Saudi Arabia
2018/10/22 - 10:22
Saudi Arabiako erregeak eta printzeak doluminak eman dizkiote Khashoggiren semeari
Saudi Arabiako Atzerri ministroak Jamal Khashoggiren hilketa 'akats izugarria' izan dela esan du, baina ukatu egin du printzeak horrekin zerikusirik izatea.
2018/10/22 - 01:31
Alemania eta Saudi Arabiaren arteko armen salerosketa, etenda
Angela Merkel kantzilerrak esan duenez, armen esportazioak "ezin dira gertatu gauden momentuan", Jamal Khashoggi kazetariaren hilketa argitzen ez den bitartean.
2018/10/21 - 20:45
Jamal Khashoggiren gorpuzkiak non dauden ez dakiela aitortu du Saudi Arabiak
Saudi Arabiako Atzerri ministroak aitortu duenez, kazetaria hil zuen operazioa "klandestinoa, okerra eta zentzugabekoa" izan zen.
2018/10/20 - 10:32
Jamal Khashoggi kazetariaren heriotza baieztatu du Saudi Arabiak
Riadek jakitera eman duenez, kontsulatu barruan izandako 'liskar batean' hil zen kazetaria. 18 pertsona daude atxilotuta, Khashoggiren desagertzearekin eta hilketarekin lotuta.
2018/10/20 - 00:44
Khasoggiren ikerketak hankaz gora jarri du Saudi Arabiako errege etxea
Jamal Khasoggi kazetaria Saudi Arabiako kontsulatuan era basatian hil zutelako hipotesiak gero eta indar handiagoa du. Ikerketa aurrera doa.
2018/10/19 - 19:07
Khashoggiren arrastoak bilatu dituzte kontsuletxearen furgoneta batean
Saudi Arabiako kontsuletxearen Mercedes Vito furgoneta bat hiru orduz miatu dute Turkiako auzitegiko medikuek. Ibilgailua kazetaria desagertu zen eguneko grabazio batean agertzen da.
2018/10/19 - 12:14
Erdi Aroa
Arabian, 1932an independentzia lortu zutenetik Saud familia da agintean. Erregea da jaun eta jabe, berak agintzen du estatuan, gizartean eta pertsonengan. Inork ezin dio aurre egin.
2018/10/18 - 20:33
Herrialde arabiarretan adierazpen askatasunik ez dagoela salatu zuen Khashoggik
Turkiako eta Estatu Batuetako hainbat komunikabideren arabera, kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zutela esateko frogak ditu Turkiako Poliziak.
2018/10/18 - 10:48
Saudiarabiar lagun deserosoa
Khashoggiren usteko hilketak Trump mugitzera behar du: Pompeo estatu idazkaria Saudi Arabiara bidali du monarkia ahalik eta gehien kaltetuko duen azalpenak osatzera.
2018/10/18 - 01:30
Khashoggi kazetaria torturatu eta hil egin zutela dio Turkiako egunkari batek
Bestalde, Turkiako Poliziak Saudi Arabiako kontsul nagusiaren etxea miatu du Istanbulen. Jamal Khashoggi urriaren 2an desagertu zen, Saudi Arabiaren kontsulatuan sartu zenean.
2018/09/16 - 20:33
Bake akordioa egin dute Eritreak eta Etiopiak hamarkada askotan gerran bizi eta gero
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak "historikotzat" jo du Saudi Arabian Eritreako eta Etiopiako ordezkariek sinatutako bake-akordioa.
2018/09/13 - 15:46
Espainiako Gobernuak 400 bonba bidaliko ditu Saudi Arabiara
"2015etik datorren kontratuan irregulartasunik atzeman ez delako" erabaki du bonbak ematea. Halaber, "doitasun-armak" direla nabarmendu du.
2018/09/04 - 20:06
Saudi Arabiari armak saltzeko prozesua gelditu du Defentsa Ministerioak
Hala, eskatutako materialagatik ordaindu zituen 9,2 milioi euroak itzuliko dizkio, eta, beraz, bertan behera utziko du Espainiak eta Saudi Arabiak 2015eko urtarrilean sinatutako akordioa.
2018/09/04 - 12:14
Saudi Arabiari armak saltzeko prozesua gelditu du Defentsa Ministerioak
Hala, eskatutako materialagatik ordaindu zituen 9,2 milioi euroak itzuliko dizkio, eta, beraz, bertan behera utziko du Espainiak eta Saudi Arabiak 2015eko urtarrilean sinatutako akordioa.
2018/08/20 - 14:02
Mekara erromesaldia
Bi milioi musulmandarrek hasi dute Mekarako erromesaldia. Irudi ikusgarriak uzten ditu.
2018/08/09 - 15:54
Gutxienez 50 pertsona hil ditu Saudi Arabiak Yemenen egindako eraso batean
Umeak zeramatzaten hiru autobusen kontra izan dira bonbardaketak, Sada hirian. Hildako asko adingabeak dira, Yemengo iturrien arabera.
2018/06/24 - 13:22
Emakumeek dagoeneko ahal dute Saudi Arabian gidatu
Hainbat emakume saudiarabiar autoa gidatzen irten dira kalera, gidatzeko debekua kendu den lehen eguna ospatzeko.
2018/04/15 - 19:32
Arabiar Ligaren goi-bilerak hanka-puntetan pasatu du Siriako bonbardaketa
Arabiako buruzagi batzuek ez dute Sirian izandako erasoari buruzko ezer esan.
2018/02/17 - 00:56
Greenpeacek protesta egin du Bilboko Portuan armen esportazioa salatzeko
Erakundeko kideak 'Bahri Tabuk' ontziko amarretan zintzilikatu dira. Greenpeaceren hitzetan, arma horiek Saudi Arabiara eramango dituzte, Yemengo gerran erabiltzeko.
2018/02/16 - 18:32
Armaz betetako ontzi bat geldiarazi du Greenpeacek Bilboko Portuan
Erakundeko kideak 'Bahri Tabuk' ontziko amarretan zintzilikatu dira. Greenpeaceren hitzetan, arma horiek Saudi Arabiara eramango dituzte, Yemengo gerran erabiltzeko.