Puerto Rico
2024/10/29 - 18:05
Puerto Ricoren aurkako irainek zaildu egingo diote Trumpi estatu giltzarrietako lehia
Milioi bat puertorricar bizi dira presidenterako hauteskundeak erabakiko dituzten estatuetan.
2022/09/19 - 14:29
Fiona urakana Dominikar Errepublikara iritsi da, Puerto Rico astindu ondotik
Urakana bart sartu da herrialdearen ekialdetik, 140 kilometroko orduko haize-ufadekin. Herrialde osoa alerta egoeran dago.
2022/09/19 - 12:50
Fiona urakanak itzalaldi orokorra eta kalte handiak eragin ditu Puerto Ricon
Fiona 1. mailako urakanak Puerto Rico zeharkatu du 140 kilometro orduko haizeteekin. Une honetan, urakana Dominikar Errepublikara hurbiltzen ari da eta Punta Canatik 35 kilometrora dago.
2022/05/13 - 11:13
Gutxienez hamaika pertsona migratzaile hil dira Puerto Ricon, ontzi bat hondoratuta
Agintariek uste dute ontziak Dominikar Errepublikatik migratzaileak legez kanpo garraiatzen zituela. Istripua Puerto Ricoko Desecheo uhartetik 10 itsas miliara gertatu da. 31 pertsona onik erreskatatu ahal izan dituzte.
2022/01/27 - 13:33
Guillermoren ezko museoan penaturik
Aitorpen tristatua zeren eta… zerbait arraroa, zerbait desatsegina, zerbait nekosoa antzeman baitiogu gutako hainbatek joandako garaietan egindako pelikula bat ispilu eta gidari duen Guillemo del Tororen azkenari.
2020/12/02 - 11:07
Areciboko behatokia behera etorri da, egituran zituen akatsen ondorioz
Munduko plater bakarreko irrati-teleskopio handienetakoa zen Arecibokoa. Egiturak 900 tonako pisua eta 305 metroko zabalerako plater islatzaile bat zituen.
2020/01/07 - 12:31
6,6ko dardara batek Puerto Ricoko hegoaldea astindu du
Antza ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere. Hala ere, uharteak argindar eta komunikazio mozketak izan ditu lurraldearen zati batean.
2019/08/29 - 11:46
Dorian urakanak hainbat zuhaitz bota ditu Birjina Uharte Estatubatuarretan
Ekaitz tropikala 1. kategoriako urakana da orain, Saffir-Simpson eskalan.
2019/08/28 - 18:23
Dorian ekaitz tropikala indarra hartzen ari da Puerto Ricorako bidean
Iragarpenen arabera, 2. kategoriako urakan bihur daiteke hurrengo igandean edo astelehenean, AEBko hego-ekialdean.
2019/08/27 - 14:47
Larrialdi-egoera ezarri dute Puerto Ricon, Dorian ekaitza dela eta
Gobernuak lasaitasuna eskatu die herritarrei, eta ziurtatu du Maria urakanak herrialdea astindu zuenean baino egoera hobean daudela orain, gisa horretako fenomeno bati aurre egiteko.
2019/08/26 - 19:09
Dorian ekaitz tropikalak indarra hartu du Kariberako bidean
Barbados eta Santa Luzia uharteetara mugitzen den bitartean nagusitu da fenomeno meteorologikoa.
2019/08/13 - 15:52
Bilboko Udala: 'C. Tanganaren letrek emakumeak iraintzen dituzte'
Udala adierazpen askatasunaren alde dagoela azaldu du, baina rap kantaria kontratatzea "ez zen aproposa", gaineratu du.
2019/08/09 - 23:34
Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tanganaren Aste Nagusiko kontzertua
Rap-kantariaren letra matxistek eragindako polemikaren ondotik hartu du erabakia Bilboko Udalak. Tanganaren ordez, Pedro Capo Puerto Ricoko abeslaria arituko da.
2019/07/25 - 12:35
Puerto Ricoko gobernadoreak dimisioa eman du, protesta gogorren erdian
Politikari, kazetari, artista, LGTBIQ mugimendua eta Maria urakanaren biktimen kontra epelak esaten zituen txat baten edukia filtratu eta dozena bat egunera etorri da dimisioa.
2018/08/29 - 19:01
Puerto Ricon ia 3.000 pertsona hil ziren iaz Maria urakanaren eraginez
Hasieran, hildakoak 64 besterik ez zirela zioten agintariek, baina George Washington Unibertsitateak egindako ikerketa baten datuak aintzat hartu ditu orain Puerto Ricoko Gobernuak.
2018/08/29 - 13:46
Puerto Ricon ia 3.000 pertsona hil ziren iaz Maria urakanaren eraginez
Hasieran, hildakoak 64 besterik ez zirela zioten agintariek, baina George Washington Unibertsitateak egindako ikerketa baten datuak aintzat hartu ditu orain Puerto Ricoko Gobernuak.
2018/05/29 - 22:27
Maria urakanaren ondorioz 4.600 lagun baino gehiago hil ziren Puerto Ricon
Hala ondorioztatu du Harvard Unibertsitateak egindako ikerketa batek eta nabarmen utzi ditu Puerto Ricoko agintariak, hildakoak 64 izan zirela esan baitzuen.
2018/04/11 - 18:04
“Despacito” abestia YouTubetik desagertu da zibereraso baten ondorioz
Besteak beste, Daddy Yankee eta Shakiraren kantak ezabatu ditu hacker talde batek, plataformako bideoklip ikusienarekin batera.
2017/09/27 - 22:24
'Maria' berriz sendotu eta urakana bihurtu da berriro
Asteartean ekaitz tropikala bihurtu zen Karibetik pasa ondoren. Urakana bihurtuta, Hatteras lurmuturrera, Ipar Carolinara, hurbiltzen ari da orain.
2017/09/22 - 12:13
Maria urakanak 12 hildako utzi ditu jada Puerto Ricon
Urakanak Turk eta Caico uharteetarako bidea hartu du orain, Saffir-Simpson eskalako hirugarren mailako urakan gisa eta orduko 205 kilometroko haizeteekin.