Sortu
2021/11/04 - 18:41
Bateragune auziko epaiketa errepikatzeko agindua behin-behinean eteteko arrazoiak azaldu ditu Konstituzionalak
Epaiketa errepikatzeko agindua Auzitegi Gorenak eman zuen, baina auzipetuek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenenean eta honek agindu hori behin-behinean baliorik gabe utzi du.
2021/10/28 - 20:13
Bateragune auziko epaiketa errepikatzeko agindua bertan behera utzi dute, auzipetuen helegitea aztertu arte
Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindua eman zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak onartu egin Arnaldo Otegik, Arkaitz Rodriguezek, Rafa Diez Usabiagak, Miren Zabaletak eta Sonia Jacintok aurkeztutako helegitea.
2021/10/22 - 13:32
Arkaitz Rodriguez: "Sortu hausnarketa egiten ari da ongietorrien inguruan"
Sorturen idazkari nagusiak esan du "hausnarketa" egiten ari direla ETAko presoak espetxetik ateratzen direnean egiten zaizkien ongietorrien inguruan, badaudelako biktimak "modu eraikitzailean eta pribatuan" hori eskatu diotenak.
2021/10/22 - 13:00
Presoen ongietorrien inguruan gogoeta egiten ari direla adierazi du Arkaitz Rodriguezek
Bere hitzetan, urte hauetan argi geratu da "ezkerreko independentismoari modu zintzoan, eraikitzailean eta pribatuan eskaerak egiten zaizkionean, aintzat hartzen dituela".
2021/10/20 - 22:31
Presoen auzia konpontzeko eta gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko eskatu du Sortuk
Ezker abertzaleko ehun bat militantek agerraldia egin dute Donostian, ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenetik 10 urte bete direnean.
2021/10/20 - 15:25
Chivitek "ezker abertzaleak emandako pausoa" aintzat hartu du, ETAren amaieraren hamargarren urteurrenean
Nafarroako agintariek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute asteazken honetan, Iruñean, Foru Gobernuak ETAren indarkeriaren aurka egin duen ekitaldian.
2021/10/20 - 14:14
Grande-Marlaska: "Ezker abertzaleak eginahalak egin behar ditu ongietorririk ez egoteko"
Barne ministroaren esanetan, EH Bilduren eta Sorturen adierazpena "aurrerapauso ezberdin eta berri bat" izan da, baina ohartarazi du "gehiago" eman behar dituztela.
2021/10/20 - 00:46
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak ezker abertzaleari
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez, ezker abertzaleak emandako "pausoa" "ondo" dago, baina "askoz haratago" joatea eskatu dio.
2021/10/19 - 18:48
Espainiako Gobernuak uste du EH Bilduren keinua ez dela "nahikoa", eta "barkamena" eskatzeko deia egin dio
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez, ezker abertzaleak emandako "pausoa" "ondo" dago, baina "askoz haratago" joatea eskatu dio.
2021/10/19 - 15:21
Eusko Jaurlaritzak esan du Euskadi norabide onean doala, ETAren indarkeriaren trabak gainetik kendu ondoren
"Bizikidetza gehiago eta hobea. Hori da bidea ", ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak prentsaurrekoan irakurritako adierazpen instituzionalean.
2021/10/19 - 12:55
Otegi: "Lehendakaria suminduen klubean sartu da PPrekin eta Voxekin batera"
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ustez, atzoko adierazpena "jauzi kualitatiboa" izan zen orain arte erabili gabeko "hitzak eta kontzeptuak" izan zituelako. "Horrek jende asko poztu du", nabarmendu du.
2021/10/18 - 22:30
ETAren biktimen ahotsa
Onerako harrituta batzuk, eta beste batzuek, aldiz, mezua motz gelditzen den ustetan ezker abertzaleari gehiago eskatzen diote. Hauek dira euren iritziak
2021/10/18 - 20:06
Urkullu: 'Sortuk ez du baloraziorik egin biktimen mina eragin zuen indarkeriaren inguruan'
Lehendakariaren iritzian, ezker independentistak ETAren biktimen sufrimenduari buruz egindako aitortza "positiboa" eta "beharrezkoa" da. Alabaina, "indarkeriaren erabilerari eta justifikazioari buruz" ezer esan ez dutela kritikatu du.
2021/10/18 - 19:26
Urkulluk uste du EH Bilduren eta Sorturen adierazpena "aurrerapauso bat" dela, baina ez dela nahikoa
Lehendakariaren iritzian, ezker independentistak ETAren biktimen sufrimenduari buruz egindako aitortza "positiboa" eta "beharrezkoa" da. Alabaina, "indarkeriaren erabilerari eta justifikazioari buruz" ezer esan ez dutela kritikatu du.
2021/10/18 - 17:37
Foro Soziala: "Konpromiso multilateralak lor daitezen, ekosistema egokia sortzeko unea da"
Foro Sozial Iraunkorrak "urrats garrantzitsu eta beharrezko" gisa baloratu du ezker independentistak egin duen adierazpena. Brian Currinen hitzetan, "ezinbesteko" adierazpen "iraultzailea" da. Berghof Fundazioak adierazpen "ausarta" txalotu du.
2021/10/18 - 17:31
Biktimen elkarteek lehen balorazio positibo bat egin dute adierazpenaz, ñabardurekin bada ere
Covitek esan du ezker abertzaleak ez dituela "krimen politikoak gaitzetsi", eta hori "gabezi potoloa" da euren ustez. Maixabel Lasarentzat, ordea, "aspaldian espero genuen mezua da, ongietorria".
2021/10/18 - 16:20
Berehalako erreakzioak eragin ditu ezker abertzalearen adierazpenak
Alderdi sozialistak urrats garrantzitsutzat jo du adierazpena. Jone Belarra ministroak esan du demokrazia guztiek aitortu beharko luketela EH Bilduk egin duen keinua. Terrorismoaren gaitzespena da Carlos Iturgaizen ustez, EH Bilduk eman beharko lukeen ezinbesteko urratsa.
2021/10/18 - 14:00
EH Bilduk eta Sortuk "bere" egin dute ETAren biktimen mina: "Ez zen inoiz gertatu behar"
Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez elkarrekin agertu dira adierazpen "solemne" bat irakurtzeko Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrena eta ETAren indarkeriaren amaiera dela eta.
2021/10/18 - 13:22
EH Bilduren eta Sorturen adierazpena: ''Hura ez zen inoiz gertatu behar''
EH Bilduk eta Sortuk ETAren indarkeriaren biktima izan zirenei euren "atsekabea eta mina" adierazi diete eta eurena egiten dute biktimen mina.
2021/10/15 - 17:21
Konstituzionalak onartu egin du Bateraguneren epaiketa errepikatzearen aurkako helegitea
Otegik adierazi du erabakiak agerian uzten duela epaiketa errepikatzeko eskaerak "helburu politikoak" dituela, "ez juridikoak".