Sare Sozialak
2023/10/19 - 15:39
EBk astebete eman die Meta eta Tik Tok enpresei gerrari buruzko desinformazioaren kontrako neurriak argitzeko
Joan den astean X sare sozialarekin egin bezala, Bruselak errekerimendu formala helarazi die biei. Zerbitzu digitalen legearen baitan, albiste faltsuen kontra duten politika zein den jakin nahi du erakundeak.
2023/10/03 - 18:46
Metak hilean 13 euro kobratu nahi dizkie iragarki pertsonalizatuak onartzen ez dituzten EBko erabiltzaileei
Irailean Meta sare sozialen erraldoiak Europako arautzaileei egindako proposamena da, bere diru-sarreren iturri nagusia babesteko helburuarekin.
2023/09/22 - 12:00
Javier Dieguez (Cyberzaintza): "Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien"
Javier Dieguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak azaldu du Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak barne hartuko dituen lehenengo zerbitzua izango dela.
2023/09/19 - 17:22
Inteligentzia artifizialarekin manipulatutako adingabeen argazkiak: Ba al dago araudirik?
Nerabe batzuk Adimen Artifizialarekin neskato batzuren irudiak manipulatu eta sare sozialetan partekatu ondotik, Jorge Campanillas abokatu eta Zuzenbide Digitalean adituak AAren erabilera arautzen duen arau-esparrurik dagoen ala ez azaldu du.
2023/09/19 - 15:25
Bildarratzek ukatu egin du EAEn Extremadurakoak bezalako neska biluzien simulazio kasurik dagoela
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du Jaurlaritzak ez duela Almendralejo bezalako kasuen berririk izan, baina kezka hor dagoela gaineratu du, bai gizartearentzat, bai ikastetxeentzat.
2023/09/19 - 10:55
Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela salatu dute
Extremadurako hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, beren alaben argazkiak manipulatu eta sarean zabaldu dituzte. Polizia Nazionalak ustezko egileak identifikatu ditu eta gutxienez zazpi biktimari deklarazioa hartu die.
2023/08/26 - 20:32
#AmaituDa: Rubiales auziaren aurreko erantzun publikoa garai aldaketa baten erakusle da
Luis Rubialesek Jenni Hermoso jokalariari baimenik gabe emandako musuaren ondoren, sare sozialak jarrera matxisten aurkako salaketa mezuez bete dira.
2023/08/25 - 16:53
Sare sozialak, Rubialesen diskurtso "matxistaren" aurka
Bai politikariek bai kirol munduko pertsonek RFEFko presidentearen hitzak kritikatu dituzte.
2023/07/26 - 18:01
Argazki tourrak modan daude Europako hiriburuetan; Instagram momentua bilatzen dute turistek
Europako hiriburuetan, argazki tourrak modan jarri dira.Turistek argazkilari profesionalak kontratatzen dituzte euren bidaietako argazki bildumak egiteko. Gehienak gazteak dira, eta Instagramen eskegitzeko argazkiak eskatzen dituzte. Negozio milioiduna bihurtzen ari da.
2023/07/24 - 12:29
Twitterrek logo berria erakutsi du: X bat
Elon Musken enpresak atzean utzi du txori urdina. Sare soziala X korporazioaren barruan sartu zen 2023an.
2023/07/20 - 00:39
WhatsAppek arazoak ditu, eta eta erabiltzaileek ezin dituzte mezuak bidali eta jaso
DownDetector atariaren arabera, aplikazioak konexio-arazoak izan ditu Espainiako Estatuko hiri nagusietan, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Bilbon eta Palman.

2023/07/07 - 15:00
Threads vs. Twitter: Ezagutu beharreko funtsezko desberdintasunak
Metak, Facebook, Instagram eta WhatsApp bezalako aplikazioen jabeak, aplikazio berri bat merkaturatu du ostegun honetan Twitterrekin lehiatzeko: Threads.

2023/07/06 - 17:11
Instagram, WhatsApp eta Facebooken jabea den Metak Threads merkaturatu du, Twitterrekin lehian sartuz
Mark Zuckerberg Metako presidenteak azald du eskuragarri jarri ondoren lehen zazpi orduetan 10 milioi deskarga izan dituela. Europar Batasunean eta Android sistemadun telefonoetan ez dago eskuragarri momentuz.
2023/07/02 - 18:55
Twitterren egunean ikus daitezkeen argitalpen kopurua mugatu du Elon Muskek
Elon Musk handikiak txioen irakurketari eguneroko mugak ezartzeko hartu duen erabakiak ezinegona eta polemika eragin du sare soziala denbora-pasarako zein lanerako erabiltzen baitute txiolarien artean,. Ezintasuna, ziurgabetasuna eta etsipena nabariak dira haietako askorengan.
2023/07/02 - 11:19
Egiaztatu gabeko Twitter kontuek egunean 1.000 txio bakarrik irakurri ahalko dute
Egiaztatu gabeko kontu berriek, berriz, 500 txioko muga izango dute. Elon Musk Twitterreko jabearen hitzetan, "sistemaren muturreko manipulazioa eta datuen ateratzea" saihestea da neurri horren helburua.

2023/06/01 - 09:48
Albiste izango dira: CIRCOM Regional biltzarra Donostian, larrialdi klimatikoa eta hondartza denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/06/01 - 07:00
Adin muga al dago sare sozialetan aritzeko?
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
2023/05/29 - 12:53
Twitter EBko desinformazioaren arloko jardunbide egokien kodetik atera da
Kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie (Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste), sareetan 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea helburu.

2023/05/22 - 14:27
Irlandak EBko isunik handiena ezarri dio Metari Facebooken pribatutasuna urratzeagatik
1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.
2023/05/19 - 13:10
Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, 12 urteko neskato bati sexu-irudiak bidaltzeko iruzur egiteagatik
Atxilotuak 45 urte ditu, eta aurrekariak ditu ‘grooming’ delakoagatik. Ikerketa Malagan hasi zen, biktima bertan bizi baita.