SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

TikTok da adin txikikoek Espainian gehien erabiltzen duten sare soziala: 94 minutu egunean, batez beste

Instagram da bigarren erabiliena, eta batez beste egunean 71 minutu igarotzen dute. Bestalde, WhatsApp da komunikaziorako aplikazioen artean gehien erabiltzen dena, nahiz eta bere erabilera % 12,5 jaitsi den azken urtean.
Tik Tok sare sozialeko erabiltzaile bat
Tik Tok sare sozialeko erabiltzaile bat. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Espainian Tik Tok da adin txikikoek gehien erabiltzen duten sare soziala, eta batez beste 94 minutu igarotzen dituzte, Qustodio plataformak argitaratu berri duen ikerketa baten arabera. Hala ere, bere erabilera pixka bat jaitsi da azken urtean: 96 minututik 94 minutura.

Instagram da bigarren erabiliena, 71 minuturekin, 2022an baino % 27 gehiago. Horren atzetik ageri dira Facebook (23 minutu), X (11 minutu), Pinterest (10 minutu) eta BeReal (9 minutu).

Testuinguru horretan, gazteei "mundu errealaren eta digitalaren arteko ezberdintasunak" zein diren ulertzen lagundu behar zaiela nabarmendu du, eta plataforma horiek nola funtzionatzen duten ulertarazi.

WhatsApp da komunikaziorako aplikazioen artean gehien erabiltzen dena, nahiz eta bere erabilera % 12,5 jaitsi den azken urtean. Atzetik, Snapchat da bigarrena, 23 minuturekin. 

Bestalde, OpenAI enpresak garatutako ChatGPT edo adimen artifizialeko txatbota adin txikikoen % 21,4k erabiltzen dute. Hala ere, oraingoz, batez beste sei minutu igarotzen dituzte egunean.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X