STEILAS
2022/01/28 - 22:14
"Testu itxia" mantentzen baldin bada lan-erreforma arbuiatuko dutela esan die EH Bilduk ELAri eta LABi
Euskal gehiengo sindikalak orain arte izandako jarrera "eskertu" dio EH Bilduri. Oskar Matutek kritikatu duenez, Diputatuen Kongresura "menu itxi eta blokeatua" eramatea Ganberari eztabaida "lapurtzea" litzateke.
2022/01/28 - 11:09
Mitxel Lakuntza: "Patronalak erabaki du lan erreforma ez indargabetzea"
ELAko idazkari nagusiaren esanetan, lan erreformaren balioa eskasa da oso, eta Espainiako Gobernua gezurretan ibili da, ez baitu bere hitza bete.
2022/01/27 - 18:54
Euskal gehiengo sindikalak indar politikoei lan-erreformak "osorik" indargabetzeko eskatuko die
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek "gogor" kritikatu dute "Madrilen adostutako akordioa, aurreko lan-erreformekin beharginei inposatutako neurri kaltegarrienak baliogabetzen ez dituelako".
2022/01/20 - 17:57
Basozaintzan dagoen ezbehar kopuru handia eta prekarietatea salatu dituzte ELA, LAB eta CCOO sindikatuek
Pipaonen (Araba) atzo izandako lan istripu larria gaitzesteko, ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta EHNE sindikatuek protesta egingo dute bihar eguerdian, patronalaren egoitza parean, Gasteizen. CCOOk, berriz, Andre Maria Zuriaren plazan egingo du elkarretaratzea ordubete beranduago.
2022/01/18 - 15:26
Jaurlaritzak ez duela eskola publikoa zaintzen salatu du Steilasek
Eusko Jaurlaritzak eskola publikoarekiko duen utzikeria salatu du Steilas sindikatuak. Ez duela behar bezala zaintzen, adierazi dute. Steilas-ek berak egin duen ikerketaren arabera, ikastetxe pribatuek aldeko tratua jasotzen dute, eskola publikoa ikastetxe horien subsidiario bihurtzeraino.
2022/01/15 - 08:59
Pentsio publiko "duinak eta bidezkoak" eskatzeko manifestazio olatu berria, Hego Euskal Herrian
Protestak 12:00etan abiatuko dira Gasteiz (Correos plaza), Donostia (Alderdi Eder), Bilbo (Kale Nagusia) eta Iruñean (Baluarte plaza), baita Eibar, Ondarroa, Tafalla, Altsasu eta Lizarran ere.
2022/01/14 - 20:58
Sindikatuek lan-istripuen aurkako neurriak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta patronalari
Elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Ikaztegietan gazte bat lan-istripuan hil ondoren. Sindikatuek "langileen osasuna erdigunean ipintzeko" eskatu dute.
2022/01/07 - 19:57
Sarek ETAko preso guztiak hurbiltzea eskatuko du larunbat honetan, hainbat mobilizaziotan
Plataformak mobilizazioak deitu ditu arratsalderako hiriburuetan eta hainbat herritan.
2021/12/17 - 16:23
Gehiengo sindikalak bat egin du "salbuespenezko" espetxe politikaren kontrako manifestazioarekin
Ia sindikatu guztien babesa jaso du urtero Bilbon egiten duten martxak. Presoak hurbiltzearen eta gradu progresioaren alde egingo dute.
2021/12/01 - 13:27
Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde kalera irten dira sindikatuak
Sindikatuak eta hainbat eragilek mobilizazioak egin dituzte goizean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, "Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Bizi duin baterako burujabetza" lelopean.
2021/11/23 - 11:29
Steilasek ez du ikusten Jaurlaritzaren partetik irakasleen lan baldintzak hobetzeko "inongo asmorik"
Esker oneko hitzez haratago, "langileen lan eta bizi kalitatean eta hezkuntza publikoa indartzeko aurrerapausoak ematea" beharrezko jotzen dute, eskutik doazen ikasleen ongizatea eta irakasleen lan baldintzak hobetuz.
2021/11/18 - 20:43
40 bat elkartek egin dute bat lan-erreforma salatzeko eta pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioekin
Gehiengo sindikalak deituta, abenduaren 1ean manifestazioak izango dira Euskal Herriko hiri eta herrietan lan eta pentsio erreformak salatzeko eta biz baldintza duinak aldarrikatzeko.
2021/10/23 - 22:58
Sarek dio bide "luzea" geratzen dela oraindik, eta urtarrilaren 8an kalera ateratzeko deia egin du
EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, ELAk, LABek, UGTk, STEILASek eta politikari independentisten ordezkaritza zabal batek eman diote babesa Sarek deitutako martxari.
2021/10/21 - 14:41
Donostiako jatetxe batean sukaldari bat hil zen lan-istripua salatu dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Kursaalen, sukaldari bat hil lan-istripua salatzeko.
2021/10/20 - 18:13
Steilas: "Sistema publiko-pribatu duala gure gizartearen estratifikaziorako eta segregaziorako tresna da"
"Bitxia bada ere, lehendakariaren hitzetan 2022an iritsiko dira akordiora, nahiz eta printzipioz gogoeta prozesua oraindik ez den abiarazi", ohartarazi du sindikatuak.
2021/09/08 - 15:02
Elkarretaratzea Gasteizen, azken lan-istripu hilgarria salatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren atarian, Zanbranan 38 urteko langile baten heriotza salatzeko.
2021/08/24 - 14:59
Lan heriotzak salatzeko kontzentrazioa egin dute sindikatuek Bilbon
Lan heriotzak salatzeko elkarreratzea egin dute gaur ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Aurten 42 langile hil direla salatu dute.
2021/08/20 - 16:15
Lan-istripuak euren agenden erdigunean jar ditzatela exijitu diete sindikatuek administrazioei
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostiral eguerdian Donostian, lan-istripuen aurka. Era berean, azken sei egunetan lanean hiru pertsona hil direla salatu dute.
2021/08/19 - 00:47
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute ostiralean, lan-istripuen aurka
Donostian egingo dute, eguerdian, "azken sei egunetan lanean hiru pertsona hil direla" salatzeko.
2021/07/30 - 14:47
Nafarroako Hezkuntza sindikatuak ''ERE masibo'' baten beldur dira
Nafarroako Hezkuntza sindikatuak ERE masibo baten beldur dira; oposaketen moldaketa berrian, atzerriko hizkuntzan C1 ziurtagiria behar izatearen aukeragatik.