Urriaren hasieran egungo murrizketak gehiago arintzea espero du Jaurlaritzak
Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak aurreratu duenez, urriaren hasieran jauzi kualitatibo bat eman ahalko da Euskadin murrizketak arintzeko. Horretarako bete beharreko helburuak hiru izango dira: ZIUetan 40 gaixo baino gutxiago egotea, 12 urtetik gorako herritarren % 90 txertatuta egotea eta intzidentziak beherantz jarraitzea.
Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak pandemiaren egungo egoeraren berri eman du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta, besteak beste, EAEn intzidentzia-tasa 109ra jaitsi dela eta zainketa intentsiboetako unitateetan, ZIUetan, atzo baino pertsona bat gutxiago dagoela esan du, 49 gaixo baitaude. Bestalde, 21 pertsona hil dira azken astean (irailaren 13a eta 19a bitartean) Euskadin koronabirusaren eraginez, aurrekoan baino 15 gutxiago.
Testuinguru horretan, datuek ildo beretik jarraitzen badute, urriaren hasieran neurriak malgutzeko jauzi kualitatiboa emateko hipotesiarekin ari dira lanean, Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurreratu duenez. Bete beharreko helburuak hiru izango dira: ZIUetan 40 gaixo baino gutxiago egotea, 12 urtetik gorako herritarren % 90 txertatuta egotea eta intzidentziak beherantz jarraitzea.
Hala ere, Euskadiko Babes Zibileko Planaren batzorde aholkulariaren batzorde teknikoa hainbat aukera aztertzen ari da, tartean "agertoki negatiboa" izateko aukera. Hori gerta ez dadin, datozen asteetan prebentziorako oinarrizko printzipioei eustea funtsezkoa dela nabarmendu du, eta, besteak beste, musukoa erabiltzea, distantziak gordetzea eta jende pilaketak ekiditea aipatu ditu.
LABI teknikoaren koordinatzaileak gogorarazi duenez, bihar bertan bilduko da LABI zientifiko-teknikoa pandemiak Euskadin gaur egun duen egoera berriro aztertzeko.
LABI aholku-batzordeak irailaren 1etik aurrera covid-19ari eusteko indarrean zeuden neurriak murriztea erabaki zuen joan den astean. Hala, larunbatetik aurrera, dekretu berriaren argitalpenarekin, besteak beste ostalaritza eta jarduera komertzial eta kultural guztiak goizaldeko hiruretan amaitu behar dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.