Renfe
2019/08/30 - 12:36
200 tren bertan behera utziko ditu gaur Renfek, LKNren lanuzteak direla eta
Sindikatuak aldizkako lanuzteak deitu ditu gaurko eta iganderako. Bi lanuzte horiek lau ordukoak izango dira: 12:00etatik 16:00etara, eta 20:00etatik 24:00etara.
2019/08/29 - 22:02
Itzulera operazioa asko konplikatu liteke Renfe, Iberia eta Ryanarren grebekin
Izan ere, Renfeko, Iberiako eta Ryanairreko langileek grebak eta lanuzteak iragarri dituzte asteburu honetarako.
2019/08/14 - 23:34
Gorabeherarik ez, Renfeko langileen lanuzte-egunean
Enpresaren arabera, langileen % 2,2 ari dira jarraitzen greba; protesta deitu duen sindikatuak, CGTk, aldiz, horien % 80-90ek bat egin dutela dio. Bilbotik Vigorako bi zerbitzuetan du eragina.
2019/08/14 - 11:27
Renferen Bilbo eta Vigo arteko zerbitzuak bertan behera geldituko dira gaur
Madrildik Bilborako gaueko tren zerbitzuak ere atzerapenak izango ditu, Renfen asteazken honetarako deitutako lanuzteak direla eta.
2019/08/11 - 13:40
Zuhaitz baten erorketak Andoainen atzerapenak eragin ditu aldiriko trenetan
Andoainen izan da gertakaria. Zuhaitza Adifeko langileek kendu dute, tren zerbitzua berriz normaltasunera itzuli zedin.
2019/08/11 - 13:12
Tren zerbitzua etenda dago zuhaitz bat trenbidera erorita, Adoainen
Irungo noranzkoan tren zerbitzua etenda dago. Andoaingo Udaltzaingoak jakitera eman dutenez, ADIFeko langileen zain daude, zuhaitza kendu, ingurua garbitu eta tren zerbitzua berriro martxan jartzeko.
2019/08/08 - 11:44
Renfek gaueko 90 tren gehiago eskainiko ditu Donostiako Aste Nagusian
Zerbitzu bereziak Donostiatik Irunera eta Tolosara izango dira egunero, abuztuaren 10etik 18ra bitartean, 23:35etik 05:20ra.
2019/07/30 - 16:52
Renferen asteazkeneko lanuzteak aldirietako zerbitzuan izango du eragina, EAEn
Lanuzteak 12:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 00:00etara egingo dituzte. Gutxieneko zerbitzuak % 75ekoak izango dira puntako orduetan.
2019/07/27 - 20:39
Renfek bertan behera utzi ditu Donostia eta Irun bitarteko zerbitzuak
Zuhaitz baten erorketa dela eta, tren guztiak atzerapenarekin heldu dira euren helmugara. Hala ere, Renfek autobus zerbitzu bat jarri du martxan Donostia eta Irun artean.
2019/07/18 - 15:20
Santurtzirako trenek atzerapenak izango dituzte, tunel bateko lanak direla eta
2. linea itxiko dute, uztailaren 22tik abuztuaren 9ra.
2019/07/15 - 22:33
Renfeko langileen % 70ek baino gehiagok egin dute greba Euskadin
Ibilbide luzeko tren-zerbitzuei dagokienez, lau zerbitzu kendu dituzte Bizkaian, eta beste horrenbeste ere Gipuzkoan, alegia, % 62 gutxiago.
2019/07/01 - 12:01
'Hondartzarako trena' gaurtik aurrera izango da martxan Gasteiz eta Donostia artean
Trena, egunero ibiliko da bi norabideetan, gaurtik hasita irailaren 1era arte.
2019/04/11 - 12:13
Atzerapenak Renferen Bilboko aldiriko C3 linean, intzidentzia bat tarteko
Antza denez, Adifekin zerikusirik ez duen intzidentziaren ondorioz, 15-20 minutuko atzerapenekin dabiltza trenak Bidebieta-Basauri eta Ollargan artean.
2019/04/11 - 10:02
Atzerapenak Renferen Donostiako aldiriko trenetan, zerbitzua etenda egon ostean
Arazo teknikoak izan dira goizean goiz, eta Irun eta Donostia arteko zerbitzua etenda egon da.
2019/04/01 - 16:22
Mugi txartela Gipuzkoako garraio sare osoan erabili daiteke gaurtik aurrera
Gaurtik aurrera Renferen aldiriko trenetan ere Mugi txartela erabiltzeko aukera izango da; erabiltzaile bakoitzari dagokion deskontu eta guzti.
2019/04/01 - 10:39
Renfeko aldiriko trenetan ere erabili daiteke jada Mugi txartela
Modu honetan, Gipuzkoako garraio publiko guztia Mugi txartel bakarraren parte izango da. Halaber, Mugi txartelaren prezio berriak ere indarrean sartuko dira.
2019/03/07 - 09:31
Gidari bat larri zauritu da Zallan tren batek haren autoa harrapatuta
Gidaria auto barruan geratu da harrapatuta eta suhiltzaileek atera dute barrutik. Tren zerbitzua 09:45 aldera berrezarri dute.
2019/02/06 - 14:22
CAFek mantentze lanak egingo ditu Bilboko Metroan, Renfen eta Saudi Arabian
Lan horiek egiteko 240 milioi euro izango ditu Gipuzkoako enpresak.
2019/01/30 - 21:23
Adifek 30 bat milioi euro inbertituko ditu Irungo geltoki berrian
Adifek azaldu duenez, hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotuko ditu geltokiak, trenbideak “sortutako haustura konponduko” baitu.
2019/01/25 - 16:35
Renfe aldiriko trenek Mugi sistema onartuko dute apirilaren 1etik aurrera
Bidaiariek Mugi txartela erabili ahal izango dute aldiriko geraleku guztietan.