Renfe
2023/02/21 - 14:01
Aldiriko trenen eskualdatzearen proposamenak ez ditu erabat betetzen Jaurlaritzaren helburuak
Bingen Zupiriaren hitzetan proposamena sakon aztertzen ari dira dagokion sailetan. Proposamenean aurrerapausoak egin direla onartu du, batik bat, finantzazioa Kupoaren bidetik egitea aurreikusten delako. Adostasunera udal-hauteskundeen aurretik iristea ona litzatekeela ere onartu du.
2023/02/20 - 17:37
Garraioetako Estatu idazkariak eta Renfeko presidenteak kargua utzi dute, trenen polemikaren ostean
Kantabriarako eta Asturiaserako zabalera metrikoko tren berriek sortutako polemikaren ostean iritsi da iragarpena.
2023/02/17 - 18:32
Revilla eta Urkullu otsailaren 27an bilduko dira Santander eta Bilbo arteko trenari bultzada emateko asmoz
Bilera Arku Atlantikoko Batzordearen markoan egingo dute. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen hitzetan, bi agintariak "trena existitzeko asmoan bat eginda" daude.
2023/02/13 - 09:57
Atzerapenak Urduña-Bilbo zerbitzuan, tren batean piztu den eta ondoriorik izan ez duen sute baten ondorioz
07:20an, Arrigorriaga parean, azken bagoiaren azpian piztu den sua berehala itzali dute.
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/08 - 10:31
Agur musukoari garraio publikoan
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/02/06 - 20:22
Lehen kargugabetzeak tuneletan sartzen ez diren trenengatik
Adifek Ikuskaritzako eta Teknologiako titularra kargutik kendu du, Garraio ministroak iragarritako auditoriaren emaitzaren zain. Renfek gauza bera egin du materiala kudeatzeko egungo arduradunarekin.
2023/02/04 - 19:15
Garraio ministroak "berehalako kargu-uzteak" iragarri ditu Kantabriako eta Asturiaseko trenen akatsengatik
Gainera, barne-ikuskaritza agindu du Renfen eta Adifen, "gertatutakoa zehatz-mehatz jakiteko". Dirudienez, Adifeko sareari buruzko adierazpenak zekartzan galiboetan izan da jatorrizko arazoa.
2023/02/03 - 21:20
Renfek 31 tren atzeratu ditu, tuneletatik igarotzea eragozten zuen neurri akats baten ondorioz
Renferen arabera, Adifen azpiegituren dokumentuan zegoen akatsa. 21 tren Kantabriarentzat ziren, gainerako hamarrak, Asturiasentzat.
2023/02/03 - 20:10
Kantabriako eta Asturiasko tuneletan sartzen ez diren trenak ekoiztea eskatu zion Renfek CAFi
Akatsa CAFek berak atzeman zuen. Orain, tren berrien ekoizpenak bizpahiru urteko atzerapena izango du, proiektu osoa berriz egokitu arte.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
2023/01/26 - 12:08
Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
2023/01/15 - 19:26
Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan
Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea da helburua.
2022/12/28 - 09:42
Garraio publikoko deskontuak mantenduko dira Hego Euskal Herrian
EAEko erakundeek bezala, Nafarroako Gobernuak ere billeteak merkatzeko asmoa berretsi du. Espainiako Gobernuaren baldintza onartuta, % 30etik % 50era igaroko dira deskontuak Nafarroan.
2022/12/27 - 16:11
Donostia eta Hernani arteko tren-zerbitzua etenda egon da Martutenen izandako harrapaketa baten ondorioz
Adifeko iturriek sare sozialen bidez baieztatu dutenez, kaltetutako bidaiarientzat zerbitzua errepidez eman da. Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, normaltasuna itzuli da tren-zerbitzuan.
2022/12/13 - 16:39
85 urteko emakume bat hil da trenak harrapatuta Laudioko geralekuan
Renfek jakitera eman duenez, trenaren alarma sisteman ez da akatsik egon. Lehen informazioen arabera, emakumea trenbidea gurutzatzen saiatu da, Urduñarako tren bat hartzeko asmotan.
2022/12/05 - 23:26
Renfek doako abonua bidegabe erabiltzea zigortuko du fidantza konfiskatuz
Bidaiarien %10ek abonuaren erabilera okerra egiten dute. Gaur argitaratu da araudi berria Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta asteazkenean sartuko da indarrean.
2022/12/05 - 20:28
Renfek Bilbotik Madrilerako bidaia 15 minutu murriztuko du
Astelehenetik ostiralera arratsaldez irteten diren trenetan izango du eragina aldaketa honek, abenduaren 11tik aurrera.
2022/12/02 - 13:07
Zeintzuk izan dira asteko albisterik nabarmenenak?
2022ko azaroaren 28ko asteko albiste garrantzitsuenak bideo honetan jaso ditugu.