Presoak
2024/10/08 - 10:55
ETAko 44 presoren askatasuna azkartuko duen erreforma errefusatu dute PPk eta Voxek, alde bozkatu zuten arren
Europar Batasunaren irizpide bati jarraiki, Kongresuak lege-erreforma bat onartu zuen irailean, presoek kondena bera bi herrialdetan betetzea galarazteko. PPk eta Voxek ere onartu zuten erreforma, baina orain atzera egin dute.
2024/10/08 - 09:54
Albiste izango dira: Abisua haizeagatik, terrorismoaren biktimen biltzarra Gasteizen eta zigorren baliozkotzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/25 - 18:40
San Josek "eskubideen urraketa orori argi eta garbi zilegitasuna kentzen dion" memoria bat nahi du
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
2024/09/25 - 12:45
Euskal gatazkaren "behin betiko konponbidea" galdegingo du Sarek urtarrilaren 11ko manifestazioan
Urtea hastearekin bat, Bilbon egin ohi duen mobilizazioa aurkeztu du Sare herritarra plataformak.
2024/09/17 - 15:45
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak langabeziarako eskubidea aitortu dio espetxean lan egin zuen preso bati
LAB sindikatuak jarritako helegitea aintzat hartu du, eta bertan behera utzi du aurrez Bilboko epaitegi batek emandako epaia. Dena den, epaia ez da irmoa.
2024/09/14 - 19:07
2023ko azarotik ihes eginda zegoen preso bat atxilotu dute Deban
Deban zebilela jakin ostean, Ertzaintzako agenteak harengana hurbildu ziren, eta identifikatu zutenean baieztatu zuten hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko lau agindu judizial zeudela indarrean. Azaroaren 2an eman zioten baimen baten ostean, ez zen Arabako espetxera itzuli.
2024/08/23 - 17:06
ETAko presoak ''etxera'' itzultzeko eskatu dute milaka lagunek Bilbon
Sarek eta Bilboko Konpartsek deitutako manifestazioa 13:00ak aldera abiatu da, Moyua plazatik, eta udaletxe aurrean amaitu da. Salbuespen neurriekin amaitzeko deia berretsi eta legeria arrunta aplikatzea eskatu dute.
2024/08/22 - 19:54
Garikoitz Aspiazu, 'Txeroki', Lannemezango espetxetik Martutenera lekualdatu dute
Etxeratek jakitera eman duenez,
2024/08/20 - 18:53
Sarek euskal espetxe ereduan sakontzeko eskatu dio PSEren esku dagoen Justizia Sailari
Legealdi honetan, PSE-ren esku egongo da kartzelen ardura eta Sare plataformak Justizia sailari eskatu dio euskal eredu propioan aurrera pausoak emateko, eta ETA-ko presoei lege arruntak aplikatzeko. ETA desagertu bazen ere, oraindik ere, salbuespenezko neurriak jasaten dituztela salatu du Sarek.
2024/08/17 - 18:52
Preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea eskatzeko manifestazioa egin du Sarek Donostian
"Etxera" lelopean, salbuespen neurriak kentzeko eskatu dute ehunka lagunek Donostian, Sare Herritarrak deitutako mobilizazioan. Sarek salatu duenez, presoak urruntzeko politika gainditu izanak ez ditu urraketa guztiak desagerrarazi, eta egoera normalizatzeko pauso asko eman behar direla erantsi du.
2024/08/12 - 15:40
Bilboko Konpartsek eta Sarek mobilizazioa deitu dute Aste Nagusirako "Etxera" lelopean
Manifestazioa eta herri bazkaria egingo dituzte "urruntze politika ankerra eta krudela" amai dadila eta presoei "eskubidez dagokien ibilbidea ez oztopatzea" eskatzeko.
2024/08/04 - 15:46
Ehunka lagun bildu dira Hego Euskal Herriko sei hondartzatan, Etxeratek eta Sarek deituta
Etxeratek urtero udan hondartzetan egin ohi dituen mobilizazioak Sarerekin batera antolatu ditu aurten lehenengoz, Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea eskatzeko.
2024/08/01 - 21:36
Gershkovich kazetaria, Whelan marinea eta Kara-Murza opositorea, askatutako presoen artean
26 preso askatu dituzte: zortzi Errusiara itzuliko dira (tartean, Pablo Gonzalez kazetaria), eta 16, Mendebaldera.
2024/08/01 - 19:12
Nortzuk dira Errusiak eta AEBk eta aliatuek trukatu eta aske utzitako presoak?
26 pertsona dira, tartean militarrak eta kazetariak, eta zazpi herrialdetatik hegazkinez bidali dituzte Ankarara, trukea egiteko.
2024/07/18 - 22:03
San Jose presoen errehabilitazio sozialaren alde agertu da, eta haien erantzukizuna beren gain hartzearen alde
Maria Jesus San Jose Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak presoen errehabilitazio sozialaren aldeko apustua egin du, eta "haien erantzukizuna beren gain hartzea" defendatu du.
2024/07/15 - 16:59
Jaurlaritzak lan egingo du ETAko presoek "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten
Horixe adierazi du Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburu berriak astelehen honetan Donostiako Miramar Jauregian abiatu den espetxeei buruzko udako ikastaroan.
2024/07/10 - 18:40
Ines Soriak ordezkatuko du Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako espetxe aholkulari gisa
Soriaren proposamena Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Jose sozialistak berak egin du. Joan den legealdian Saila EAJren esku zegoen.
2024/07/04 - 22:59
Preso bat hilik aurkitu dute Bizkaiko espetxean, itxuraz bere buruaz beste eginda
2021ean espetxeen eskumena eskualdatu zenetik, EAEko kartzeletan hildako zazpigarren presoa da. Ikerketa abia dezala eskatu dio Salhaketa elkarteak Eusko Jaurlaritzari, eta suizidioen aurkako protokoloak behar bezala martxan jartzeko ere.
2024/07/04 - 22:42
Sarek kalejira egin du Iruñean salbuespen neurrien aurka
San Fermin bezperan, Sarek mobilizazioa egin du Sarasate pasealekutik, konponbidearen, bizikidetzaren eta presoen etxeratzearen aldeko kalejira eginez.
2024/07/03 - 22:13
Nazioarteko atxilotze agindua Arabako espetxetik ihes egin duen sexu erasotzaile baten kontra
Apirilean ihes egin zuen Zaballako kartzelatik, baimen bat aprobetxatuta. Gasteizen bikotekidearen kontrako sexu erasoa egiteagatik ezarri zioten 12 urteko kartzela zigorra.