Renfe
2021/06/05 - 17:05
Trenen maiztasun handiagoa behar dute Karrantzako herritarrek
Karrantzako herritarrek urteak daramatzate garraiobide publiko urriak salatzen. Santanderretik Bilbora doan trenak zerbitzu bakarra ematen du herrian.
2021/05/24 - 14:39
Karrantzarrak: "Bilbora trenez joan gaitezke, baina biharamunera arte ezin itzuli"
Radio Euskadi Enkarterrietako herri horretan izan da tren zerbitzuaren gabeziak ezagutzeko. Alkatearen esanetan, "biztanleria galtzera kondenatuta gaude".
2021/04/28 - 17:47
Donostiako Udalak eta ADIFek Martuteneko trenbide-pasagunea kenduko dute
Trenbide gaineko pasagune berri bat eraikiko dute, trenbidearen bi aldeek errepidez komunikatuta jarraitzeko.
2021/04/15 - 16:13
Renfek plan alternatibo bat jarri du martxan Hernani eta Pasaia artean, astebururako
Iztuetako zubibidea eraisteko lanen ondorioz martxan jarritako planak eragina izango du aldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko trenetan.
2021/02/17 - 09:44
Renfeko gidari bati eraso egin diote Balmasedan
Igandean gertatu zen erasoa, Galtzadako tren geltokian. Halaber, kalteak eragin zituzten trenetako batean.
2021/01/10 - 18:57
Auto bat trenbidera erori da Ikaztegietan, eta trenen zirkulazioa hiru orduz eten du
Garabi-beso batek ibilgailua 15:30 aldera kendu du, eta 15 minutu geroago linea guztiz konpondu dute.
2021/01/10 - 15:46
Ezin da ez trenez, ez autobusez, ez hegazkinez Euskal Herritik Madrilera heldu
Barajasko aireportuak itxita jarraituko du igande arratsaldera arte gutxienez. Igandeko Madrilerako eta Bartzelonarako trenak ere, bertan behera.
2021/01/05 - 16:35
Renfe Aldiriakek anezka zerbitzua jarri du martxan Muskiz eta Ortuella artean
C2 lineak (Bilbo-Muskiz) normaltasunez funtzionatzen du Bilbo eta Ortuella artean.
2020/12/24 - 11:29
Bilboko Metroaren eta RENFEko zerbitzuak lehenago amaituko dira Gabon gauean
Abenduaren 24an, Bilboko Metroaren zerbitzua 21:00ak aldera amaituko da eta RENFEko azken trenak 21:05etik 21:50era aterako dira.
2020/12/14 - 10:52
Langile bat larri dago kea arnasteagatik, Iruñeko Renferen biltegian izan den sutean
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, gizona Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresako langilea da.
2020/12/14 - 10:06
Langile bat larri intoxikatu da Iruñeko Renferen biltegi batean izandako sutean
Suteaz ohartzean, gizona sua itzaltzen saiatu da mahuka batekin. Kea arnastu du eta Nafarroako Ospitalera eraman dute (irudiak: @bomberos_na).
2020/10/23 - 12:59
Renfeko langileek protesta dute Bilbon, tren zerbitzuan izandako arazoak salatzeko
Gaurko mobilizazioen helburua da makinistak eta langileak falta dituztela salatzea. Hainbat tren bertan behera utzi behar izan dituzte egunotan.
2020/05/11 - 11:49
Renfek alarma-egoera ezarri baino lehenagoko zerbitzua berrezarri du Bilbon
Garraio publikoan bidaiatu ahal izateko, maskara erabili behar da. Arau orokor modura, garraio publikoa saihestea gomendatzen da, eta erabili behar bada, puntako orduak ekidin behar dira.
2020/04/20 - 12:36
Renfek izena eta mugikorraren zenbakia eskatuko ditu txartela erosteko
Konpainiak "prebentziozko" neurria ezarri du egungo osasun-krisia dela eta, bidaiariekin harremanetan jarri ahal izateko.
2020/04/01 - 16:51
Renfek garraio zerbitzua egokituko du Gipuzkoan eta Bizkaian
Bidaiarien arteko distantziari buruzko osasun gomendioak bete eta ez bidaiatzea aholkatu du Renfek, ezinbesteko beharrizan edo arrazoi geroraezinak salbu.
2020/03/31 - 09:29
Metro Bilbaok eskariari egokitutako maiztasun berriak eskainiko ditu gaurtik aurrera
Lanegunetan eragina izango duen neurria da, larunbat eta igandeetan jaiegunetako zerbitzu murriztuaren maiztasunak jarraituko baitute.
2020/03/23 - 14:27
Armadak Gasteizko, Donostiako eta Bilboko tren geltokiak desinfektatuko ditu
Loiuko aireportuko joan-etorrien eremua desinfektatuko du Armadak. Ondoren, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako tren geltokietara abiatuko da desinfekzio lanak gauzatzera.
2020/03/16 - 18:25
Garraio publikoek zerbitzuaren % 100 eskainiko dute berriz
Metro Bilbaok, Euskotrenek, Gasteizko tranbiak, Tuvisak, Dbusek eta Bilbobusek zerbitzuaren %100 berreskuratuko dute.
2020/02/27 - 21:01
Galizia eta Euskal Herria arteko trenak gelditu ditu Renfek, amiantoa antzeman ostean
Renfek esan du hiru bagoitan antzeman dutela amiantoa. CGT sindikatuaren arabera, berriz, 13 bagoitan agertu da osagai toxiko hori.
2020/01/30 - 11:31
Garraio publikoan gutxieneko zerbitzuak arazo handirik gabe betetzen dira
Garraio publikoan gaurko greba orokorragatik ezarritako gutxieneko zerbitzuak gorabehera handirik gabe betetzen ari dira.