Suhiltzaileak
2023/01/10 - 12:38
Adur Ezenarro: ''Suhiltzaileek eguerdian neurketa berriak egingo dituzte igerilekua ireki dezakegun ikusteko''
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak jakitera eman duenez, Zumarragako Ospitalean gaua pasa duen Majori kiroldegiko langileak jaso du jada sendagiria.
2023/01/10 - 10:32
Ordiziako Majori kiroldegiko zati batek ateak irekiko ditu gaur goizean
Ordiziako Udalak jakitera eman duenez, Majori-Altamira kiroldegia gaur 09:30ean irekiko da, sauna, igerilekua eta igerilekuko aldagelak izan ezik. Igerilekuko aldageletan utzitako gauza pertsonalak, aldiz, 11:00etatik aurrera jaso ahal izango dira.
2023/01/08 - 13:03
Lau ibilgailu erre dira Astigarragan, horietako batean piztutako sute batengatik
Argitu gabeko arrazoiengatik, auto batek su hartu du eta gertuko beste hori erre ditu. Astigarrako Pelota kalean jazo da ezbeharra, goizalde partean.
2023/01/08 - 10:17
150 hektarea zuhaizti eta basobera kiskali dira Luzaideko sutean
80 km/h abiadurako haize boladek eta orografiak zaildu egin dute suhiltzaileen lana, baina kontrolatzea lortu dute.
2023/01/07 - 21:32
Loiun lur hartzekoak ziren hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte haizeagatik
Haizeak gogor jo du egun osoan zehar. Bizkaiko kostaldean, esaterako, 131 kilometroko haize ufadak neurtu dira. Donostian, Pasealeku Berria itxi egin behar izan dute.
2023/01/07 - 15:54
Hiru auto kiskali dira Barakaldon, zaborrontzi batzuetan piztutako sute batengatik
Batzar Nagusiak kaleko 11. zenbakiko etxebizitzaren fatxada eta gertuko hainbat lokal kaltetu dira kearen eta sutearen ondorioz.
2023/01/07 - 13:06
Pasaian hustutako eraikina eskoratzen hasi dira
Alkateak azaldu duenez, "kaltea larria da". Zazpi solairuko eta 28 etxebizitzako eraikinerako sarbidea zigilatuta geratu da, eta oraingoz bizilagunetako inork ezin izango du etxera itzuli.
2023/01/07 - 12:54
Luzaiden piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanean dabiltza suhiltzaileak
Oraingoz garrak ez dira etxebizitzetara iritsi, nahiz eta baserri bat jendez hustu duten badaezpada ere. Nafarroako Suhiltzaileek grabatutako irudiak.
2023/01/06 - 23:11
20 familia etxetik atera dituzte Pasai Antxon, eraikinaren egituraren habe bat lehertu ostean
Gertakaria arratsaldeko 19:00etan izan da. Bizilagunen arabera, burrunba bat entzun da eta eraikinak dardara egin du. Oraingoz, 20 familiak Pasaiako kultur etxera eraman dituzte.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
2023/01/01 - 13:06
Suteak piztu dira Sopelan, Ondarroan eta Basaurin, Urtezahar gauean
Suhiltzaileek gogotik egin behar izan dute lan Bizkaian, baso eta sasi suteei aurre egiten bereziki. Baina bideoan ikus daitekeenez, herriguneetatik gertu ere piztu dira suteak.

2022/12/26 - 17:30
Sutea Bilboko Epalza kaleko etxebizitza batean
Epalza kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuan piztu da sutea. Ke asko eragin du, baina suhiltzaileek berehala itzali dute sua.
2022/12/26 - 14:57
13 pertsona ospitaleratuta, Iruñean piztutako sute batean kea arnasteagatik
Sutea izan da astelehen honetan Iruñeko San Juan auzoan, eta kea arnasteagatik 13 lagun eraman dituzte erietxera. Gainera, beste 28 bertan artatu behar izan dituzte.

2022/12/20 - 16:44
Suhiltzaileen LEPen harira Mendozaren aurkako kanpaina "neurrigabea" da, Gipuzkoako Aldundiaren iritziz
"Presioa eta larderia" ez dira erabiltzeko moduko tresnak, nabarmendu du Aldundiko bozeramaileak: "Ezin da marra gorri hori gainditu", esan du.

2022/12/16 - 16:09
Hamar pertsona hil dira eta 15 zauritu, Lyoneko etxebizitza eraikin batek su hartu ostean
Zazpi solairuko eraikin batean hasi omen da sutea eta berehala goiko hiru solairuetako etxebizitzak harrapatu ditu. Lehen hipotesien arabera, jatorri kriminala izan dezake suteak; izan ere, eraikinare beheko solairuan droga trafikatzaileak ibil ohi dira.
2022/12/10 - 19:54
Berriz ere ireki dituzte Baionako Plaza eta inguruko kaleak
Etxe bat erori zitekeela eta, hiriaren erdigunea hustu egin dute suhitzaileek. 18:30 aldera itzuli da normaltasuna.
2022/12/02 - 23:16
Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarreko uretan, Bilbon
Gorpua 17:30ean topatu dute, Olabeaga auzoan, eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

2022/12/02 - 19:53
Suhiltzaileek LEP bateratuaren irizpideak salatzeko protesta egin dute
Suhiltzaileek uniformeak erantzi eta azpiko arropan geratu dira. Salatu dutenez, lehen LEP bateratuan polizia-lanpostuetarako irizpideak lehenetsi dira, eta suhiltzaile-lana garatzeko ezagutzak ez dira kontuan hartu.

2022/12/01 - 10:26
Sute batek Gorraizko Oktogonoa merkataritza-gunea suntsitu du
Sutea 02:24an piztu da, eta "Oktogono" izeneko Gorraizko merkataritza-gune ezaguna suntsitu du. Polizia Judizialeko agenteak arduratuko dira ikerketaz.
2022/11/30 - 13:37
Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, azken LEParen aurka protesta egiteko
Joan den larunbatean egin ziren LEP honetako ezagutza eta gaitasun probak, eta 1.170 pertsona aurkeztu ziren. Hautagaien % 75,5ek ez zuten proga gainditu.