Sanferminak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 10eko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 10eko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 11ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 11ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 13ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 13ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 14ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 14ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Gehiago ikusi
2022/07/05 - 16:41
Peñen egoitzetan ere sanferminetarako azken prestaketak egiten jardun dute gaur
Peñek euren ateak zabaltzen dituzte sanferminetan, eta taberna gisa aritzen dira. Lan ugariko egunak bizi dituzte, baina festan murgiltzeko desiatzen daude.
2022/07/05 - 16:37
Txupinazorako 24 ordu baino gutxiago falta direnean, abiadura handiko prestaketak han eta hemen
24 ordu barru Iruñea jaiaren zurrunbiloan izango da. San Fermin jaiak lehertzeko bezperan, azken prestaketetan ari dira. Ostalaritzarentzat aste handia izan ohi da, eta gaur Iruñeko alde zaharraren irudia horren adierazle da.
2022/07/05 - 14:56
Nafarroako Gobernuak kazetariekin topa egin du San Fermin jaiak direla eta
Maria Chivitek Nafarroako Gobernuaren jarraipena egiten duten kazetariak gonbidatu nahi izan ditu bihar San Fermin jaiak hasiko direla eta topa egitera.
2022/07/05 - 14:18
Festa lehertzeko ordu gutxiren faltan, Iruñea prest dago aurtengo sanferminei ongietorria emateko
Jaiak ohi bezala 12:00etan egingo du eztanda Udaletxe plazan, eta hortik aurrera eta bederatzi egunetan zehar izango da zer egin eta zer ikusia Iruñeko kaleetan, Udalak egitarau zabala antolatu baitu.
2022/07/05 - 11:39
Sanferminak ''buruarekin gozatzeko'' deia egin du Enrique Mayak
Iruñeko alkateak onartzen du zaila dela sanferminetan musukoarekin ibiltzea, baina prebentzio-neurriak hartzeko eskatu die inguruan pertsona zaurgarriak dituztenei.
2022/07/04 - 23:44
Zenbat gastatuko dugu aurtengo sanferminetan?
Inflazioaren ondorioz, dudarik gabe, inoizko sanferminik garestienak izango dira 2022koak. Aurreikusten dutenez, jan-edana ia % 40 garestiagoa izan daiteke.
2022/07/04 - 19:29
Babes Zibileko Batzordeak sanferminetan kontuz ibiltzeko eskatu du, koronabirus kasuen gorakadaren aurrean
Era berean, astelehen honetan oniritzia eman diote 2.700 agente baino gehiago izango dituen segurtasun-dispositiboari eta polizia koordinatzeko zentro bat sortzeari.
2022/07/04 - 16:44
Festa lehertzeko bi egunen faltan, Iruñean dena prestatzen ari dira
Azken orduetan sanferminetarako Babes Zibileko plana aurkeztu dute eta entzierroan irrist ez egiteko likidoa bota dute ibilbidean. Iruindar asko azken orduko erosketak egiten ari dira txupinazorako dena prest edukitzeko.
2022/07/04 - 12:41
Entzierroaren ibilbidea likido irristagaitzarekin busti dute bart
Zortzi teknikari espezializatuk 2005etik Iruñeko Udalak entzierroaren zati batzuetan arriskua gutxitzeko erabiltzen duen likido kimikoa banatu dute bart gauean.
2022/07/03 - 16:45
Aspaldiko sanferminak oroitu dituzte Margaritak, Maribelek eta Blasek
Itxaronaldia inoiz baino luzeagoa izan da baina asteazkenean, azkenik, txupinazoaren ostean hankaz gora jarriko da Iruñea. Urtero festak azkenak balira bezala bizi dituzte beteranoek ere: txikiak zirenetik sanferminak asko aldatu direla diote batzuek. Emozioak, beti bezala, pil-pilean daude.
2022/07/03 - 15:17
400 bat korrikalarik parte hartu dute Iruñeko Entzierroaren Lasterketan
Adin guztietako jendea izan da, bost maila desberdinetan antolatuta. Proba hori antolatzen duen La Jarana peñak bazkari jendetsua du oraintxe.
2022/07/02 - 16:38
Sanferminetarako motorrak berotzen hasiak dira Iruñean, berritasun eta polemika artean
Jaiei hasiera emateko 4 egun falta diren honetan, Iruñea buru-belarri ari da lanean. Aurten, gainera, badira berritasunak: Gaztelu Plazan aulkiak kenduko dituzte lehen aldiz barrak ipintzeko, peñek euren lana erakusteko bide berriak baliatuko dituzte eta zezenketen aurkako ahotsak ozen entzun dira.
2022/07/02 - 02:16
Iruñeko Tele Taxi zerbitzuak greba mugagabea abiatu du
Enpresak adostutakoa bete ezean, litekeena da nafar hiriburuko taxi zerbitzuak Sanferminetan jarduna etetea, ELA sindikatuak ohartarazi duenez. Langileen % 80 baino gehiagok parte hartuko du lanuztean.
2022/07/01 - 22:50
Aurten, Larraga Macuako ganadutegitik ekarriko dituzte zezenak abiadura moteltzeko asmoz
2019an Madrileko ganadutegi batetik ekarri zituzten, eta polemika sortu zen azkarregiak zirelako. Aurten, Larragako Macua ganadutegitik ekarriko dituzte zezenak abiadura moteltzeko asmoz.
2022/07/01 - 16:45
EITBko hedabideek sanferminen jarraipen zabala egingo dute uztailaren 6tik aurrera
Urte askoren ondoren, entzierroak bueltan izango dira ETB-1en. Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai nafarrek gidatuko dute saioa egunero 07:45tan hasita. Irratiek eta webguneak ere Iruñean gertatzen den ororen berri emango dute.
2022/07/01 - 16:10
Sanfermines 78: gogoan!-ek eta peñek elkarrekin omenduko dituzte lehen aldiz 1978ko biktimak, uztailaren 8an
Elkarretaratzea egingo dute Poliziak hildako German Rodriguezen eta gainerako biktimen alde, eta minutuko isilunea egingo dute zezen plazan.
2022/07/01 - 14:29
Nafarroak baztertu egin du sanferminetan murrizketak ezartzea, baina arduraz jokatzeko gomendatu die adinekoei
Gora egiten ari dira covid-19 kasuak eta ospitaleratzeak Nafarroan, baina foru-gobernuko Osasun kontseilariak jakinarazi du ez dutela neurri gehigarririk hartuko, ez liratekeelako proportzionatuak izango eta ez luketelako egoera islatuko.
2022/06/30 - 17:35
2022ko sanferminetako peñen pankartak
Ostegun honetan aurkeztu dituzte San Fermin jaietako peñen pankartak.
2022/06/29 - 13:21
San Fermin 2022: uztailaren 7ko egitaraua, gaurko kontzertuak, su artifizialak eta ekitaldi gehiago
Uztailaren 7an San Fermin eguna da, eta sanferminetako bigarren eguna, Iruñean. Entzierroak hasiko dira, besteak beste.
2022/06/29 - 12:57
San Fermin 2022: uztailaren 6ko egitaraua, gaurko kontzertuak, su artifizialak eta ekitaldi gehiago
Uztailaren 6an, ohi bezala, sanferminak hasiko dira. Txupinazoa botako dute, eguerdian. Asteazkena da.