EAEko 12-15 urteko haurren % 83,1 eta 16-19 urteko adingabeen % 82,9 immunizatuta daude
Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik gorako 1.761.646 hiritarrek osatu dute covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen % 89k. Gainera, % 90,3k gutxienez dosi bat jaso du, eta % 2,9k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez.
Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 3.668.820 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.597.220 Pfizer, 526.100 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 101.300 Janssen), eta 3.318.621 eman dira, hau da, jasotakoen % 90,5.
Emandako txerto guztietatik 1.531.711 bigarren dosiak izan dira, eta 229.935 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.761.646 hiritarrek osatu dute txertaketa jarraibidea orain arte, hau da, talde horretako biztanleriaren % 89k.
Oro har, Osasun Sailak asteazken honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 2.386.329 Pfizer dosi (jasotakoen % 91,9), 355.814 Moderna dosi (% 67,6), 477.462 AstraZeneca dosi (% 107,5) eta 99.016 Janssen dosi (% 97,7) eman dira orain arte.
Adinaren arabera, txertoaren dosi bat gutxienez jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren % 95,8k, 90-99 urtekoen % 93,2k, 80-89 urtekoen % 97,2k, 70-79 urtekoen % 95,9k, 60-69 urtekoen % 94,3k, 50-59 urtekoen % 94,6k, 40-49 urtekoen % 90,9k, 30-39 urtekoen % 83,0k, 20-29 urtekoen % 78,0k, 16-19 urtekoen % 86,0k eta 12-15 urtekoen % 86,4k.
Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa % 94,7 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean % 93,2. Gainera, 80-89 urtekoen % 96,9k, 70-79 urtekoen % 95,8k, 60-69 urtekoen % 94,3k, 50-59 urtekoen % 93,1ek, 40-49 urtekoen % 90,1ek, 30-39 urtekoen % 80,7k, 20-29 urtekoen % 75,1ek, 16-19 urtekoen % 82,9k eta 12-15 urtekoen % 83,1ek osatu dute jarrabide osoa.
Hirugarren dosia
Bestalde, egoitzetako erabiltzaileen artean 9.979 pertsonak jaso dute hirugarren dosia, erroldatutako 22.428 pertsonetatik % 44,5ek eta transplantatutako pertsonen % 71,7k, hau da, 3.321 pertsonetatik 2381ek.
Gainera, tratamendu immunoezabatzailean dauden beste 36 pertsonak txertoaren hirugarren dosia jaso dute, hau da, erroldatutako 637 pertsonetatik % 5,7k.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urteetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.