Sindikatuekin eta patronalarekin pentsioen inguruko akordioa iragarri du Sanchezek
Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek —sindikatuak eta patronala— akordioa lortu dute pentsioen alorrean, Pedro Sanchez gobernuburuak lan-urte politikoaren balantzea egiteko agerraldian aurreratu duenez.
Sanchezen arabera, lorturiko akordioak pertsona bakoitzari egokitutako erretiro "malgu" baterako trantsizioa bermatuko du, pentsioa eta lanaren arteko uztartzea hobetzearekin batera.
Gainera, Sanchezen ustez, mutualitateen baliabideak hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko du, eta lanbide "bereziki gogor eta arriskutsuetan" erretirorako sarbidea arautzearekin batera.
"Oso akordio positiboa" dela dio Sanchezek, pentsioen sistema publikoa "indartzen" duela eta milioika langile eta pentsiodunentzat "bidezkoagoa" izango dela iritzita.
CEOE patronalaren Batzorde Exekutiboak akordioa berretsi du gaur goizean egin duen bileran.
CCOOk nabarmendu duenez, akordioak jasotzen ditu erretiro partzialerako irizpide berriak, lan "neketsuetarako" erretiro aurreratua hartzeko araudi berria, eta lana eta pentsioa bateragarri egiteko "pizgarri berriak".
UGTren arabera, itunak erretiroa atzeratzeko pizgarriak hobetzen ditu, eta, aldi berean, kotizazio osoa izateko baldintza kendu eta lanarekin bateragarriak diren pentsioen ehunekoak hobetzen ditu.
Erretiroa bost urte atzeratzen duten pentsiodunek % 100a kobratuko dute
Erretiro partziala eta erretiro aktiboa (lana eta pentsioa bateragarri egiteko) malgutzeko eta erakargarriagoa egiteko akordioa sinatu dute Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek. Halaber, lanbide "gogor" eta "arriskutsuetan" erretiro adina murrizteko irizpideak ezartzeko adostasuna lortu dute.
Pentsioen erreformarako lorturiko akordioaren arabera, pentsioa eta lana bateratzeko irizpideak aldatu dira, eta esaterako, erretiro adina igaro eta bost urtera lanean jarraitzen duenak pentsioaren % 100 jaso ahal izango du.
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek aurreratutako informazioak dioenez, hauek dira erretiro adina izan arren lanean jarraituko dutenek jasoko duten pentsioaren portzentajea: urtebetera, pentsioaren % 45; bi urtera, % 55; hiru urtera, % 65; lau urtera, % 80, eta bost urtetik aurrera, % 100.
Erretiro partzialaren kasuan aukera hori aurreratzea adostu dute. Baldintza jakin batzuk beteta, ohiko erretiro adina baino hiru urte lehenago izango da horretarako aukera, hortaz, urtebete aurreratuko da.
Itunak erretiroa atzeratzeko pizgarriak hobetzen ditu, eta, kotizazio osoa izateko baldintza desagertuko da. Era berean, erretiro adina atzeratzen den seihileko bakoitzeko, horrela erabakitzen duen langileak % 2ko pentsio igoera izango du.
Bestalde, errelebo kontratua eskatzeko adina urtebete aurreratuko da: 63tik 62ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.