STEILAS
2020/06/05 - 11:44
Gizarte ekimeneko zentroek ez dutela itundutako birkokapena betetzen salatu du LABek
Azaroan, gizarte ekimeneko patronalak eta ELA, Steilas eta CC.OO.sindikatuek mobilizazioekin amaitzeko akordioa sinatu zuten. LAB sindikatuak ez zuen sinatu.
2020/05/29 - 19:58
Ikastetxeetako langileek telelanarekin jarraitzea eskatu dute sindikatuek
Gainera, datorren ikasturteko plangintza negoziatzea berriro eskatu diote ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
2020/05/25 - 16:39
ELA, CCOO, LAB, Steilas eta UGTk ikasturte hasiera adostea eskatu diote Jaurlaritzari
Bestela, "mobilizazioak martxan" jarriko dituztela iragarri dute, "langileentzat eta ikasleentzat osasun bermeak dauden arte".
2020/05/25 - 15:44
Oso ikastetxe gutxik zabaldu dute gaur, sindikatuek dituzten datuen arabera
Sindikatu guztiek itzulerako protokoloa adostea eskatu diote Hezkuntza Sailari eta hurrengo ikasturteari begira eurak aintzat hartzea exijitu dute.
2020/05/25 - 14:28
Sindikatuen elkarretaratzea, ikasgelak irekitzearen aurka
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGTk Hezkuntza Sailak gelak irekitzeko orduan izandako inprobisazioa eta elkarrizketa eza salatu dute.
2020/05/23 - 15:09
172 eragilek bat egin dute ekonomia ekologikoaren aldeko manifestuarekin
ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuek eta EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, EQUO, Sortu, EA eta Alternatiba alderdiak sinatzaileen artean daude. Dagoeneko, 2.598 norbanakok eta 721 akademikoek egin dute.
2020/05/22 - 13:31
PPren Gobernuak 2012an onartutako lan-erreformak ekarri zituen aldaketak
Rajoyren Exekutiboak aldebakarreko erreforma aurkeztu zuen, besteak beste, kaleratze merkeenak erraztu eta langileak bidegabe kaleratzea merkatzeko.
2020/05/15 - 02:04
Sindikatuak: "Ikastetxeetara itzuli aurretik segurtasun neurriak adostu behar dira"
Itzulerarako data aldatu izanak Hezkuntza Saila "inprobisatzen" ari dela erakusten duela azpimarratu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek.
2020/05/13 - 14:11
Sindikatuen protesta, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren atarian
ELA, LAB, STEILAS, CC.OO. eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon, "Hezkuntza komunitatearen osasuna bermatu, neurriak negoziatu" lelopean.
2020/05/13 - 13:29
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten 2 fasera arte ikastetxeak irekitzea
Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, adierazi du Espainiako Gobernuarekin adostu ez duen neurri bat proposatzen ari dela Eusko Jaurlaritza.
2020/05/12 - 20:55
Eskolara bueltatzeko erabakia zentroen esku utzi izana salatu dute sindikatuek
Sindikatuek berretsi dute ez dagoela baldintzarik maiatzaren 18an ikastetxeak segurtasunez irekitzeko, eta erabakia zentro bakoitzaren esku utzita Jaurlaritzak arduragabe jokatu dutela salatu dute.
2020/05/11 - 13:00
Nafarroako sindikatuek hezkuntza ituna bete dadila eskatu dute
LABk, Steilasek, AFAPNAk, ANPEk, CCOOk eta UGTk uste dute itunak "COVID-19aren aurrean ere babesten" duela, eta eskoletako klaustroei ituna aldarrikatzeko deia egin diete.
2020/05/08 - 21:21
Sindikatuek esan dute ez direla ikastetxeetara itzuliko osasun bermerik gabe
ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS sindikatuek ohartarazi dute egun ez dagoela baldintzarik langileak eta ikasleak maiatzaren 18an klasera segurtasunez bueltatzeko.
2020/05/02 - 00:08
Hainbat sindikatu kalera irten dira Nafarroan
ESK, CGT, Solidari eta Steilaseko ordezkariek, euren arteko tartea zainduta, bide publikoan erakutsi ditute aldarrikapenak.
2020/05/01 - 14:25
Zerbitzu publikoen eta langileen balioa nabarmendu dute sindikatuek
Koronabirusa dela eta, kaleetatik etxeko balkoietara eta leihoetara eraman dituzte protestak sindikatuek. Sare-sozialen bidez zabaldutako mezuetan, egungo sistema kapitalista salatu dute.
2020/04/30 - 22:35
Euskal sindikatuek balkoiak eta sare sozialak erabiliko dituzte maiatzaren 1a ospatzeko
Zatituta bada ere, sindikatuek balkoiak eta sare sozialak erabiliko dituzte euren aldarrikapenak agerian uzteko.
2020/04/29 - 18:37
Sindikatuek aurtengo LEPa 2021eko ekainera atzeratzeko eskatu diote Hezkuntzari
Haien ezinegona adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren ikasgeletara itzultzeko planaren iragarpenagatik, sindikatuekin aldez aurretik negoziatu gabe.
2020/04/28 - 19:48
Langileen bizitza ezin dela "arriskuan" jarri ohartarazi dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute Zaldibarko zabortegiaren aurrean, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean.
2020/04/28 - 14:54
ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuen bilkura, Zaldibarren
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuetako kideek elkarretaratzea egin dute Zalbidarko zabortegiaren ondoan, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratzeko.
2020/03/25 - 00:01
Asfaltatze-lanetan zebilen garraiolari bat hil da AP-8an
Astelehen honetan gertatu da; garraiolariak, 54 urtekoa eta Irungo bizilaguna bera, bihotzekoa pairatu zuen.