Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Kutsatzeak eta ZIUetako covid gaixoen kopurua duela hiru hilabeteko mailara itzuli dira EAEn
Osasun Sailak 104 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan, ekainaren 20an atzeman zituztenen pare. Zainketa intentsiboetako unitateetan 45 lagun daude covid-19rekin, bezperan baino zazpi gutxiago.
Hiru adineko banku batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 104 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan EAEn, aurreko egunean baino 92 gutxiago. Ekainaren 20tik ez zen hain kopuru txikia erregistratzen.
Atzo 4.619 proba diagnostiko egin zituzten PCR eta antigeno testen artean, eta % 2,3k eman zuten positibo.
Lurraldeka, 9 positibo izan ziren Araban, 68 Bizkaian eta 27 Gipuzkoan.
Ospitaleko egoera ere ekainaren 20an erregistratu zenaren parekoa da. Atzo, 12 paziente ospitaleratu zituzten plantan, covida dela eta, eta 45 lagun ziren ZIUn arrazoi honengatik, aurreko egunean baino zazpi gutxiago.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Emozioz beteriko hasiera Behobia-Donostian, korrikalarien omenezko aurresku eta irrintziarekin
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri dute
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Istilurik gabe igaro da Baionan Jaka Horien mugimenduak deitutako manifestazioa
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Lizarraldeko bizilagunek protesta egin dute "lurraldeari larriki eragiten dioten proiektu-oldearen" aurka
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Sute batek hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat kiskali du Bilboko portuan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Orioko portuan erdi hondoratuta dagoen ontziaren isuriak salatu dituzte
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Emakume langileek etxebizitzaren alorrean jasan beharreko indarkeria matxista eta zaurgarritasuna salatu dituzte Bilbon
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
TikToken aurkako isuna prestatzen ari da Brusela, horren diseinu adiktiboagatik eta edukia kontsumitzeko inertziagatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Dispositibo berezia mugan, jendarmeen kontrolek auto-ilarak sor ditzaketelako
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Hegazti-gripearen kasu bat eta Newcastleko beste bat atzeman dituzte Euskadiko bi hegazti basatitan
Gehiago ikusi