INE-ren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko langileen % 43k 2.173,5 euro baino gehiago kobratzen dute

INEren arabera, Euskadi Estatuan soldata altuen pilaketa handiena dagoen erkidegoa da.
Langilea lanean
Langilea lanean

EAEko langileen % 43,3k 2.173,5 eurotik gorako soldata dute, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Horrenbestez, Estatuan soldata altuen pilaketa handiena duen erkidegoa da Euskadi.

EAEn, batez besteko soldata 2.147 eurokoa da. Estatuan, Madril da altuagoak dituen bakarra (2.272,7 euro).

INEren ikerketaren arabera, Euskadi 1.221 eurotik beheragoko soldata gutxien dituen bigarren erkidegoa da (% 22,3). Postu horretan lehena Nafarroa da (% 20,3).

Estatuko datuak kontuan hartuta, soldata handienak sektore hauetan ematen dira: finantzak, aseguru-etxeak, hezkuntza, energia eta aire girotua.

Aitzitik, soldata txikienak lanpostu hauetan daude: etxeko langileak, nekazariak, abeltzainak, basozainak eta arrantzaleak.

Sexuei dagokienez, gizonen artean ematen da soldata altuen pilaketa handiena (% 35,7). Emakumeen artean % 24k baino ez dute kobratzen 2.173,5 euro baino gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X