Renfek garraio zerbitzua egokituko du Gipuzkoan eta Bizkaian
Renfek bidaiarien mugikortasuna bermatzen duen zerbitzua jarri du martxan Gipuzkoan eta Bizkaian, eta zerbitzu horren eskari errealera egokitu du -gaurtik aurrera-. Eredu berriarekin ohiko zerbitzua murrizten ari da, egokitzapen honen arrazoia azken asteetan Donostiako eta Bilboko erdigunean emandako bidaiarien beherakadari dagokio, baita alarma egoerak eragindako mugikortasun murrizketei ere.
Gipuzkoan, zerbitzuak ordutegi bera du asteko egun guztietan, 06:00etatik 22:48ra. Irun–Brinkola linean, eguneroko zerbitzuetan ibiliko liratekeen trenen % 50 eskaintzen ari dira.
Bizkaian ere ordutegi bera da egunero, kasu honetan 05:00etatik 22:30era arte. C1, Bilbo-Santurtzi, eta C2, Bilbo-Muskiz, lineetan, alarma-egoerarik gabeko astegun batean ibiliko lirateeken trenen % 50 ibiltzen ari dira; C3 linean (Bilbo-Urduña), trenen % 40 ibiltzen ari dira; eta C4f linean (Bilbo-Balmaseda), % 30.
Trenak eta trenbideetako instalazioak desinfektatzea
Koronabirusaren ondorioz hartutako neurri bereziak eta jarduteko prozedura zehatzak aplikatzen jarraitzen du Renfek, trenak, geltokiak eta trenbideetako instalazioak garbitzen eta desinfektatzen ari dira; langileen desinfekzio produktuen hornidurarekin osatzen ari dira (zipriztingailuak, zapi bustiak, desinfektatzeko likidoa, gel banagailuak, etab.).
Garbiketa lanak desinfekzio produktuekin erabilera publiko eta orokorreko unitate guztietan egiten ari dira (eskubandak, gidarien kabinak, barandak, trenetako botoiak, leihoen markoak, eskulekuak, heldulekuak edota jesarlekuak garbitzen ari dira, besteak beste). Buruko kabinak bereziki desinfektatzen ari dira, eta behin tailerretara iristen direnean lan guztia berriro errepikatzen dute.
Garbiketa eta desinfekzio lanak geltokietan, tornikete eremuetan, autosalmentako makinetan eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko leihatiletan ere gauzatzen ari dira.
Horrez gain, geltokietan, salmenta eta informazio puntuetako leihatilak metakrilatozko manparekin babestu dituzte, bidaiarien eta langileen artean babesa eta distantzia zaintzeko. Bidenabar, Renfeko langileen lan instalazioetan ere esku hartu da, txanda aldaketak egiten diren zona komunak desinfektatu baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.