Soldatak
2016/05/01 - 13:42
Gutxieneko soldata % 30 igoko duela iragarri du Madurok
Igoera horrek langile publikoengan, pentsiodunengan eta militarrengan ere izango du eragina.
2016/04/04 - 23:28
EiTBk esan du soldata murrizketaren kontrako epaia bete egingo duela
Eusko Legebiltzarrak 2010ean onartu zuen soldatak %5ean murrizteko legea, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du orain arau hori.
2016/02/22 - 11:34
Emakumeek 88 lan egun gehiago behar dituzte gizonek adina irabazteko
LABentzat “kezkagarria” da emakumeen eta gizonen soldaten arteko aldea krisi ekonomikoa hasi zenetik, % 30 ingurukoa baita Hego Euskal Herrian.
2016/01/22 - 13:40
Villalabeitiak soldataren % 25ari uko egin zion 2015ean
Hala, soldataren zati aldakorreko 200.000 bat euro ez ditu jaso. Iragan otsailean presidente berriaren soldata % 73 igo zuen Kutxabankek.
2016/01/14 - 21:19
Gipuzkoako Aldundiko langileek kobratu zuten soldata igoera itzuli behar dute
Gipuzkoako Diputazioa aztertzen ari da zer nolako formula erabiliko duen foru langileek 2014 eta 2015ean kobratu zuten soldata igoera itzuli dezaten.
2015/12/27 - 14:16
Gutxieneko soldata % 1 igotzea onartu du Espainiako Gobernuak
Hala, lanbide arteko gutxieneko hileko soldata 655,08 euroan kokatuko da. Gainera, 2016an pentsioek % 0,25 gora egiteko dekretua onartu du Exekutiboak.
2015/12/14 - 13:07
Emakumeen soldata gizonezkoena baino % 24 txikiagoa da, batez beste
Nazio Batuen Erakundeak gaur zabaldutako txosten baten arabera, zuzendaritza postuen % 25 dago bakarrik emakumeen esku.
2015/11/11 - 14:53
Merituen araberako soldata zabaldu nahi du Hollanden gobernuak
Paris inguruko udalatxe batean jarri dute martxan oraingoz ekimena eta merituen arabera 250 eurotan aldatu daiteke funtzionarioen soldata.
2015/11/06 - 18:19
EAEko langileen % 43k 2.173,5 euro baino gehiago kobratzen dute
INEren arabera, Euskadi Estatuan soldata altuen pilaketa handiena dagoen erkidegoa da.
2015/10/29 - 13:56
EAEn %20koa da gizon eta emakumeen soldata ezberdintasuna
Arrazoiak askotarikoak dira, baina batez ere, emakumeak okerrago ordaindutako lanetan aritzen direlako da eta zuzendaritza postuetara ez direlako iristen.
2015/10/16 - 17:52
Barkosek 9.000 euro ditu bankuan, eta 2.000 euroko zorra
Nafarroako presidenteak 69.354 euroko soldata du, Fernando Dominguez Osasun sailburuak duena baino txikiagoa (86.000 euro).
2015/10/13 - 23:19
PPk ez du gutxiengo soldataren igoera eskatuko, egoera ekonomikoagatik
Alderdi Popularrak esan du gutxiengo soldata ezin daitekeela igo, ekonomia “fase horretan” ez dagoelako eta igoerak “enpleguari kalte” egingo liokeelako.
2015/07/30 - 21:54
Eusko Jaurlaritzak ere funtzionarioen soldata %1 igoko du
Josu Erkoreka Gasteizko Exekutiboaren bozeramaileak adierazi duenez, Rajoyren Gobernuak funtzionarioen soldatak igotzea erabakitzen badu, Jaurlaritzak gauza bera egingo du Euskadin.
2015/07/19 - 15:04
'Estatuak funtzionarioei soldata igotzen badie isla izango du EAEn'
Josu Erkorekaren esanetan, 'ausartegia' da 2016ko EAEko Aurrekontuetan igoera izango dela aurreratzea.
2015/06/25 - 23:43
Arrigorriagako alkateak % 44 igo du bere soldata, protesta artean
45.000 euroko soldata eduki beharrean, 65.000 irabaziko ditu. Bizilagunak haserre agertu dira plenoan, eta "txorizo", "lapurra" eta "lotsagabea" oihukatu diote.
2015/06/08 - 20:57
Soldaten ituna sinatu dute CEOEk, Cepymek, UGTk eta CCOOk
“Errealitateari itsatsitako” akordioa dela azpimarratu dute sinatzaileek. Gainera, eragile ekonomiko, finantza merkatu eta gizartearentzako konfiantza tresnarik onena dela uste dute.
2015/05/22 - 10:42
Legez kanpoko langileei soldata kendu ahalko diete Erresuma Batuan
Ustez egoera irregularrean dauden pertsonen kontu korronteak miatzeko aukera ere mahai gainean jarri du David Cameronek, immigrazioaren inguruko plan berri batekin.
2015/05/15 - 18:39
Cabiecesek ukatu egin du langabezia eta Kutxabanken soldata jaso izana
Kutxabank auziko herri akusazioak egindako salaketak 'faltsuak' direla adierazi ondoren, azpimarratu du ez duela baztertzen neurri legalak hartzea.
2015/05/12 - 14:03
Soldata igoeren inguruko akodioa 'positiboa' da de Guindosentzat
Ekonomia ministroak adierazi duenez, patronala eta sindikatuen arteko preakordioak, Espainiaren lehiakortasuna bermatuko du.
2015/05/12 - 10:47
2015ean soldatak % 1 igotzea adostu dute patronalak eta sindikatuek
Aldeek beste bilera bat egingo dute gaur, astelehenean adostutako ituna ixteko. 2016an soldatak % 1,5 igotzea aurreikusi dute.