Sortu
2025/02/05 - 12:11
EH Bilduk Otegiren lidergoa berrituko du asteburuan Iruñean egingo duen III. Kongresuan
Bilkideek otsailaren 6tik aurrera telematikoki bozkatu ahal izango dute zuzendaritza berria eta ponentzia politikoa, eta emaitza otsailaren 8an emango dute, Iruñeko Baluarten egingo duten III. Kongresuaren amaiera ekitaldian.
2025/02/05 - 08:51
Albiste izango dira: Trumpen Gazarako plana, EH Bilduren zuzendaritza aukeratzeko bozketa eta Euskaraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/14 - 17:32
Sortuk nazio eraikuntza aztertuko du otsailaren 22an Andoainen, aniztasunaren ikuspegitik abiatuta
"Hurrengo urteetan immigrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa", ohartarazi du Xabi Iraolak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako aurkezpenean.
2024/10/11 - 11:45
Ernaik Tuterako Osborneko zezena bota du
Nafarroan geratzen zen Osborneko zezen bakarra zen. Eta Ernaik gaur goizaldean egituraren euskarriak zerratu ditu zezena eraisteko.
2024/09/29 - 19:44
Sortuk indarrak norabide berean batzeko deia egin du, "independentziara jauzi egiteko"
Alderdi subiranistak ekitaldia egin du igande honetan Azpeitian, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean. Oihana San Vicente Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak gogoan izan ditu bere hitzartzean.
2024/09/29 - 16:46
Sortuk bere egitasmo politikoa berretsi du, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean
Sortuk ekitaldi nazionala egin du igande honetan Azpeitian. Oihana San Vicente Sortuko bozeramaileak adierazi duenez, frankismoa suntsitzen saiatu zen proiektua inoiz baino biziago dago.
2024/08/20 - 20:24
Ernaik irailaren 8an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, 133 gazteri jarritako isunengatik
Joan den irailean 133 gazte identifikatu zituzten Bilbon eta Gasteizen egindako protestetan parte hartzeagatik, eta 290.000 euroko isuna jarri zieten Mozal Legea aplikatzeagatik. Ernaik Bilbon salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere jarduera politikoa ito nahi du.
2024/06/22 - 18:56
Arkaitz Rodriguezek Euskadi, Nafarroa eta Iparralderako estatus politiko berria aldarrikatu du
Arkaitz Rodriguez, Sortuko idazkari nagusiak estatus politiko berri baten beharra azpimarratu du, Nafarroan eta Iparraldean ere garatu behar litzatekeela. Hitz horiek Sortuko zazpigarren konferentzia nazionalean egin ditu Rodriguezek, egungo egoera politikoaren analisia egin eta gero.
2024/06/04 - 18:09
Sorturen arabera ez dago deliturik ongi etorrien auzian, eta beste "lawfare" kasu bat da
Aiert Larrarte abokatuak nabarmendu duenez, "urteak dira presoei harrera ekitaldi publikorik ez zaiela egiten", eta "zentzugabea" iruditzen zaio gaur egun auzi hori irekita mantentzea.
2024/05/23 - 20:26
Fiskaltzak bost urte eta zazpi hilabeteko zigorrak eskatu ditu sei lagunentzat, ongietorriak antolatzeagatik
Sortuko Oihana Garmendia, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente, eta ETAko kide izandako Kai Saez de Egilaz, Antton Lopez Ruiz eta Felipe San Epifanioren kontrako ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu du ETAkoak izandako presoei harrera ekitaldiak antolatzeagatik, 2016 eta 2020 bitartean.
2024/02/06 - 23:34
Etxebizitzaren sektorean jabe handien espekulazioa salatzeko manifestazioa egin dute Donostian, Sortuk deituta
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman behar zaiola aldarrikatzeko, Gros auzoko bi eraikin okupatu zituzten asteburuan Sortuko kideek. Okupazio hori kritikatu egin du Eneko Goia alkateak: "Ez dut ulertzen erakundeetan ardurak izan nahi dituen alderdi batek halako ekintzak egitea".
2024/01/31 - 18:43
ETAko presoei buruzko "jarraibideak" lituzketen Sorturen txatak ikertzen ari da Garcia Castellon epailea
2016 eta 2019 artean erakunde armatuaren 95 presori egindako omenaldiengatik biktimak umiliatzea egotzita ETAko presoei eta Sortuko kideei irekitako auzia berriro ireki du Auzitegi Nazionaleko epaileak. Telegram-i Sorturen bi txaten eta Sareren baten titulartasunari buruzko informazioa eskatu dio.
2024/01/09 - 18:04
Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea baztertu du Auzitegi Konstituzionalak epaiaren zirriborroan
Aurreikuspenen arabera, datorren asteko osoko bilkuran aztertuko dute zirriborroa Konstituzionaleko magistratuek. Gehiengo aurrerakoiaren aldeko botoekin aurrera egingo duela uste da.
2023/09/23 - 16:50
Arkaitz Rodriguez: ''Ezin da izan aurrerakoia eta ezkertiarra erabakitzeko eskubidea errespetatu gabe''
Sorturen idazkari nagusiak balizko "gobernu aurrerakoia"ri eskatu dio aitor dezala "Estatuaren nazio aniztasuna".
2023/09/20 - 11:47
"No me llame Ternera" dokumentalak "gatazkaren begirada oso partziala" egiten du, Rodriguezen arabera
Sortuko idazkari nagusiaren ustez, Jordi Evolek zerbait "anitzagoa eta objektiboagoa" egiteko aukera galdu du.
2023/09/10 - 16:51
Sortu: ''Aldaketaren olatua martxan da Euskal Herrian''
Sortuk manifestazioa egin du igande honetan Donostian, 'Independentziarako indarra' lelopean. "Errotikako eraldaketaren marea" bultzatuko duela esan du taldeak, "ziklo politiko berri bat" zabaldu den honetan.
2023/08/08 - 23:18
Polemika piztu du Hernaniko Sortuk ETAko lau kideri egindako omenaldiak
Lehendakariak gogor gaitzetsi du omenaldia. Sare sozialen bitartez zabaldutako mezu batean Iñigo Urkulluk dio bizikidetzaren aurkakoa dela kotxean bonba zeramaten pertsona batzuk omentzea…eta azpimarratzen du zenbaitzuk oraindik ibilbide etiko luzea dutela egiteko.
2023/08/08 - 22:55
Urkulluk gaitzesgarritzat jo du Sortuk ETAko kide bati omenaldia egin izana
Ekain Ruiz ETAko kidea garraiatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil zen duela 23 urte, eta haren aldeko mezua txiokatu du Sortuk.
2023/02/04 - 15:51
Zerga erreforma hizpide aurrekanpainako ekitaldietan
Elkarrekin Podemosek ez du konfiantzarik Jaurlaritzako alderdiek, EAJK eta PSE-EEk, adostutakoarekin. Sortuk herrigintzari eskaini dio gaurko ekitaldia, Nafarroan.
2022/11/05 - 18:30
Ordoñezek salatu du "lotsagarria" dela ezker abertzaleak bake lezioak ematea
Coviteren presidenteak uste du haiek izan zirela "ETAri nor hil behar zuen esaten ziotenak".