Sindikatuak
2024/07/22 - 07:00
LABekin eta CCOOrekin bilduko da lehendakaria gaur, eragile sozialekin egiten ari den bilerekin jarraitzeko
CCOOk agenda sozialari lehentasuna emateko eta lan-gatazkak "kriminalizatzea" saihesteko eskatuko dio Imanol Pradalesi, eta LABek zerbitzu publikoen duintasunean eta soldata-hobekuntzan jarriko du azpimarra.
2024/07/19 - 16:43
Osakidetzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte azaroan, Sailak eta sindikatuek adostu dutenez
10 urtean ez dute halakorik egin, eta azaroaren 28a aukeratu dute hauteskundeak egiteko. Akordioa gaur erdietsi dute bi aldeek mahai sektorialaren ezohiko bilera batean.
2024/07/19 - 14:51
ELAk kezka helarazi dio Pradalesi, Jaurlaritza berriari "ildo kontinuista" ikusten diolako
Halaber, esan diote eguneroko arazoek "bere horretan jarraitzen duten bitartean", sindikatuak "langile klasea antolatzen eta mobilizatzen" jarraituko duela.
2024/07/19 - 13:53
ELA kezkatuta agertu da Eusko Jaurlaritzaren ''borondate kontinuistarekin''
ELAk positibotzat jo du Pradales elkarrizketarako prest egotea, eta lehendakariarekin aldebiko harremana izateko borondatea agertu du. Mitxel Lakuntzak ohartarazi dio gizarte arazoak dauden bitartean sindikatuak mobilizazioaren aldeko apustuarekin jarraituko duela.
2024/07/19 - 11:50
Imanol Pradalesek ELArekin hasi du sindikatuekin eta patronalarekin egingo duen bilera-sorta
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia eta Amaia Muñoa idazkari nagusiaren ondokoa Ajuria Enean izan dira gaur goizean. Lakuntza buru duen sindikatuarekin "harreman emankorra" izatea eta balizko lankidetza eta akordioak bilatzea du helburu lehendakariak.
2024/07/19 - 10:06
Lehendakariak ELArekin hasiko du ostiral honetan sindikatuekin eta patronalarekin egingo duen bilera-sorta
LABekin hitzordua astelehenean, uztailaren 22an, izango da. Egun horretan bertan, CCOO Euskadirekin ere bilduko da. UGT Euskadirekin hitzordua ixteko dago oraindik. Gizarte eragileekin egingo duten erronda hilaren 24an itxiko dute, Confebask patronalarekin.
2024/07/18 - 09:25
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Pradalesen bilera sorta eta bozketa Europako Parlamentuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/17 - 18:33
UGT eta CCOO irailean mobilizatuko dira, uztailaren 29ko bileran lanaldia murrizteko aurrerapausorik ez badago
Gaurko bileran, Lan Ministerioak 37,5 orduko lanaldia pixkanaka aplikatzea proposatu du, horrela, CEOE eta Cepyme barne hartzen dituen akordio bat lortu nahi du, baina patronalak uko egin dio berriro, "negoziazio kolektiboan jada lantzen delako".
2024/07/17 - 16:15
SATSEk Osasunaren aldeko Itunaren mahaian parte hartzea onartu du: ''Joera aldaketa dakar''
Amaia Mayor SATSE Erizainen Sindikatuko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie Pradales lehendakariari eta Osasun sailburuari, sindikatua bilera-sortara gonbidatzeagatik.
2024/07/17 - 12:00
Osasunari buruzko akordioa 2025eko martxorako itxi nahi du Pradalesek
Halaber, irailean Politikan Aritzeko Etikarako Euskal Ituna sinatzeko proposamena egingo die alderdiei. "EAEn dugun giro ona mantendu eta garatu behar dugu", azpimarratu du.
2024/07/17 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren balantzea, Iruña-Veleiako aurkikuntza eta MCren batzar orokorra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/17 - 07:00
Osasun arloko sindikatuekin bilduko da gaur Imanol Pradales lehendakaria
Horrez gain, gaur goizean Pradalesek alderdi politikoekin egindako bilera-errondaren balantzea egingo du, agerraldi publiko batean.
2024/07/16 - 15:23
Confebask kezkatuta dago absentismo indize "altuagatik" eta lan-gatazkengatik
Confebaskek udako Kontseilu Orokorra egin du eta, hor, Tamara Yague presidenteak kargua hartu zuenetik igarotako urtearen balantzea egin du.
2024/07/15 - 23:01
Lehendakaria ELArekin bilduko da datorren ostiralean, sindikatuekin egingo duen bilera-sortaren barruan
LAB eta CCOO sindikatuekin datorren astelehenean bilduko da, eta asteazkenean Confebaskekin. Egun horretan Satse eta SMErekin ere bilduko da.
2024/07/12 - 16:03
"Soldata igoera inposatzen eta negoziazioa ukatzen" duen dekretuaren aurka bozkatzea eskatu dute sindikatuek
Espainiako Gobernuak onartu asmo duen errege-dekretuaren arabera, langile publikoen soldata % 2 igoko da. ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek lan-baldintzak eta soldatak Euskal Herrian negozia daitezela aldarrikatu dute.
2024/07/11 - 14:49
EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko eskatu diote Jaurlaritza berriari
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak ohartarazi dutenez, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako dira.
2024/07/08 - 17:53
Lanaldia murrizteko proposamen "malguagoa" aurkeztu du Lan Ministerioak, patronalak "hurbiltzeko" asmoz
Espainiako Lan Ministerioak lanandia murrizteko proposamen berri bat jarri du mahai gainean, aurrekoa baino malguagoa, CEOE eta Cepyme patronalen jarrerak hurbiltzeko asmoz. Zenbait sektoretan orduen banaketa irregularrak egiteko tarte handiagoa aurreikusten du proposamen berri horrek.
2024/07/08 - 12:09
Lan Ministerioa, patronalarekin eta sindikatuekin elkartuko da gaur berriro, lanaldi murrizketa negoziatzeko
Espainiako Gobernuak lanaldia murrizteko proposamen berria jarriko du mahai gainean CEOE eta Cepyme patronalekin jarrerak hurbiltzen ahalegintzeko.
2024/07/03 - 14:54
ELAk LAB kritikatu du gutxieneko soldataren proposamena egiteagatik, bi sindikatuak ''lantzen'' ari zirelako
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari orokorra harrituta eta atsekabetuta agertu da LABek 1600 euroko gutxieneko soldata publikoki proposatu ostean, bi sindikatuak elkarrekin kudeatzen ari ziren auzia zelako.
2024/07/03 - 11:48
ELA lehendakariarekin bilduko da, baina uste du Urkulluren politikei "segida" ematera datorrela
ELAko idazkari nagusia haserre mintzatu da 1.600 euroko gutxieneko soldata adosteko LABek egindako proposamenarekin, "azken hilabeteetan" bi sindikatuak gaiari buruzko proposamen bateratu bat negoziatzen ari zirela adierazi baitu.