Basozaintzan dagoen ezbehar kopuru handia eta prekarietatea salatu dituzte ELA, LAB eta CCOO sindikatuek
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Pipaonen (Araba) atzo izandako lan istripua salatu eta basozaintza sektorean dagoen "ezbehar kopuru handia" eta "prekarietatea" gaitzetsi dute.
46 urteko behargina adar handi batek jota hil zen, Herrerako Mendatearen inguruko baso batean zuhaitzak mozten ari zela.
ELAk ohar batean salatu du dagoeneko lau lan-heriotza gertatu direla Hego Euskal Herrian urtea hasi denetik, horietako bi Araban.
Hildakoaren senitartekoei elkartasuna agertzearekin batera, gogora ekarri du basozaintzan bost heriotza izan zirela 2021ean, eta "ekonomiaren zati txiki bat izanik", kopuru hori "astakeria" dela iritzi dio.
"Dena den, heriotza kopurua bat dator sektore horretan langileek duten prekarietatearekin. Horri Administrazio publikoaren jarrera eta Babes Legean egiten dituzten urraketak batzen badizkiogu, sekulako ezbehar kopurua handia ateratzen da", berretsi du.
Azken lan istripu hori gaitzesteko, ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta EHNE sindikatuek protesta egingo dute bihar eguerdian, patronalaren egoitzaren aurrean, Gasteizen. CCOOk, berriz, Andre Maria Zuriaren plazan egingo du elkarretaratzea ordubete beranduago.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk greba orokorra deituko du
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako