Sopela
2019/02/05 - 15:12
Sopelako balearen begia ikertzen ari dira EHUn
Aparteko aukera dela diote ikerlariek, ez baita ohikoa balea espezie horren begi bat laborategian izatea. Gizakiontzat ere oso baliogarria izan daitekeela uste dute.
2019/02/04 - 21:48
Garabi eta traktoreen laguntzarekin, Sopelako hondartzatik atera dute balea
Garabi eta traktoreen laguntzarekin azkenean, iritsi da Artigako zabortegira. Aukera guztiak aztertu ondoren, bertara eraman dute erabat usteldu aurretik lurperatzeko.
2019/02/04 - 18:02
Sopelan hildako balea Artigako erraustegian erreko dute
17 metroko luzera eta 20 tonako pisua dauka baleak, eta hondartuta egonda, ez da erraza hortik ateratzea. Hondartzatik ateratakoan, Artigako zabortegira eramango dute errausteko.
2019/02/04 - 15:25
Elikadura osasungarria eskoletan sustatzeko programa martxan da bi ikastetxetan
Gaurtik aurrera, Gasteizko eta Sopelako eskola bitan programa berezia jarriko dute martxan elikadura osasungarria sutatzeko: etxean eta jangela dieta egokia duten ikasleek 'saria' jasoko dute.
2019/02/04 - 09:55
Sopelan hildako balea hondartzatik ateratzeko lanak hasi dituzte
Goizean goiz hasi dira hondeamakinak lanean Sopelako hondartzan, atzo hondoa jota geratu zen balea ateratzeko.
2019/02/03 - 14:18
Hil egin da Sopelako hondartza batean agertutako balea
Atxabiribil hondartzako zati harritsu batean agertu da zetazeoa, Sopelan, igande goizean. Balea erreskatatzen saiatu da Ambar elkartea, baina animalia larriki zaurituta zegoen.
2018/09/12 - 00:20
Topatu egin dute Sopelan desagertu zen 60 urteko gizonezkoa
Hain zuzen ere, Sopelako Metro geltokiaren inguruetan aurkitu dute, noraezean zebilela.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.
2018/08/08 - 23:22
Hiru lagun larri zauritu dira autoarekin ermita baten aurka jota, Sopelan
Ibilgailuan zihoazen hiru lagunetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bi emakume Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtura.
2018/08/08 - 22:48
Auto batek San Andres ermitaren kontra jo du Sopelan
Ibilgailuan zihoazen hiru lagunetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bi emakume Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtura.
2018/08/04 - 16:08
Ereaga hondartza da orain arte Bizkaian bisitari gehien jaso dituena
Arrietara-Atxabiribil Sopelan, Arena Zierbenan, Laga Ibarrangelun, Arrigorri Ondarroan eta Bakiokoan ere 100.000 lagunetik gora ibili dira.
2018/07/11 - 22:54
Sopelan marihuana plantazio erraldoi bat desegin du Poliziak
5 lagun atxilotu dituzte: osasun publikoaren kontrako delitua leporatzen diete. Epailearen aurretik pasatu ondoren atxilotuetako lau kartzelara eraman dituzte.
2018/06/14 - 16:19
Kutsadura fekala, Uribe Kostan
Euri jasen eraginez, ura mugitu egin da eta bainatzea debekatu du Osasun sailak. Inguruko surf eskola eta uretako jarduerak antolatzen dituzten enpresak kexu dira.
2018/03/12 - 19:53
Gas-ihes handia izan da Sopelan, makina hondeatzaile batek hodi bat apurtu ostean
Ezbeharra txalet batzuk eraikitzeko lanetan gertatu da. Ez da zauriturik izan.
2018/03/12 - 14:08
Itsaso zakarra, Sopelan
Azken orduetako itsaso zakarrak ez ditu beldurtu kitesurf zaleak eta Sopelako ur zakarrean ikusi ditugu batzuk.
2018/01/29 - 13:55
50.000 eurorainoko isuna, babes ofizialeko etxe bat turismorako alokatzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere jarduera eteteko agindua eman eta espedientea ireki dio jabeari.
2018/01/27 - 21:42
40.000 euroko isuna babes ofizialeko etxebizitza bat alokatzeagatik
Sopelan, babes ofizialeko etxebizitza bat alokairu turistikora bideratzen duen gizon bat ikertzen ari Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila. Isun handia jaso dezake gizon horrek.
2018/01/17 - 11:36
Euskal film laburren lagin bat erakutsiko dute ostiralean, Sopelan
Urtarrilaren 19an, ostiralarekin, lau euskal film labur eskainiko dituzte Sopelan. Emanaldiaren ostean, mahai ingurua egongo da filmotako lantaldearekin.
2018/01/12 - 18:59
Sopelako lapurretagatik atxilotutako hiru gizonak, espetxera
32, 33 eta 36 urteko atxilotuei lapurreta egotzi diete. Dirua eta bitxiak eraman zituzten, etxebizitzako bizilagunen eskuak eta ahoa zapiz lotu ondoren.
2018/01/12 - 12:09
Hiru pertsona atxilotu dituzte Sopelako etxe batean izandako lapurretagatik
Bilbon eta Barakaldon egin dituzte atxiloketak. Lapurrak banatzaileak zirela esanda, etxera sartu ziren, eta, bizilagunak lotu ondoren, bitxiak eta dirua ostu zituzten.