Sendagaiak
2021/09/23 - 16:17
Bide onean joanda ere, zuhurtziaz jokatzea gomendatu dute adituek
Atzo politikariek oso mezu baikorrak iragarri zituzten urrirako, baina beharbada baikorregiak izan ziren. Adituek ur pitxarkada hotza bota dute gaur gehiegizko itxaropenaren putzura.
2021/09/23 - 15:23
R0 zenbakia 0,74ra jaitsi da Euskadin, 2020ko ekainetik txikiena
120 positibo berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 10 gutxiago, eta intzidentzia metatua 104 kasuraino jaitsi da. Egoera larrian dauden pertsonak 49 dira oraindik, eta gela arruntetako ospitaleratzeak 104ra jaitsi dira.
2021/09/22 - 22:29
Pandemia amaitutzat eman dute adituek Nafarroan
Pandemia amaitutzat eman du Osasun Publikoko Institutuak. Bere azken txostenak dioenez, koronabirusa hor dago oraindik, baina inolaz ere, lehen bezala.
2021/09/22 - 22:26
Urrian murrizketak arintzeko "aurrerapausoak" aurreikusten ditu LABI teknikoak
ete beharreko helburuak hiru izango dira: ZIUetan 40 gaixo baino gutxiago egotea, 12 urtetik gorako herritarren % 90 txertatuta egotea eta intzidentziak beherantz jarraitzea.
2021/09/22 - 18:05
Nafarroako Osasun Publikoak covid-19 pandemia bukatzear dagoela iradoki du
Erkidegoaren zatirik handienean birusaren zirkulaziorik ez dagoela uste du Institutuak. Hala ere, Foru Gobernuak, printzipioz, ez ditu covid-19aren kontrako neurriak urriaren 1era arte aldatuko.
2021/09/22 - 15:56
Bi heriotza berri izan dira Nafarroan eta ospitaleratzeek gora egin dute
Azken bi heriotzekin, bederatzi dira azken astean covid-19agatik hildakoak. 25 positibo zenbatu dituzte, bezperan baino bat gutxiago, baina ospitaleko presioa ez da jaitsi.
2021/09/22 - 15:15
Covid-19ak 21 hildako eragin ditu azken astean Euskadin, aurrekoan baino 15 gutxiago
Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 100 kasura hurbiltzen ari da, eta ospitaleko presioak beheranzko joerari eusten dio. Positibo berriak, aldiz, 130era igo dira.
2021/09/22 - 12:27
Urriaren hasieran egungo murrizketak gehiago arintzea espero du Jaurlaritzak
Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak gogorarazi duenez, bihar bertan bilduko da LABI zientifiko-teknikoa pandemiak Euskadin duen egoera berriro aztertzeko.
2021/09/21 - 17:25
Osakidetzak uste du 12 urtetik beherakoentzako txertoa ez dela iritsiko gutxienez bi hilabete barrura arte
Euskadi 12 urtetik gorakoen txertaketaren % 90era iristeko "atarian" dagoela azaldu du Osasun sailburuak. Halaber, Eusko Jaurlaritzak lokaletan sartzeko covid pasaportearen erabilera ez duela arautuko esan du.
2021/09/21 - 15:58
Hiru pertsona hil dira Nafarroan covid-19agatik azken orduetan
26 positibo zenbatu zituzten atzo, eta, ondorioz, bosgarren egunez jarraian zenbatu dituzte 30 kutsatutik behera.
2021/09/21 - 15:57
ZIUetako okupazioa 50era jaitsi da Euskadin, eta birusaren birsorkuntza-tasa 0,80ra
Azken orduetan covid-19aren positibo berriak apur bat igo dira (69tik 119ra), baina positibotasuna % 2tik behera dago. Gainera, intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, 115 kasuraino.
2021/09/20 - 18:07
Pfizer/BioNTech txertoa "eraginkorra eta segurua" da 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan
Emaitza 2/3 fasean dagoen azterlan baten zatia da, eta 5 eta 11 urte bitarteko 2268 adingabe hartzen ditu barne. Jasotako dosia 10mgkoa izan da (adinekoentzat ohikoa 30mgkoa da), eta antigorputzen erantzunak txertoa hartu duten 16-25 urteko pertsonengan sortutakoarekin aldera daitezke.
2021/09/20 - 15:09
Positibo berriak 69ra jaitsi dira Euskadin, 2020ko uztailetik atzeman duten kopururik txikiena
Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, batez ere Araban, 100.000 biztanleko 100 kasutik behera egin baitu. Hala ere, ospitaleko presioak gora egin du berriro.
2021/09/20 - 14:37
Pertsona bat hil da Nafarroan, azken urtebetean kasu gutxien hauteman diren egunean
10 kasu baino ez dituzte hauteman Nafarroan azken orduetan; larunbatean baino 18 kasu gutxiago dira eta iazko uztailetik hona erregistratutako kopururik txikiena.
2021/09/20 - 12:54
Hasi dira hirugarren txertoa jartzen Euskadiko nagusien egoitzetan
Joan den astean onartu zuen Osasun Publikoaren Batzordeak adinekoen egoitzetan hirugarren dosia jartzea, eta gaur jarriko dituzte lehendabizikoak Irunen.
2021/09/19 - 17:17
30 covid-19 kasu baino gutxiago atzeman dituzte Nafarroan, hirugarren egunez jarraian
Zehazki, 28 positibo diagnostikatu zituzten atzo: lau Iruñean, hiru Betelun eta bina Altsasun, Lodosan eta Erronkarin, besteak beste.
2021/09/19 - 15:23
Kutsatzeak eta ZIUetako covid gaixoen kopurua duela hiru hilabeteko mailara itzuli dira EAEn
Osasun Sailak 104 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan, ekainaren 20an atzeman zituztenen pare. Zainketa intentsiboetako unitateetan 45 lagun daude covid-19rekin, bezperan baino zazpi gutxiago.
2021/09/18 - 20:10
22 kasu atzeman dituzte Nafarroan, hiru hilabetean izan den kopururik txikiena
Iruñean eta Altsasun hiruna positibo diagnostikatu dituzte, bina Fiteron, Burlatan eta Tuteran eta bana gainerako herrietan. Bestalde, 91 urteko emakume bat hil zen atzo covidagatik.
2021/09/18 - 15:15
Kutsatze berriak 196 dira Euskadin eta positibotasuna % 3,6ra igo da
Bestalde, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan covid-19a duten 52 pertsona daude, aurreko egunean baino bi gehiago.
2021/09/17 - 18:12
Pertsona bat hil da Nafarroan, positiboak nabarmen jaitsi diren egunean
28 positibo zenbatu dituzte, bezperan baino 22 gutxiago. Gainera, duela astebeteko (48) eta duela bi asteko (111) zifren azpitik mantentzen da.