EiTBk esan du soldata murrizketaren kontrako epaia bete egingo duela
EiTBren zuzendaritzak jakinarazi du laster beteko duela %5eko soldata murrizketaren kontra Auzitegi Gorenak emandako epaia. Eusko Legebiltzarrak 2010ean onartu zuen soldatak %5ean murrizteko legea, baina Gorenak ebatzi du arau horrek Konstituzioa urratzen duela, eta, beraz, urte hartara arte indarrean zeuden soldatak ezartzeko agindua eman du, aipatu murrizketa baliorik gabe utzita.
Auzitegi Gorenak Euskal Telebistari buruz duela gutxi emandako epaiaren eta % 5eko soldata-jaitsierari buruz, EiTBko Zuzendaritzaren oharra oso-osorik:
EiTBn eta haren sozietateetan 2010. urtetik aurrera aplikatu den % 5eko soldata-jaitsierari buruz Auzitegi Gorenak eman duen epaia ikusita, Zuzendaritzak hauxe jakinarazi nahi du:
1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hiru epai eman zituen EiTB, Euskal Telebista eta Eusko Irratiari zegozkienak, hurrenez hurren. Bertan adierazi zuen EiTBko Zuzendaritzak 2010. urtean modu egokian aplikatu zuela Eusko Legebiltzarraren ekainaren 24ko 3/2010 Legea, zeinaren bidez soldata-jaitsiera horiek egitea derrigortu zen, bai funtzionarioei, bai Eusko Jaurlaritzaren mende dauden erakunde zein sozietate publikoetako langileei.
2.- Ondoren, Auzitegi Gorenak bi epai irmoren bidez, soldata-jaitsiera horiek berretsi zituen EiTB eta EUSKO IRRATIArentzat, hurrenez hurren, eta onetsi zuen EiTBko Zuzendaritzak modu egokian aplikatu zuela aipatutako legea; izan ere, ulertzen da lege hori betetzea hitzarmen kolektiboa aplikatzearen gainetik dagoela. Gainera, Fiskaltza, beren-beregi, enpresak hartutako erabakiaren legezkotasunaren alde agertu zen.
3.- Auzitegi Gorenak, Euskal Telebistaren inguruko epaia eman aurretik, konstituzio-kontrakotasun gaia Konstituzio Auzitegian aurkeztu zuen, aipatutako euskal legea Espainiako Konstituzioaren aurkakoa izateko aukera bazegoen ikusteko. Auzitegi Gorenak une horretan bertan antzeko konstituzio-kontrakotasun erabaki bat hartu zela jakin zuen, Kantabriako sozietate publiko batean egindako soldata-jaitsierei zegokiena, hain zuzen ere.
4.- Konstituzio Tribunalak epaia eman zuen iaz, eta, hain zuzen ere, sindikatu errekurtsogileek eskatuta, adierazi zuen euskal legea Espainiako Konstituzioaren mende dagoela; izan ere, zehaztu zuen Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak ez zutela eskumenik Espainiako Gobernuak 2010. urtean emandako soldata-jaitsieraren inguruko legearekiko ezberdina zen beste lege bat emateko eta ateratzeko, Espainiako legeak oinarrizko arautegiaren izaera baitzuen, eta, beraz, Espainiako Estatua da horren gainean eskumena duen bakarra. Horrenbestez, izaera konstituzionaleko eztabaida da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei buruzkoa baina estatuko eskumenei dagokienez, sindikatuek alegatu zuten bezala. Eztabaida hori ez dago EiTBren Zuzendaritzaren esku. Zuzendaritzak, orain arte, Eusko Legebiltzarrak 2010. urtean onetsitako legea aplikatzeko betebeharra baino ez du bete, baita Justizia Auzitegi Nagusiak eta Auzitegi Gorenak gai horren inguruan bere garaian emandako epaiak ere.
5.- Euskal legea Konstituzioaren aurkakoa zela esaten duen Konstituzio Auzitegiaren epaia ikusita, Auzitegi Gorenak epai bat eman zuen 2016ko martxoaren 3an, EiTBri apirilaren 4an, astelehena, jakinarazi zitzaiona. Epaia EUSKAL TELEBISTAri zegokion, eta haren bidez, sindikatuek errekurtsoa jartzeko planteatutako arrazoi guztiak ezetsi ziren bat izan ezik: euskal legeak Espainiako legea urratzen du. Konstituzio Auzitegiak arrazoi hori aintzat hartu zuen. Hori horrela, Auzitegi Gorenak adierazi du enpresa horrek egindako soldata-jaitsiera ez dela egokia, eta derrigortu du jaitsiera hori egin aurretik zeuden soldatak berriz jartzera, Eusko Legebiltzarrak 2010. urtean Euskadin aplikatzeko onetsitako legea Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela baitio.
6.- Beste alde batetik, Auzitegi Gorenak orain eman duen epaiak ezetsi ditu Itzarri BGAEri emandako enpresa-ekarpenak deuseztatzearen inguruan sindikatuek zituzten pretentsioak , eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako aurreko epaia berretsi du, baita Auzitegi Gorenak EiTB eta EUSKO IRRATIAri buruz emandakoak ere; izan ere, ulertzen da kasu horretan Eusko Legebiltzarrak eskumena zuela neurri hori hartzeko.
Eztabaida horrek, izaera politiko eta konstituzionala duenak, ez du inolako zerikusirik EiTBko Zuzendaritzarekin, gaur egungo zein aurreko zuzendaritzak legea betetzera mugatu baitziren, besterik ez. Hala ere, duela gutxiko erabaki judiziala ikusita, EiTBko Zuzendaritzak jakinarazi nahi du laster Auzitegi Gorenak emandako epaia onartu eta beteko duela, bere terminoetan.
2016ko apirilaren 4a
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.