Manifestazioa Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernaik irailaren 8an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, 133 gazteri jarritako isunengatik

20240820201826_ernai_
18:00 - 20:00
Ernaik irailaren 8an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, 133 gazteri jarritako isunengatik
Joan den irailean 133 gazte identifikatu zituzten Bilbon eta Gasteizen egindako protestetan parte hartzeagatik, eta 290.000 euroko isuna jarri zieten Mozal Legea aplikatzeagatik. Ernaik Bilbon salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere jarduera politikoa ito nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X