Sendagaiak
2021/10/06 - 17:41
Zortzi positibo zenbatu dituzte Nafarroan, 2020ko uztailetik atzemandako kopururik txikiena
Azken orduetan, beste pertsona bat ospitaleratu behar izan dute (guztira 29 dira), baina bakar bat ere ez ZIUn (sei izaten jarraitzen dute). Zorionez, ez da inor hil.
2021/10/06 - 17:11
EAEko 12-15 urteko haurren % 83,1 eta 16-19 urteko adingabeen % 82,9 immunizatuta daude
12 urtetik gorako 1.761.646 hiritarrek osatu dute covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen % 89k. Bestalde, egoitzetako erabiltzaileen % 44,5ek hirugarren dosia jaso du.
2021/10/06 - 15:13
Covidak eragindako heriotzak 14ra jaitsi dira EAEn azken astean, uztail amaieratik izandako kopururik txikiena
Nabarmentzekoak dira ospitaleetako presioaren hobekuntza eta R0 indizearen igoera. Positiboak 100etik behera daude, eta intzidentzia metatua 60ra jaitsi da.
2021/10/05 - 17:17
12 positibo atzeman dituzte Nafarroan, ZIUetan beste gaixo bat zenbatu duten egunean
Guztira, 28 pertsona daude erietxean, bezperan baino hiru gutxiago, baina horietatik seik larri jarraitzen dute (igandean baino bat gutxiago).
2021/10/05 - 16:44
"Erronkak beteta", Euskadi bizimodu normalago baterako pausoak emateko prest dagoela uste du Zupiriak
Hala ere, Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, "logikoa" litzateke gazteen lokalak itxita mantentzea 16 eta 29 urte bitarteko gazteen txertaketa % 85ekoa izan artea. Hori, baina, gaur arratsaldeko LABIren bileran erabaki beharko da.
2021/10/05 - 15:41
EAEk positibo berrien beheranzko joerari eutsi dio eta intzidentzia metatua 60ko langatik oso gertu dago
Euskal Autonomia Erkidegoak 92 positibo berri atzeman ditu, eta R0 indizeak gora egin du, batez ere Gipuzkoan, 1etik gorako muga gainditu baitu. Paziente kritikoen kopuruak, berriz, behera egiten jarraitzen du.
2021/10/05 - 12:37
Miren Basaras: "Pandemia ez da amaitu"
Neurri murriztaileak arinduko diren honetan, barrualdeetan arreta berezia izaten jarraitzearen alde egin du EHUko Mikrobiologia irakasleak. Halaber, txertoaren dosiak iraungitzea salatu eta soberan daudenak beste herrialde batzuetara bidaltzea babestu du.
2021/10/04 - 17:47
Kutsatzeek behera egin dute berriro Nafarroan eta ospitaleratze bakarra izan da
Guztira, 31 pertsona daude Osasunbideko erietxeetan, horietatik zazpi ZIUn.
2021/10/04 - 15:29
Azken orduotan 67 kasu berri zenbatuta, EAEk oraindik ez du lortu inzidentzia maila % 60ko langatik jaistea
Gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen kopurua 57raino jaitsi da, lehen aldiz uztailaren hasieratik. Hala ere, 39 gaixo larri daude oraindik, eta R0 indizeak bi ehunen egin du gora, 0,83raino.
2021/10/03 - 17:46
33 covid-19 kasu berri Nafarroan, 30eko langa gaindituz, bigarrenez, aste honetan
Bezperan baino bost gehiago dira. Herrika, Iruñean 9 kasu atzeman dituzte, Marcillan 4 eta Tuteran 3.
2021/10/03 - 15:45
72 kasu eta % 2ko positibitatea EAEn, aurreko egunetako joerari jarraiki
13 lagun ospitaleratu behar izan zituzten atzo covida dela eta, bezperan baino 7 gutxiago, baina ZIUn dauden gaixoak 36tik 39ra igo ziren.
2021/10/02 - 21:31
28 covid-19 kasu diagnostikatu dituzte Nafarroan, urriko lehen egunean
Bezperan baino lau gutxiago dira, azken hamabostaldian egunero atzeman izan direnen antzera. Iruñean eta Zizurren, atzo positibo berri gehien atera ziren herrietan, hiruna soilik izan ziren.
2021/10/02 - 15:36
64 positibo atzeman dituzte EAEn, urria baikortasunez hastea ahalbidetuz
Positibitate tasak baxua izaten jarraitzen du: %1,3koa izan zen atzo. ZIUetan, berriz, 36 lagun daude, uztaileko lehen egunen antzera.
2021/10/02 - 11:09
Orive: "Mugikortasuna berreskuratzeko eta murrizketak desagerrarazteko unea da, baina maskarak mantenduz"
Gorka Orive EHUko farmazia irakaslearen iritziz, "baldintzak onak dira egoera epidemiologikoari begiratuta: kasu gutxi daude eta positibitatea baxua da".
2021/10/01 - 18:51
Kutsatze gehiagorekin baina erietxeetako presioa arinduta bukatu du iraila Nafarroak
32 kasu hauteman dira azken egunean, bi astetan lehen aldiz, positiboak 30eko langatik gora daude. Igoera hori izan den egun berean, gauerdian bukatu dira murrizketak Foru Erkidegoan.
2021/10/01 - 15:01
Positibo berrien kopuruak gora egin du berriro Euskadin, 105 kasu atzeman baitituzte
Gainera, laugarren egunez jarraian, birusaren birsorkuntza-tasak gora egin du 0,9ra arte. Aitzitik, intzidentzia metatuak (70 kasu) behera egiten jarraitzen du, eta ZIUetako presioak bere horretan jarraitzen du.
2021/10/01 - 00:53
Txertaketa gune handiak itxi dituzte Euskadin, zazpi hilabete zabalik eman ondoren
BECek (Bizkaia), Casillak (Bizkaia), Illumbek (Gipuzkoa) eta Lakua pilotalekuak (Araba) azken herritarrak hartu dituzte. Covid-19aren aurkako 2.057.175 dosi eman dituzte, gainerako txertaketa guneekin batera.
2021/09/30 - 16:44
212.000 lagun txertatu ondoren, gaur gauean itxiko dute Lakuako txertaketa gunea
Azken egun honetan 400 bat lagun igaroko da Lakuako txertaketa gunetik. Astelehenetik aurrera, San Martingo osasun zentroan emango dituzte txertoak.
2021/09/30 - 15:20
95 positibo berri atzeman dituzte Euskadin, eta intzidentzia metatua 73 kasura jaitsi da
R0k 0,88an jarraitzen du, eta EAEko ospitaleetan 37 pertsona daude ZIUetan eta 86 gela arruntetan. Gainera, 17 ospitaleratze berri izan dira azken orduetan.
2021/09/30 - 10:59
Kutsatzeak egonkor daude Nafarroan, 19 kasu atzeman baitituzte azken orduetan
Egoera epidemiologikoaren bilakaera ona kontuan hartuta, gauerditik aurrera ordutegi eta edukiera aldetik zeuden murrizketak desagertu egingo dira.