AEB-ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puerto Ricoren aurkako irainek zaildu egingo diote Trumpi estatu giltzarrietako lehia

Milioi bat puertorricar bizi dira presidenterako hauteskundeak erabakiko dituzten estatuetan.
Donald Trump, igandeko mitinean, New Yorken. EFE
Donald Trump, igandeko mitinean, New Yorken. EFE

Donald Trump Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak igandean egindako mitin batean Puerto Rico uhartearen aurka egindako irainek zaildu egingo diote AEBko presidente ohiari estatu giltzarrietako lehia, bozkatzeko eskubidea duten milioi bat puertorricar bizi baitira estatu horietan.

Igandean Trumpek New Yorkeko Madison Square Garden pabilioian emandako ekitaldian, Tony Hinchcliffe umoristak 'txiste' arrazista egin zuen AEBrekin elkartuta dagoen estatu askearekin: "Literalki, zabor-uharte bat dugu ozeanoaren erdian, uste dut Puerto Rico duela izena". Hitzok haserrea piztu dute herrialdean, errepublikanoen artean ere bai.

"Boto baliotsuak galtzea ekarriko dio horrek Trumpi", azaldu du Raul Hinojosa Los Angelesko Unibertsitateko (UCLA) irakasleak, EFE agentziari egindako adierazpenetan.

Trumpen lantaldea adierazpen arrazista horietatik aldentzen saiatu zen atzo, baina presidente ohiak berak ez ditu gaitzetsi. Gainera, polemika hau gozokia izan da Kamala Harris hautagai demokratarentzat, eta uharteari laguntzeko plana aurkeztu zuen igandean bertan.

Kalte handiena Pennsylvanian jaso lezake Trumpek, bertan oso jendetsua eta aktiboa delako Puerto Ricoko komunitatea.

Hain zuzen ere, Puerto Ricotik etorritako 470.000 pertsona bizi dira Pennsylvanian; 132.000, Ipar Karolinan; eta 124.000, Georgian. Beste hainbat estatutan ere dozenaka mila bizi dira, hala nola Arizonan, Wisconsinen, Nevadan eta Michiganen.

Gainera, Alderdi Errepublikanoak zail izango du hitzon oihartzuna amatatzea, izen handiko hainbat artistak babesa agertu diotelako Harrisi, tartean Bad Bunny, Jennifer Lopez, Ricky Martin, Luis Fonsi eta Rene Perez (Residente).

Teorian garaipena ia bermatuta duen estatuetan ere nabaritu lezake Trumpek txiste arrazistaren eragina. Horren ildotik, Floridan, Mesa Boricua mugimenduak ohartarazi du boto-eskubidea duten 800.000 puertorricar bizi direla bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X