Guillermoren ezko museoan penaturik
Gutako askok debozioz baino maltzur maite dugu Guillermo del Toro zinemagilea, ilunabarrean (ez) diren munduen sortzaile fina.
Zinez maitatzen dugu mexikar hori. Aspaldian, aspaldi zahar-zahar batean Donostiako Beldurrezko Astera bere Cronos filmarekin arrimatu zenetik. Joan den mendeko kontuak dira horiek, baina guk, iluntasunezko, itzalezko izakiok, beti eusten diogu irmo gure antzekoa denari eskainitako leialtasunari. Hor, aterpe epela aurkitu dugun dimentsio ezezagunetan, beste inon baino ezinbestekoagoa suertatzen baitzaigu gure anai/ahizpatasun berezia.
Maite dugu, ba, Guillermo. Eta kasik bere lan oro. El espinazo del Diablo, El laberinto del fauno, Hellboy, Mimic, La cumbre escarlata, La forma del agua…
Laket dugu berak atsegin duen zinema ere: Jean Cocteauren La Bella y La Bestia, Preston Sturgesen Los viajes de Sullivan, Dreyerren Vampyr, Terry Gilliamen Brazil, Cronenbergen Crash, Franjuren Los ojos sin rostro…
Jeloskor ez gara amodio kontuetan. Maite du berak Tod Browningen Freaks. Baita guk ere. Pablo Bergerren Blancanieves hainbeste. Wieneren Caligari bezainbeste. Berla eta Malzieuren La mecánica del corazón bezala. Bai berak bai guk aspaldiko zine beltza dugu aldareetan. Bai, zuri-beltzeko pelikula gaizto eta gaiztotu horiek, non gupidagabeko emakumeek (Dietrich, Stanwyck, Crwaford, Lamarr, Davis…) gizonezkoak erabiltzen zituzten jostailu. Guillermoren El callejón de las almas perdidas-eko Cate Blanchettek egiten duen moduan…
Izkribu hau maitasun aitorpen bat duzue, alta. Aitorpen tristatua zeren eta… zerbait arraroa, zerbait desatsegina, zerbait nekosoa antzeman baitiogu gutako hainbatek joandako garaietan egindako pelikula bat ispilu eta gidari duen Guillemoren azkenari, bueltatuko ez diren iragan denboretan idatziriko nobela bat ardatz duen Nightmare Alley horri.
Izan daiteke, justu hori: badira bueltatuko ez diren garaiak. Badira itzalen artean galdu ziren manerak. Egungo aktoreek ez dakite atzokoek bezala mugitzen, ibiltzen, janzten duten arropa eramaten. Ez baitira joandako aro horietako biztanle. Bai, antzezle onak dira. Baina, ai… milurteko honetako kreaturak ere.
Gauza bera gertatzen da filmaren testuretan. Aspaldiko zeluloideak, aspaldiko laborategietan errebelatzen zen hark, beste motakoak zituen. Gaur egungoaren izana biziagoa da, distiratsuagoa. Eta digitalizatu ondoren, filmak bolumena eta argi-ilunak galtzen ditu. Bai pena gurea, Guillermoren kale zuloa ezko museoa baino ez da. Maite dugu, ordea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.