Senatua
2023/07/24 - 01:50
U23aren osteko balizko itunak: Ezkerreko blokeak JxCaten abstentzioa behar du
Carles Puigdemonten alderdiak bere esku du gobernua bloke ezkertiarrari ematea edo hauteskundeak errepikatzera behartzea.
2023/07/23 - 22:15
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke Voxekin batera
Bi alderdi eskuindarrek 169 eta 177 diputatu artean lortuko lituzkete, eta egungo koalizio gobernuak eta horren ohiko aliatuek, ordea, 162 eta 172 artean.
2023/07/22 - 22:58
Dena prest azken botoa zenbatu arte ziurgabetasunak markatuko duen bozketari hasiera emateko
Inkestek PP garailetzat jotzen duten arren, eta nahiz eta Voxekin gehiengoa osatzeko aukera izango lukeen, baliteke PSOEk eta Sumar-Podemos koalizioak, aurreko legealdiari babesa eman dioten alderdiekin batera, ezustekoa sortzea.
2023/07/22 - 18:42
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
2023/07/22 - 15:09
Kongresua eta Senatua abuztuaren 17an eratuko dira, mahaien hautaketarekin eta kargu hartzeekin
Ganbera bakoitzeko mahaiak lehen bilkura hori amaitu ondoren bilduko dira, Legebiltzarreko taldeen sorrera formalizatzen hasteko. Talde horiek hurrengo bost egunetan sortu beharko dira, printzipioz, abuztuaren 23an.
2023/07/21 - 22:53
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
2023/07/21 - 07:00
Kanpaina polarizatu eta berezi bati amaiera emango diote gaur euskal indar politikoek
EAJk Bilbon itxiko du bere kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen. Sumar Euskadiko hautagaiak, ostera, Madrilera joango dira. Bestalde, UPN, PSN, EH Bildu Nafarroa, Sumar Nafarroa eta Geroa Baik azken ekitaldiak Iruñean egingo dituzte.
2023/07/20 - 07:00
Posta bidezko botoa emateko epea gaur amaituko da, 22:00etan
Nolanahi ere, Correosek bermatu du nahi duen herritar bakar bat ere ez dela postaz bozkatu gabe geratuko; izan ere, bulegoren batean jendea zain badago ixteko ordua iristen denean, "azken botoa eman arte" emango zaie zerbitzua.
2023/07/14 - 07:00
Posta bidezko botoa eskatzeko epea amaituta, datorren osteguna da boza emateko azken eguna
Orain, Hautesle Erroldaren Bulegoak, teorian, igandera arte dauka botoak etxera bidaltzeko, baina Correosetik adierazi dute postariek datozen egunetan entregatu ditzaketela, hilaren 20ra arte.
2023/07/13 - 07:00
Azken eguna posta bidez bozkatzea eskatzeko
2,4 milioi lagunek eskatu dute momentuz posta bidezko botoa ematea. Horietatik 480.000 pertsonak egikaritu dute dagoeneko boto eskubidea eta, gainerakoek uztailaren 20a arteko epea daukate horretarako.
2023/07/12 - 17:07
Bihar amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea eta marka guztiak hautsiko dituela aurreikusten da
2,4 milioi lagunek eskatu dute momentuz posta bidezko botoa ematea. Horietatik 480.000 pertsonak egikaritu dute dagoeneko boto eskubidea eta, gainerakoek uztailaren 20a arteko epea daukate horretarako.
2023/07/07 - 10:48
Albiste izango dira: Txingorra Gasteizen, euskararen kontrako epaia eta U23ko hauteskunde kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/06 - 10:42
Albiste izango dira: Sanferminetako txupinazoa, U23ko hauteskunde kanpaina eta BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/29 - 19:23
Genero indarkeriagatik epaitutako Aitor Abecia Arabako Sumar taldeko hautagai ohia absolbitu egin dute
Leticia Jimenezek ordezkatu zuen Abecia Senaturako Arabako zerrendaburu gisa.
2023/06/27 - 15:53
Senatuko presidenteak zazpi eguneko epea eman dio Feijoori PPren gainsoldata jasotzen duen ala ez deklaratzeko
Talde sozialistaren eskaera da, oposizioko buruak duela egun batzuk ziurtatu ostean bere alderdiaren plus bat jasotzen duela.
2023/06/20 - 21:55
Sumarrek dimititzera behartu du Senaturako Arabako zerrendaburua, indarkeria matxista auzi bategatik
Aitor Abecia, Zanbranako alkate ohia, Sumar koalizioaren fitxaketa "izarra" zen Senaturako EAEko zerrendetan.
2023/06/12 - 16:42
Yolanda Diazek ez du Monteroren betoa aipatu nahi, eta bere lehentasuna herritarren arazoak direla ziurtatu du
Testuinguru horretan, Irene Monterori jarritako betoa kentzeko eskatu dio Isa Serra Podemoseko bozeramailekideak. Dena dela, baztertu egin du nolabaiteko haustura-arriskua egotea bi alderdien artean koalizio aurrerakoi horretan.
2023/06/10 - 16:32
EAJren Aberri Batzarrak aho batez onartu ditu talde jeltzalearen zerrendak U23ko bozetarako
Aitor Esteban izango da Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua, Maribel Vaquero lehena Gipuzkoan jeltzaleen zerrendan eta Mikel Legarda lehena Araban. Era berean, Maria Solanak izango du Kongresurako Nafarroako hautagaitzaren lehen aukera.
2023/06/10 - 16:10
Yolanda Diaz: "Uste dut gaur atzo baino gehiago batu ditugula"
Irene Montero gaur egungo Berdintasun ministroa hauteskunde-zerrendetan sartzeko aukerarik ez dagoela berretsi dute larunbat honetan Sumarreko iturriek.
2023/06/10 - 15:06
EH Bilduren oinarriek Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak berretsi dituzte
Iñaki Ruiz de Pinedo, Oskar Matute, Mertxe Aizpurua eta Bel Pozueta izango dira Kongresurako zerrendaburuak; eta Josu Estarrona, Jasone Agirre, Gorka Elejabarrieta eta Koldo Leoz, berriz, Senaturako hautagai nagusiak.