Ramiro González
Ramiro Gonzalez: "Ez dira gauza bera errefusatzea eta gaitzestea"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Beatriz Artolazabal jasaten ari den jazarpena gaitzetsi du. Era berean, EH Bilduk horrelakorik egin ez izana kritikatu du, honakoa esanez: "Ez da gauza bera arbuiatzea eta gaitzestea". "Hitzak garrantzitsuak dira", adierazi du Gonzalezek Radio Vitoriako mikrofonoetan.
Uribarri Ganboako urtegiak estalitako herrietako bizilagunak omendu dituzte
50eko hamarkadan urtegia eraikitzeko urpean geratu ziren Ganboa haraneko herrietako biztanleak omentzeko oroitarria jarri dute, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia bertan zela. Ganboa, Barrundia eta Arratzua-Ubarrundia inguruko hainbat herri ur azpian geratu ziren.
Talgoren operazioa "datozen egunetan, uztailean, gauzatzea" espero du Ramiro Gonzalezek
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) Talgo erosteko negoziazioei ekin diete berriro azken egunetan, eta "bide onetik doaz". Ildo horretan, operazioa datorren astean edo uztailean gauzatzea espero duela esan du.
Ramiro Gonzalezen ustez, Guardianeko instalazioetan beste proiektu bat sortzeko operazioa ''ixtea'' lortuko da
Ramiro Gonzalez: ''Muga-zergek sekulako eragina izango dute sektore batzuetan; hodigintza eta ardogintzan''
AHTaren loturari buruzko ika-mika bukatutzat eman dute Gonzalezek eta Goiak, elkarri eskua emanda
Ramiro Gonzalezek azpimarratu du EAJk ''irizpide tekniko objektiboekin'' aztertuko duela AHTaren lotura
