde, autogobernuaren gaia izan zen giroa gehien berotu zuen gaietako bat.
2024/04/11 - 02:51
ETB1eko hauteskunde debatearen laburpena: Zerbitzu publikoak, autogobernua, itunak...
Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE) Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Laura Garrido (PP) eta Andeka Larrea (Sumar) izan dira eztabaidan.
2024/04/09 - 22:55
Kanpainak bost egun bete ditu, eta hauek izan dira gaurko aldarri nagusiak
Euren programetako proposamenak azaltzen jarraitu dute gaur arratsaldean hautagaiek.
2024/04/09 - 16:06
Segurtasuna, etxebizitza eta Lanbide izan dira kanpainako bosgarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren bosgarren egun honetan, etxebizitzaz, Lanbidez, eta segurtasunaz aritu dira hautagaiak.
2024/04/08 - 14:37
Amnistia Legea ''batasun nazionalaren eta demokraziaren aurkako kolpea'' da, Diaz Ayusoren hitzetan
Senatuan egindako adierazpenetan Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak esan duenez, amnistia "geldiezina izango da garaiz erantzuten ez badugu".
2024/04/08 - 13:48
Aragones ziur da erreferendumak "Konstituzioaren aurkakoa izateari utziko" diola, "amnistiak bezala"
Hala esan du Generalitateko presidenteak, Espainiako Senatuan gaur egin duen agerraldian. PPk deituta, Erdikego Autonomoen Batzorde Orokorra bildu da gaur, amnistia legearen eragin ekonomikoari buruzko txosten bat onartzeko.
2024/04/08 - 10:55
'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak emango dituztenen zerrenda aste honetan erabakiko du Senatuak
Senatuak aho batez onartu zuen joan den astean, 259 senatarien aldeko botoekin, 'Koldo auzia' ikertzeko batzorde bat sortzea. PPren proposamenak talde guztien babesa jaso zuen.