Sare Sozialak
2020/03/17 - 11:32
Aurrez aurreko arreta bertan behera utzi dute EAEko eta Nafarroako erakundeek
Zuzenean zerbitzuak, Lanbidek eta aldundiek zerbitzu telematikoak eta telefono bidezko arreta indartzea erabaki dute, herritarrei zerbitzua ematen jarraitzeko.
2020/03/16 - 13:10
Arrantzale batek isolamenduari aurre egiteko aholkuak eman ditu
Bermeoko arrantzale batek gomendio batzuk zabaldu ditu Twitter bidez, eguneroko bizitzan oinarrituta, gaur egungo egoerari aurre egin eta isolamendua ahalik eta modurik onenean eraman ahal izateko.
2020/03/13 - 15:10
Etxean gelditzeko deia zabaltzen ari da sare sozialen bidez
Egunotan sare sozialetan bolo-bolo dabil etxean geratzearen aldeko kanpaina. Birusa ez kutsatzeko guztion elkarlana beharrezkoa da.
2020/03/05 - 18:47
Musika kontrolatzeko laguntzaile birtuala probatzen ari da Spotify
'Hey, Spotify' laguntzaile birtualarekin plataforma ahozko aginduen bidez kontrolatzea posible izango da. Oraingoz, baina, ez dute merkaturatuko.
2020/03/04 - 13:47
WhatsAppen modu iluna erabilgarri dago jada iOS eta Android sistemetarako
Erabiltzaile askok behin eta berriro eskatu duten aukera bat da, pantailaren distira murriztu eta kontrastea hobetzea ahalbidetzen duena, irakurketa erraztuz.
2020/02/17 - 14:34
Willy Toledo: "Ateoa naiz eta 'kaben dio' esaten dut egunero"
Aktorea gaur epaitzen ari dira, sentimendu erlijiosoei irain egitea leporatuta. Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak 22 hilabeteko zigorra eskatu du berarentzat.
2020/02/05 - 13:53
Koronabirusaren inguruko albiste faltsuak
Wuhango koronabirusak sare sozialetan dabiltzan eta milioika pertsonarengana iristen diren era guztietako eduki okerrak sortu ditu.
2020/02/05 - 11:37
Munduko Osasun Erakundearen ustez, koronabirusa ez da oraindik pandemia
Sare sozialetan gezurrezko "informazio epidemia" saihesteko lanean ari da Erakundea; dagoeneko 20.000 kutsatu baino gehiago utzi ditu, gehienak Txinan, eta 425 hildako.
2020/02/05 - 11:17
Bi urteko kartzela-zigorra, La Manadako biktimaren argazki bat txiokatzeagatik
Bortxatzen ari zirenean atera zioten argazkia biktimari. Iruñeko epaitegi batek bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri dio gizon bati 2017an irudia zabaltzeagatik.
2020/02/04 - 12:00
WhatsAppeko kontuak lapurtzeko ahaleginak egin dituzte Nafarroan
Gaizkileak mezu bat bidaltzen dio biktimari, premia handiz behar duen eta nahi gabe bidali dion kode bat SMS bidez bidaltzeko eskatuz.
2020/01/25 - 20:50
Sare sozialak "sutan", Iñaki Williamsek jaso dituen irain arrazistekin
Ahleticeko jokalariak irain arrazistak entzun behar izan ditu Espanyol-Athletic partidan aldatu dutenean. Politikari eta pertsona anonimo askok salatu dute gertatua eta babesa adierazi diote.
2020/01/23 - 07:57
Twitterrek mezuak zabaltzea debekatu dio Voxi, "gorrotoa bultzatzea" leporatuta
Eskuin-muturreko alderdiak ezin du mezurik argitaratu, ezta bertxiorik egin ere, eta jarraitzaileei mezu zuzenak bidaltzeko aukera baino ez du. Sare sozial horrek, testu bat ezabatzeko eskatu dio.
2020/01/19 - 15:09
Audioak eta bideoak bidaltzeko WhatsAppek izan duen arazoa konpondu da
Ia bi orduz egon da erorita audioak eta bideoak bidaltzeko aukera WhatsApp aplikazioan, 12:00etatik 14:00etara.
2020/01/07 - 11:57
Sanchezen inbestidura dela eta jasandako mehatxuak epaitegietan salatuko ditu PSOEk
Halaber, sare sozialen bidez jasandako "presio antidemokratikoa" salatu du Teruel Existek, eta Tomas Guitarte diputatuaren aurkako jazarpenak oraindik jarraitzen duela ziurtatu du.
2019/12/29 - 13:03
'564' abestian oinarritutako #246Ohehuts ekimenak babes zabala jaso du Gabonetan
Hertzainak taldearen abesti mitikoa abestu, grabatu eta sare sozialetara igo dute herri ugaritan. Abenduaren 24an grabatu zituzten horietako asko, eta 30ean zein 31n izango dira hurrengo hitzorduak.
2019/12/03 - 20:56
Bost urteko kartzela-zigorra eskatu dute Enrich eta Luna futbolarien aurka
Duela hiru urte zabaldu zuten bideo sexualarengatik eskatzen dute zigor hori. Bideoan agertzen den emakumeak ez zuen grabatzeko eta zabaltzeko baimenik eman, eta salaketa jarri zien.
2019/11/27 - 15:22
Nerabezaroan generoaren araberako eten digitala ematen da
Estibaliz Linaresen txostenaren arabera, mutilak bideojoko matxistei lotuta daude nerabezaroan eta neskak, aldiz, moda eta edertasuna goiburu duten youtuberri lotuta.
2019/11/27 - 14:35
Bideo jokoek nesken eta mutilen arteko eten digitala sendotzen dute
Matxismoak eremu digitalean duen lekua eta horrek nerabeengan dituen ondorioak aztertu ditu Emakundek kaleratutako ikerketa batek.
2019/11/21 - 15:07
Seme-alaben argazkiak sarean kontrolik gabe zabaltzearen aurkako kanpaina, Gipuzkoan
UNICEFen laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Nik ere badut zer esana' kanpaina martxan jarri du.
2019/11/06 - 12:04
Generalitateak bat egiteko eskatu die erkidegoei, Sanchezen dekretu digitalaren aurka
Jordi Puignero Politika Digitaleko kontseilariak nabarmendu duenez, neurri horrek "Txinatik gertuago" jarri du Espainia, "Europar Batasunetik baino".