Emakumeen soldata gizonezkoena baino % 24 txikiagoa da, batez beste
Emakumeek, batez beste, gizonezkoek baino % 24 gutxiago irabazten dute lanean munduan, eta zuzendaritza postuen % 25 bakarrik dago emakumeen esku. Hala ere, emakumeek mundu osoko lan-sistemari egiten dioten ekarpena % 52koa. Nazio Batuen Erakundeak gaur emandako datuak dira, mundu mailakoak.
Addis Abeban aurkeztu dute txostena, goizean, eta bertan jasotzen denez, mundu osoko enpresen % 32k ez du emakumerik zuzendaritza karguetan. Politikan, berriz, nazio mailako parlamentuetako eserlekuen % 22 dago emakumeen esku.
Diruz ordaindutako eta ordaindu gabeko lanetan, bietan dituzte emakumeek gizonezkoek baino baldintza okerragoak. Izan ere, ordaindu gabeko lana, batez ere, emakumeek egiten dute, alde handiarekin. Emakume horiek mugak dituzte soldatapeko lan bat lortzeko.
NBEren esanetan, ezberdintasun horiei aurre egiteko, politika berriak jarri behar dira abian.
"Giza Garapenaren Zerbitzurako Lana" izenburupean argitaratutako txostenak jaso duen beste datu bat honakoa da: 830 milioi langilek egunean 2 dolar jasotzen dituzte. Denera 200 milioi pertsona daude langabezian; horietako 74 milioi, gazteak dira. 21 milioi langilek, berriz, behartutako lanen bat egiten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarretako sutea eremu berrietara ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz parke naturaleko sutearen itzaltze-lanetan.
Emakume bat itota hil da Donostiako Ondarreta hondartzan
Bart gauean gertatu da, biktima uretan zegoela, bainulari talde batekin batera, eta egoeraren berri eman dute, baina ezin izan dute heriotza saihestu.
Pertsona bat hil da eta beste bat desagertuta dago Biarritzeko itsasargiaren ondoko itsaslabar bat behera etorri ostean
Asteazken arratsaldean Biarritzeko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan izandako luiziaren ondorioz lurperatuta geratu ziren bi pertsonetako baten gorpua berreskuratu dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.