Danborrada 2026
2022/01/18 - 13:50
Eneko Goiak ez du jende pilaketarik espero San Sebastian egunean
"Badakigu zein egoeratan gauden eta zer prebentzio neurri hartu behar ditugun", adierazi du Donostiako alkateak, eta eguna ospatzen dutenek arduraz jokatzea eskatu du.
2022/01/14 - 12:56
Danborradarik ez, baina Donostian Kopako partida izango da
Datorren asteazkenean ez da danborradarik izango Donostian. Hala ere, Realak Errege Kopako final-zortzirenetako partida jokatuko du Atletico Madrilen aurka Reale Arenan.
2022/01/14 - 11:55
Bost haur danborrada izango dira San Sebastian egun "berezian"
Donostiako Udalak San Sebastian egunaren bueltako jarduerak aletu ditu gaur, ostiralarekin, kazetarien aurrean. 3.000 umek hartuko dute parte bost haur danborradatan, "neurri zorrotzekin eta ibilbide oso-oso mugatuan".
2022/01/13 - 17:40
Donostiak haur danborrada izango du azkenean, 30 konpainia eta ia 3.000 umerekin
EITB Mediak jakin izan duenez, 26 eskolak hartuko dute parte danborradan. Bihar ezagutuko dira zehaztasun gehiago. Konkretuki, 2.965 umek hartuko dute parte, haur danborrada normal baten % 63.
2022/01/12 - 17:12
Ikastetxeek San Sebastian egunean danborrada egin ala ez erabaki behar dute
Donostiako Zurriola ikastolako danbor jole txikiak irtengo dira Gros auzoan San Sebastian egunean. Donostiako Ekintza ikastolak, aldiz, danborrada ez ateratzea erabaki du. Zalantzan daudenek ostegunean eman beharko dute erantzuna.
2022/01/11 - 20:42
Donostiako haur danborradaren inguruko erabakia ostegunera edo ostiralera arte atzeratu dute
Hurrengo egunetan konpainia ezberdinek Udalaren proposamena aztertuko dute eta Donostiako Festaki parte hartuko duten ala ez jakinaraziko diote ibilbide ezberdinetan kokatzeko.
2022/01/11 - 20:28
Esther Ferrer ez da Donostian izango Urrezko Danborra jasotzeko, osasun egoeragatik
Parisen bizi den eskultoreak astearte honetan iragarri dio Eneko Goia alkateari ez dela Donostian izango. 84 urteko artistak "atsekabe handia" azaldu dio alkateari saria jasotzera ez etortzeagatik.
2022/01/11 - 15:43
Donostiako haur danborradek zatituta desfilatu ahal izango dute, 800 kide gainditu gabe
Hori da, hain zuzen ere, Donostiako Festetako arduradunek astearte arratsaldean ohiko elkarretaratzean parte hartu behar zuten ikastetxeetako ordezkariekin egingo duten bileran eskainiko duten "aukera".
2022/01/10 - 22:22
Helduen danborrada ere bertan behera utzi dute Azpeitian
Larunbatean, haurren danborrada bertan behera uztea erabaki zuen Udalak. Donostiak ere bertan behera utzi ditu danborrada guztiak.
2022/01/09 - 15:43
Haurren danborrada eskolaka egitea pentsatzen ari direla aurreratu du Eneko Goia alkateak
Pandemiaren egoera dela eta, Donostiako alkateak esan du ezinbestekoa zela danborraren ohiko formatoa bertan behera uztea. Helduena ez da egingo eta haurren kasuan, norbere eskolatik hurbil egitea dago mahai gainean.
2022/01/08 - 12:12
Bertan behera utzi dute Azpeitiko haurren danborrada
Azpeitiko osasun egoera izan dute ardatz danborrada bertan behera uztearen erabakia hartzeko. Herriko intzidentzia metatua 8.600ekoa da 100.000 biztanleko.
2022/01/07 - 21:36
Donostiak Danborrada bertan behera uztea erabaki du bigarren urtez
Donostia, bigarren urtez, danborradarik gabe geratuko da. Udala haurren eta helduen konpainietako ordezkariekin batzartu da. Urtarrilaren 20an ez da danbor hotsik entzungo hirian.
2022/01/07 - 21:21
Goiak "beste aukera batzuk aztertzea" nahi du, haurrek Donostiako egun handia ospatu ahal izateko
Haurren Danborrada bere horretan egitea "ezinezkoa" dela berretsi du alkateak, baina "beste formatu batean zerbait egin ahal izatea" asteartean zehaztekotan gelditu dira.
2022/01/07 - 20:16
Bertan behera utzi dute Donostiako Danborrada bigarren urtez jarraian
"Halabeharrez eta tristura handiz" hartutako erabakia izan dela adierazi du Eneko Goia alkateak. Hala ere, ikastetxeekin datorren asteartean berriro bilduko direla iragarri du, "beste aukera batzuk aztertzeko".
2021/12/23 - 12:16
Eneko Goia: "Gehiago kezkatzen naute Urte Zaharreko zenbait gauzek, Olentzeroren desfileak baino"
Donostiako alkatea kezkatuta agertu da pandemiaren eboluzioagatik eta Gabon garaiko ospakizunek, kotiloiak, esaterako, ekar ditzaketen ondorioengatik, legezkoak izan arren, "arriskutsuak" direlako. Gaur-gaurko, "zaila" ikusten du Danborrada egin ahal izatea.
2021/12/23 - 12:05
Eneko Goiak zail ikusten du Danborrada ospatzeko aukera
Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Gabonetan zer gertatzen den ikusi ostean hartuko dute Danborradaren inguruko azken erabakia.
2021/10/06 - 16:28
Donostiak danborrada eta santomasak ospatuko ditu, normaltasunez
Durangok eta Basaurik berriz lehendik hartuta zuten erabakiari eutsi diote asteburu honetarako, eta ez dituzte Sanfaustoak ospatuko.
2021/10/06 - 15:46
Donostiak San Tomas eguna, 2022ko Danborrada eta neguko jai guztiak ospatuko ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak asteazken honetan iragarri duenez, Udalak San Tomas jaiak, Olentzeroren eta Mari Domingiren desfileak, Erregeen kabalgata, Danborrada, Kaldereroak, Iñudes eta Artzainas, eta Inauteriak "normaltasunez" antolatzeko "makineria" martxan jarri du.
2021/10/06 - 14:59
San Tomas eta Danborrada ospatuko ditu berriro Donostiak
Eneko Goia alkateak iragarri du bi jaiak ospatzeko erabakia. Era berean, neguko gainerako jaiak ere ospatuko dituzte, Gabonak, Kaldereroak eta Inauteriak.
2021/09/28 - 19:35
Aste bukaeran edo datorren aste hasieran Danborradaren inguruko erabakia hartuko dute
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, lehendabizi haur zein heldu danborradekin bilera sorta egin behar dute.